[Bideoa] ‘Zaldi Zoro’ liburuaren aurkezpena

2020, 4 uztaila

Oier Gonzalez ~ Eider Fresnedo ~ Jokin Urain
BIRA kulturgunea #Bilbo

→ Gaur8: Mari Sandozek idatzi zuen biografia euskarara ekarri du Aitor Fresnedok

→ literaturakoadernoak.org: Zaldi Zoro


Zaldi Zoro
Mari Sandoz
Ataramiñe, 2020
565 orrialde

Euskaratzailea:
Aitor Fresnedo Gerrikabeitia
Azaleko irudia:
Naiara Errasti

Zaldi Zoro, Oglala Bitxia lana Mari Sandoz idazleak argitaratu zuen 1942an, eta orain Aitor Fresnedo Gerrikagoitiak ekarri du euskarara. Siux edo Lakota nazioko tribuetako bat da oglalena, eta Zaldi Zoro herri horrek eman duen buruzagi nabarietako bat.

Zaldi Zororen biografia dramatizatua da liburu hau. Eta zurien artean Siux Gerrak bezala ezagun direnen testuinguruan jarriko gaitu kontakizunak. Egilea istorio biltzaile zorrotza da, Zaldi Zoro ezagutu zutenen zuzeneko testigantzak bildu eta hamaika iturri bibliografiko arakatuta osatu zuen lan mamitsu hau.

Liburu hau ingelesez, zapaltzaileen hizkuntzan, emana datorren arren, ezagun du egileak indiarren ahozko konta-tekniketara ez ezik haien mundu ikuskerara ere hurbiltzeko ahalegina egin zuela.

Ezin uka liburua funtsean menderakuntza historia latz bat denik. Aldi berean baina, herri baten nortasunaren eta askatasunaren aldeko aldarritik ere asko du. Bakean bizi nahi eta ezina.

XIX. mende erditik Ipar Amerikan burutu den akulturatze eta konkista prozesu bortitzaren lekuko izango gara: usadioak, gerra ekintzak, jazarpena… Kapitalaren logikatik at geratua den mundu baten bizirik eusteko kinka larria.

Trenbidearen, urre biltzaileen eta ejertzitoaren hedatzearekin batera  lur gabetutako bufalo ehiztarien gainbehera dator. Lurraren defentsan egindako borroka eta nozitutako asimilazioa Zaldi Zororen bizialdian gorpuztua azaltzen da.

Zaldi Zoro neurri humanora ekarri nahi da, indiar gudari oihulari eta odol gosearen topikoa gaindituz. Siux nazioa ez da aingeru-herri bat, baina bere kontraesan eta gorabehera guztiekin libre izaten jarraitu nahi du.

Aitor Fresnedo Gerrikagoitia 1996az gero preso dago, eta liburuak kontatzen duen historia nagusiaz gainera, itzulpena bera ere bada gaur egungo beste historia eder eta gordin baten parte. Zaldi Zoro liburua ekainaren 25ean ostegunez aurkeztuko da Bilboko Bira kulturgunean.

ekainak 25, osteguna
eguerdiko 12:00etan
Bira kulturgunea, Bilbo


Ataramiñe
www.literaturkoadernoak.org

Iruzkinak

Bilatu blog honetan:

txio-txio


Kartzela kontuak


→ #EspetxeanIdatziak ←

→ Galtzetan gordetzeko ←

→ "Txabolotik" bloga ←

→ @ManexZubiaga ←











Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

kalerainfo aldizkaria [kalerakalera.eus]

  • kalerainfo 11 → PDF
  • kalerainfo 10 → PDF
  • kalerainfo 9 → PDF
  • kalerainfo 8 → PDF
  • kalerainfo 7 → PDF
  • kalerainfo 6 → PDF
  • kalerainfo 5 → PDF
  • kalerainfo 4 → PDF
  • kalerainfo 3 → PDF
  • kalerainfo 2 → PDF

Presoen egoera



Jarraitu

Kontaktua

Atalak

Admin








Creative Commons
lizentzia baten menpe




Software librea
erabiltzen dugu



TOR projektua