Ataramiñeren aurkezpenetik, “PERMANENT MARKER”

2012, 29 abendua

>> JANTZI BURUBEROKIAK!!! Izaro Glez. Ieregi: PERMANENT MARKER

2012 Abenduak 22

Pertsona orok sortzeko beharra dauka, kartzela barrukoak are gehiago.

Ataramiñe.

Euskal errepresaliatu politikoen lanak sustatu eta zabaltzeko asmoz, sortutako argitaletxea.
Erreminta honekin kartzela barruan ematen diren sortze prozesuak gure egin ahal ditugu.

Gaur solasaldia egon da Algortan, Ataramiñe proiektua herriratzeko asmoz, bertan egon dira Oier Gonzalez preso politiko ohia eta Bruselan errefuxiatu dagoen Xabier Makazaga, bideokonferentziaz.

Michael Foucault teoriko frantsesaren esaldi batekin hasi da hizketaldia.

“Ez da harritzekoa espetxeek lantegi,/ eskola, kaserna eta ospitaleen antza izatea, /horiek denak espetxeak bezalakoak baitira”

Mikel Antzaren “Ospitalekoak” nobelan idatzitakoa.

Harrigarria da, esaldi soil baten ostean, nola bertan geunden oro parekatu egin garen, kartzela barrutik bizi izan dutenak eta ustez libre garen izakiak, hitzen indarrez leku berean posizionatu gara.

Zergatik sortzen du kartzela barrukoak?

Oierrek kartzela barruan bizi dena kanpora ateratzeko beharraz hitzegin digu, eta egin ere. Bere kartzelaldiak zirauen bitartean eginiko bideo-sormen hau proiektatuz.

Ez du azalpen beharrik, poesia kartzelako debekuengatik frantseses errezitatua baldin badago ere, kontextua ondo ezagutu barik, bideoak bere helburua betetzen du, bere barrenean sartu gara eta kanpoan gaudenon denboraren ulerkera aldatu digu.

Xabierrek balio beraz hitzegin digu, barrenak sendatzeko balio izan diola sorkuntzak. Nahiz eta bera eraikita zegoen historia ofizialaren kontra bere historioa propia idazteko beharragatik hasi idazten.

Baina azpirramatu nahiko nukeena sorkuntza bere disziplina guztietan borroka tresna bezala kokatu dela.
Euskal Herriak bizi dugun garai honetan sorkuntza tresna garrantzitsua dugu; Xabierrek itxaropentsu esan du badagoela herri hontan sorkuntzarako grina.

Molde berriak eraikiz, balio digunaz jabetu, mito zaharrak suntsitu, finean eraiki dezagun herri berri bat.
Hasierako Foucault-en esaldira bueltatuz, lantegiak, eskolak, kaserna eta ospitaleak espetxeak bezalakoak baldin badira, bertan gaudenok sortzeko behar berdina daukagu, hartu dezagun bada bi aho dituen aizkora hori, batek barrenak askatzen ditu, besteak herria askatzen du: sorkuntza.

P.D: Neguko solztizio den honetan, ilargiak bere lana egin duela dirudi, etxera heldu eta espetxean dagoen lagun baten gutuna jaso baitut; estimulo berriak sortuz gutuna idazten iragan duen denbora eta nik irakurtzen pasa dudan denbora tarte horretan mundu paralelo bat sortu dugu, sortzen darraigu.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak