Jon Etxeandia, gure artera

2010, otsaila 10

Jon Etxeandia Zorroza gure artera bildu da. Hemendik aurrera ez du garagardorik edango. Ez du maitasunik egingo. Ez du konspirazioan jarraituko. Ez du hitz egingo. Ez du idatziko. Ez du agitazio eta propagandan arituko. Liburuak ez ditu irakurriko. Ez du kartzelaz eta literaturaz jardungo. Atzo hil zen. Hemendik aurrera ezingo du bere kabuz jarraitu, eta, hartara, gurekin ibiliko da, garagardoak edaten, maitasuna egiten, konspirazioan, hitz egiten, idazten, kartzelaz eta literaturaz, preso eta iheslariekin arduratzen, agit-prop egiten, irakurtzen… elkarrekin ehundutako bizitzaren jarioan.

Jon Etxeandia

Jon Etxeandia 1962. urtean jaio zen Bilbon. Gaztetan, Komunisten Batasuneko gazterian militatu ondoren ETA erakundean sartu zen. 1983. urtean, 21 urte zituela, atxilotu egin zuten, torturatu eta espetxera bidali.

Lapurketa

Zilegitzat nuen poemak idaztea,
baina mundu hau
ez dago kontu askotarako.

Ene poemak
poliziak kendu zizkidanean
komisarioak esan zuen
el cuaderno de las chorradas
desartikulaturik zegoela

Espetxean idazten jarraitu zuen. Poemak, gutunak, idatziak… Pabel Ortzantza izenarekin sinatzen zituen han eta hemen argitaratutakoak, Sobieten Iraultza eta jatorria bilduaz (Ikusi Susa 23-24 Itzalpeko ahotsak). Antzerki antzezpenak antolatzen ezagutu genuen espetxean. Kazetaritza ikasi zuen, artean UPVn ikastea zegoenean. Ibilbide aldapatsua egin behar izan zuen espetxean: Salto del Negro, Melilla, Malaga, Alicante… tratu txarrak, jipoiak, gose grebak, arazo psikologikoak (desoreka bipolarra diagnostikatu zioten), arazoak medikazioarekin… Azkenean, 18 urte eta hilabete baten ostean kalera irten zen berriro.

Kalean Amnistiaren Aldeko Mugimenduan jardun zuen, espetxeetako zigorrari ihes egin ezinean. Euskarazko eskolak ematen. Betiko lagunekin eta gazteekin. Borroka sozialean. “Kartzelako lanak” liburuan bildu zituen kartzelan egindako poema eta idatzi batzuk.

Besterik ez, aberkide maitekok. Preso guzti eta bakoitzari ene irripar zintzoa eta besarkadarik beroena bidali nahi nizkuzueke, azken ziegaraino heltzeko asmoz. Zuena beti izango den marinel ijito abertzale honen partetik, osasuna eta askatasuna.

Ataramiñe elkarteko sortzaile eta partaide izan dugu Jon. Berak eraman du elkarte honen ardura hainbat urtetan. “Gosea lagun, laguna” liburuan ere badira bere espetxeko hainbat kontu. Kalean bizimodu gorabeheratsua ere izan du hainbatetan, baina gaixotasunaren eta tratamenduaren artean, Jon elementu bizkorra gailendu da beti.

Beti gure artean, Jon!


Psicosis
(1996)
(A Juantxo Muiños, Txuri y demás compas que le apoyaron)

Alguien, hace años, le envenenó. El resto fue cuestión de tiempo, de acoso y fermento. No pudo más. Se sintió llamado, como si alguien le anduviese probando y pensó que habí­a llegado su hora, el tiempo de ser libre, de ofrecer su fruto o abonar la tierra con su cuerpo. Sus viejas heridas se le habí­­an hecho insoportable. Necesitaba vomitar todo aquello. Estalló.

Una mañana se levantó transformado en un arrano y quiso volar hacia el sol. Decí­a que iba a reunirse con Joxi y Josean: “son mis testigos”, clamaba, pese a que nunca llegó a conocertlos. En su delirio quiso abrir, desde dentro, los portones de las cárceles. Hablaba con los gorriones aunque no lo acababa de tener del todo claro con las palomas que, ante sus ojos, picoteban con avidez trozos de carne.

Se sentí­­a poderoso y transcendente, “un animal de galaxia”. Quiso dejar tras de sí­­ mundos más humanos. Y ya, en lo que se le antojó un gesto de amor y pensando que aquellos eran sus últimos instantes en el planeta, se le ocurrió enviar a su nave a un “travieso” que rulaba por allí­­, como si en el/ella residiese, antes incluso de en el simio, alguna inspiración que aclarase el orgien de la especia. En el patio se armó la runga.

Nadie bajó del cielo. Su extravagante comportamiento no pasó desapercibido a sus guardianes que, desde hací­­a ya algunos dí­­as, habí­­an instalado en torno a él toda una tela de araña que aumentaba su confusión. “Algo ha sucedido, -pensó-, debo quedarme, morir aquí­”. Cuando le preguntaron no supo decir el año en que viví­­a, ni siguiera la fecha exacta de su nacimiento. Aquella noche durmió atiborrado de pastillas: “Te vas a enterar ahora”, habian susurrado. creyo que tomaba la cicuta y lo hizo sin oponer resistencia, aceptando docilmente su destino. Pensaba que si él habí­a fracasado alguien vendrí­a por detrás. Eso le tranquilizaba.

