Peter Seeger, Josu Landak euskarari ekarria

2014, 3 otsaila

Joan den ostegunean, otsailak 27, Pete Seeger kantaria hil zen.

Herri xehearekin lotura estua, konpromiso politikoa eta ekoizpen erraldoia dira ia ehun urteko bizitza horretako ezaugarri nagusiak; langile mugimendua, eskubide zibilak, Vietnamgo gerra… nondik norako horretako zenbait mugarri.

Pete Seegerren 13 kantu, Josu Landak euskarari ekarriak, literaturaren sarean armiarma.com bilgunearen eskutik.

Garaituko dugu → entzun

GARAITUKO DUGU
Pete Seeger

Garaituko dugu, garaituko dugu,
garaituko dugu, inoiz.
Bihotz-bihotzean, seguru naiz,
garaituko dugu, inoiz.

Elkartuko gara, elkartuko gara,
elkartuko gara, inoiz.
Bihotz-bihotzean, seguru naiz,
garaituko dugu, inoiz.

Bakez biziko gara, bakez biziko gara,
bakez biziko gara, inoiz.
Bihotz-bihotzean, seguru naiz,
garaituko dugu, inoiz.

Libre izango gara, libre izango gara,
libre izango gara, inoiz.
Bihotz-bihotzean, seguru naiz,
garaituko dugu, inoiz.

Ez gaude beldurrak, ez gaude beldurrak,
ez gaude beldurrak, egun.
Bihotz-bihotzean, seguru naiz,
garaituko dugu, inoiz.

Garaituko dugu, garaituko dugu,
garaituko dugu, inoiz.
Bihotz-bihotzean, seguru naiz,
garaituko dugu, inoiz.

    → GARAITUKO DUGU
    → MAILU BAT BANU
    → LOREAK NORA DIRA?
    → ZINTA BAT ORTZADAR
    → JIRA, JIRA, JIRA
    → NIRE URREZKO IBAIAN BEHERA
    → BAKE LOREAK
    → MUTILAK ETXERA
    → LEPORAINO BIG MUDDYN
    → BANDERA URRATUA
    → ERREGEA BILUZIK DA GAUR, BAI!
    → LUTHER KING-I IKASI
    → JAINKOAK BEHAR NAU, JAINKOAK BEHAR HAU

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak