1936ko gerra osteko kartzelaratuen marrazkiak

2011, 26 urtarrila

>> gara.net: 1936ko gerraren osteko kartzela egunetako marrazkiak ikusgai dira Koldo Mitxelenan

Koldo Mitxelena kulturguneak Pedro Antequera Azpirik eta David Alvarez Floresek 1936ko gerraren ondorengo urteetan kartzelan zirela eginiko erretratu eta karikaturak bildu ditu erakusketa berri batean: «Espetxeko erretratuak».

Antequera Azpiri ilustratzaileari buruzko ikerketa lan bat egiten ari zela topatu zituen marrazki hauek Mikel Lertxundi arte historialariak; eta horiekin erakusketa hau osatu zuen bertako komisario bihurtuta. Aldi berean, gainera, fusilatu eta haren memoria ezabatu zuten beste marrazkilari bat berreskuratzea ere lortu zen: David Alvarez Flores, alegia.

Guztira 50 lan inguru bildu dituzte. Batzuk karikaturak dira eta beste guztiak erretratuak, irudietan agertzen diren guztiak kartzela barruko pertsonaiak izanik. Teknika ezberdinak erabiliz sortu ziren, baina denak koloretan egindakoak dira.

Marrazkiez gain, sarreran, marrazkilariek gerra aurretik egindako lanak jaso dituzte eta beira-arasa batean gerra aurreko eta ondorengo argitalpenak alderatzeko aukera ematen da, egileen izena ezkutatzeko egin ziren ahaleginak agerian utziz.

Bi ilustratzaileek sormen-profil antzekoa izan zuten eta marrazkigintzako alor ugari jorratu zituzten: karikatura, publizitatea, kartelgintza, bai eta liburu, egunkari eta aldizkarietako ilustrazioak ere.

Erakusketa datorren martxoaren 12ra arte izango da Koldo Mitxelenan.

>> diariovasco.com: [bideoa] San Sebastián expone retratos de dos dibujantes, presos antifranquistas
>> argia.com: 1936ko gerra osteko kartzelaratuen marrazkiak Koldo Mitxelenan
>> berria.info: Margoa arnasa

Share

Iruzkinak