Al dí­­a siguiente se despertó vivo y continuó caminando en la canción. Los murmullos que acompañaban sus pasos apenas le moletaban. Las leyes del mundo que hasta entonces habí­a conocido no le decí­an gran cosa sobre la nueva realidad. Las viejas canciones le parecí­­an escritas para él. Todo se habí­­a vuelto intrincado, subliminal, crí­­ptico, mágico y terrible. La muerte le rondaba en cualquier descuido. Se hizo consciente de su debilidad, tuvo miedo y alguna noche lloró pensándose repudiado. El respeto se lo tuvo que ganar a fuerza de hacerse gato y dormir despierto.

Se creyó portador de algún misterio que explicaba su supervivencia. No entendí­a de franteras entre la vida y la muerte, charlaba con aRgala y Roque Dalton. Peleaba por la libertad de Euskal Herria, la justicia y la paz. A los civiles llegó hasta a cantarles canciones de la Revolución de los Claveles. Compadreó con bandidos buenos y hasta con un gitano legí­­timo que, en realidad, era un confidente de la Guardia Civil. Quiso endulzar la vida de los enfermos terminales y postular una pedagogí­­a del oprimido que brotase de los departamentos celulares. En el psiquiatrico, le dijeron que su locura no era común.

En la prisión, ya de vuelta, no sabí­an ni que hacer con él. Se habí­a declarado insumiso a la medicación y su actitud quijotesca se les hizo insoportable. De poco valí­a con seguirle la corriente, embozarse tras su puerta gritando viva España o aplicarle a la fuerza la camisa quí­­mica. Hubo incluso un médico que intentó embaucar a un preso para que hiciese de manporrero.

Ni los amigos podí­­an ya pararle. El continuaba hablando de la luna, atraí­a la lluvia a su capricho y bailaba en el patio extrañas danzas. Los carceleros se decidieron por el mate y una mañana, cuando más tranquli estaba, pusieron la megafoní­­a a todo volumen. Los demás presos mascullaban juramentos. El saltó. La cosa acabó muy malamente: le hicieron andar “los 50 metros hsotia”, nueva modalidad olí­­mpica, aunque no calló en todo el camino diciendo algo de un hermano suyo que vení­­a por detrás. Cuando se quiso dar cuenta yací­­a en un camastro de la enfermerí­a, redrogado por un mengele que no quiso entender sus razones y rematado por los carceleros.

Han pasado ya algunos meses. Viajó de cárcel en cárcel. Vinieron nuevamente l@s amig@s y, con afecto y paciencia, propiciaron su retorno. Durante un tiempo anduvo medio muerto, acobardado. Pero ahora ha vuelto a sonreir y escribe un relato autobiográfico en tercera persona que, asegura, “es como lavarse”. Me lo encontré ayer paseando por el patio. Seguí­­a soñando caminos. Me encargó que mandase recuerdos a la peña.

Kartzelako lanak.pdf

Apirilak 26… 22. eguna:

Grebaren azken eguna. Banekien lorik ez nuela ondo egingo. Egunsentiko argi printzek leihotik begira harrapatu naute ordurako hiru bat zigarro erreta nituela.

– Egun on, Arrano Luma.

Sekulako eguna dator. Hodeiertzerantz begiratu eta, ukabila altxatuz, landa guztia agurtu dut, nonbait indiar ohiturak ikasita edo. Sirenak jo baino lehen, isiltasuna lagun, gose grebalari ororen figurak zeru altutik pasatzen ikustatu ditugu Arrano Luma eta biok. Une bateko kontua izan da, lilurapen bat. Eta segituan boligrafoa hartu eta nire bihotzeko anai handi bati telegramatxo hau idatzi diot:

“Gabon zahar egunean antzemandakoaren antzera, udaberriak horma bat eskalatzen, lan bat bukatzen, itsasontzia porturatzen harrapatu gaitu. Ondo errekuperatu eta “Otsoekin dantzan” ozen eta libertario batez… Euskadi ta askatasuna. Jhony”.

Gosea lagun, laguna.pdf


ESTERMINIO

Espainiako demokratek
ozenki dinote:
aquí­­ no hay pena de muerte
Eta bitartean
kartzelako medikuek
mila kolorezko pastilez
preso gaisoak dituzte asetzen
…eta isolamendua
eta urrunera
eta gosea
eta ur hotza
eta munstroaren eskuetan
gaudela jakitea…
Gaur goizean zeldak irekitzean
sei urte zeraman preso
lagun baten gorpua
aurkitu dute.

Poemak, Pabel Ortzantza

>> Wikipedian: Jon Etxeandia
>> Ekintza Zuzena 29. zkia.: LA CÁRCEL ES PARA LOS POBRES Y PARA LOS REBELDES Entrevista a dos presos de ETA
>> Xabier Izaga Pare bat topiko Jon Etxeandiarentzat
>> Antton Azkargorta eta Jose Luis Herrero Jon Etxeandia, beti gogoan

Iruzkinak