Patxiku Gimonen margolanak ikusgai Baionan

2011, 10 urtarrila

>> kazeta.info: Espetxeko iluntasunatik bizitzaren kolore anitzetara, Patxiku Gimonen margolanak ikusgai Baionan

>> argazkiak: bat, bi, hiru, lau.

“Euskal Boteroa ote?”. Galdera pausatzen du Baionako Kalostrape ostatuan ikusgai diren margoak behatzen dituen lagunak. Patxiku Gimon hendaiarraren margolanak dira. Kartzelan igarotako urteetan eginiko gehienak, baina ziegaren iluntasunatik ihesi eginez kolore eta forma eskubalak eskeintzen ditu artistak. Ihauteriak, euskal dantzak, baserritarrak, baina baita emaztearen gorputzari begirada gurmanta zuzentzen dion gizon gaztea. Iragan asteburuan izan da otasilaren lehena arte zabalik den erakusketaren estreinaldia.

Lehen erakusketa zirrara berezia sortu behar duela zalantzarik ez da eta egun garrantzitsu horrendako urte askotan milaka kilometro egitera behartuak izan diren hurkoak ondo-ondoan izan ditu. Giro goxoan igaro da hendaiarrak osatu duen estreinezko erakusketaren aurkezpena.

Iragan urtarrilaren 4ean zintzilikatu zituen bere margoak Baionako Kalostrape ostatuaren paretetan eta bertara joanen direnek otsailaren 1arte parada ukanen dute hendaiarraren lanak behatzeko.

Adituen eramuan sartu nahi gabe, erakusketak sortu dizkigun sentimenduak islatuko ditugu lerro hauetan. Margo horiek bizitzaren poza pizten dutela erran behar da. Kolore eta forma eskuzabalak eskeintzen dutelako, sarritan irri�oa agertzen dutelako ezezagunak baino ezin hurbilago sentitzen ditugun pertsonaiek.

Baserritarrak, ihauterietako pertsonaiak, kirolariak, ziegan izarrei begira lo den presoa, emaztearen gorputz biluzik gurmantasunez behatzen duen gizon gaztea… Egilearen bizitzaren paisaia eta Euskal Herriko bisioa -tarteka erromantiko oso- partekatzen dira Gimonen obra.

Share

Iruzkinak