Ibon Muñoa, “Ametsen txokoan bizi naiz” (edizio zuzendua)

2013, ekaina 24

Ametsen txokoan bizi naiz
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
Poemak eta bertsoak
Ataramiñe, 2011. Euskaraz
Neurriak: 10,5 x 15 zm.
352 orrialde.
Azaleko irudia: Mitxel Zarrabe
Hitzaurrea: Trunboi

Ametsen txokoan bizi naiz liburua 2011n argitaratu genuen. Gerora, Ibon Muñoak zuzenketa batzuk egin zituen, eta oraindik orain beste zuzenketa txiki batzuk egin ditu. Hartara, paperezko edizioak bere horretan jarraitzen badu ere, Interneten eskuragarri dagoen edizioan zuzenketak egin eta hortxe dago, liburua zuzenduta, zure esku.

Irakurri / Deskargatu -edizio zuzendua-:

>> Ametsen txokoan bizi naiz.pdf

>> Irakurri on-line

>> Beste formatu batzuetan

Ibonek agindutako zuzenketak kontsultatzeko: >> zuzenketak.pdf

Oraingo aldaketak:

Gure artzaintsari” olerkian (2009ko apirilaren 30a):
2. olerkiaren 12.lerroan “zure irri maitekorrak” idatzi.
2. olerkian 13.lerroan “bizitutako une ederrrak” idatzi.
2. olerkian 14.lerroan “aholku garrantzitsuak” idatzi.

Ibon Muñoa (Eibar) 2000. urtean atxilotu zuten. 2000-2011 tarte hauetan Valdemoro, Kordoba eta Puerto I espetxeetan idatzitako 162 poema eta bertso kronologikoki antolatuta biltzen ditu liburu honek.

Izenburuak dioen bezala, Muñoaren ametsekin topatuko gara liburua irakurtzean, ametsaK hitz-neurtuan. Oroimenak eta desioak, askatasuna eta kartzela, zapalketa eta burruka… agertuko zaizkigu ezinbestez, lehenengo orritik azkeneraino euskal preso politikoaren ametsetan.

Ibon Muñoak Puerto I espetxean jarraitzen du.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Iruzkinak