Koldo Izagirre: Berrira

2013, 7 urria

> berria.info: Berrira

Berrira

onak begira
erreak eztira
bustiak aterira
baztertuak erdira
itxitakoak irekira
ez al duzu ikusten?
begira: presoak herrira
herrira, bai
baina nolako herrira?
osoak alderdira
gordeak agerira
arruntak berezira
alferrak izerdira
esatekoak aurpegira
ez al duzu ikusten?
begira: presoak herrira
herrira, bai
baina nolako herrira?
motzak gerrira
luzeak neurrira
bizkorrak geldira
burokratak mendira
basurdeak jauregira
ez al duzu ikusten?
begira: presoak herrira
herrira, bai
baina nolako herrira?
zuriak lantegira
zatarrak loredira
atzerakoak atzerrira
betikoak… betikoak erretira
eta gero bai, gero kalejira!
ez al duzu ikusten?
begira: presoak herrira
herrira, bai
baina hau ez bezalako berrira

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak