Victor Hugoren “Claude Gueux” Armiarmako “euskarari ekarriak” sailean

2013, 23 maiatza

Armiarmak “euskarari ekarriak” Interneteko sailean sartu du Zorion Zamakolak euskaratu eta Ataramiñek 2007an argitara emandako Victor Hugoren “Claude Gueux” nobela laburra. Lehenagotik ere, Ataramiñeren liburua irakurgarri zegoen Interneten PDF formatoan.

> literatur emailuak: Victor Hugoren Claude Gueux

Sistema penalaren eta kartzelen kritika egin zuen Victor Hugok 1834an Claude Gueux nobelan, eta bidenabar heriotza zigorraren kontrakoa. Champagneko Saint Bernard abadia 1808an Clairvauxko kartzela bilakatu zen; han kokatu zuen Victor Hugok kontakizuna, benetako gertakarietan oinarriturik. Eta Zorion Zamakolak espetxe horrexetan preso zelarik euskaratu zuen Claude Gueux, 2007an Ataramiñek argitaratua eta orain osorik sarean eskaintzen dizuguna, Hugoren heriotza eguna gaur dela aitzakiatzat hartuta. Claude Gueux gose da, lanik ez dauka, lapurreta egin du; gogor kondenatu ondoren espetxean sartuko dute.

Claude Gueux
Egilea: Victor Hugo.
Itzultzailea, Zorion Zamakola Ibaibarriaga.
Ataramiñe, 2007.
77 orrialde.
Neurriak: 10,5 x 15 zm.

> Claude Gueux.pdf

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak