Mikel Orbegozoren “Preso nago 2” komikia aurkeztuko dugu Donostian maiatzaren 2an

2013, 29 apirila

Preso nago” ostean “Preso nago 2” kaleratu du Mikel Orbegozo euskal preso politikoak.

Preso nago 2” komikiaren aurkezpena maiatzaren 2an, osteguna, egingo da, goizeko 11:00etan, Donostiako alde zaharrean dagoen udal sotoan.

Argitalpenaren berri eman eta nondik norakoez jarduteko Mikelen senide zein Ataramiñeko kideoz gain, Ainara Azpiazu “Axpi” komikigile eta ilustratzailea lagun izango dugu.

Aurkezpena berez prentsari begira egingo badugu ere, sarrera librea da bertara joan nahi duen guztientzat.

“Preso nago 2” > liburuaren azala eta liburuaren kontrazala.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak