Oier Gonzalez: Zirrara Gara

2013, 7 urria



>>deskargatu: HEMEN

Zirrara Gara.

IZAN BAGARA ZIRRARA
BAZIRELAKO BADIRA DARDARA
IZAN ZIRRARA
BAGARELAKO DARDARA
IZAN BADIRA
BAZARIELAKO
ZIRRARA DARDARA
BAGARA, BAZIREN, ZARIELAKO.
ZARIE, BAGARA, BAZARIELAKO.

Aspaldi.
Kotxearen barruan
doan atauta.
Xabier Kalparsoro.
Atauta estaltzen duen
mihisea,
tonu ezberdinetako urdinak,
txuria, sugea, aizkora.
Zirrara eta malkoak.
Nor zen, Xabier?
Bere etxera bidean den
gorpua da,
orain.
Bide ertzean, GU.
Asfalto usaina,
gasolindegiko usain mekanikoa.
“Eusko gudariak gara…”.

Herenegun.
Atautaren eskutik
amorrua.
Zainak lehertu arteko
kontzientzia.
NORtasun gutxietsiaren
gorrotoa.
“Bazatoz?”. Banoa.
Iluntzeko leherketa,
gau kolore gorritua.
Nola atera min hau?
Suziri usaina institutuko
patioan.
Zirrara eta oihuak.
Sua eta kedarra.
Adiskidetasuna eta maitasuna.
ORAIN-HEMEN.
Errepideak itxiz
bideak zabalduz,
maite dugun horrengatik
lagunak irabaziz
eta galduz (bidean).
Kaleak eta ametsak
elkar zipriztinduz.

Talkan eraikiz GUTASUNA
talkan
ETORKIZUNA.

Atzo.
Kale zipriztinduen
burdin zaporea.
Bolueta.
Ametsak burdindu
zizkigutenekoa.
Burdinaren aurrean burdina.
“El que a hierro mata
a hierro muere”.
Zirrara eta burdinak.
Babylonia erdalduna.
Non dago
nire amaren etxea?
Ikusten burdin pila hura?
GURE KALEAK.
Behinola harrizkoak
poltsikoetan gordetako
harriz egindakoak.
Burdindutako kaleetan
bolbora zaporeko giltza
eskuetan.

Eskuak erre
eta leihoetara pasa den
burdina.
Negar anpulutan den
paisaiaren erdian,
zenbat letra,
zenbat kilometro,
zenbat laztan galdu
ausentziaren besoetan.

Gaur.
Ausentziaren besoetatik
eguneroko errotarrira,
katea ilunez jositako
libertatearen
harria
hasi da (berriz) jiraka.
Munduaren pisua duten hitzetatik
egunerokotasuna arintzen diguten ekintzetara.
Zerumuga zabala da.
Irriak eta zirrara.
Dardara gara.
Ibilian gara.
Jausiz eta jeikiz bizi gara.
Hasierak dakar bukaerak dakar hasiera.

Zirrara dardara.
GARA
HEMEN
Zirrara irri,
zirrara herri.
Ibilitako pausuen, lagunen pausuen
pausuak lagun.
Izan bagara zirrara.

Oier Gonzalez Bilbatua

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak