Kantuz, presoak etxerat!

2011, 24 maiatza

>> askatu.org: “Kantuz, presoak etxerat!”, euskal preso politikoen aldeko CDa atera da musika talde askoren parte hartzearekin

Hainbat kanturen hitzak presoek eginikoak dira: Aratz Gomez, Gotzon Alkade, Harriet Agirre, Naiara Mallabia… Beste kantuak taldeen sorkuntzak dira.

Datozen asteotan gaualdiak burutuko dira ipar Euskal Herrikoan CDa aurkezteko. Presoekiko elkartasuna erakusteko hamaika modu daudela esan dute musikariek.

KANTUZ, EUSKAL PRESOAK ETXERAT!

Euskal Preso Politikoen aldeko CDa atera da. Etengabe salatzen da euskal presoei bi estatuek aplikatzen dieten espetxe politikaren krudelkeria. Preso politikoak direla ez da onartzen, baina bai neurri bereziak sistematikoki aplikatzen zaizkie: tortura, urrunketa, sakabanaketa, isolamendua, eskubideen urraketa etengabea (sendatzekoa, defenditzekoa, bere inguru familial eta sozialarekin harremanak izaitea, bere hizkuntzan mintzatzea edo ikasteketak egitea…). Neurri horien helburua: presoak pertsona eta militante bezala suntsitzea, eramaten dituzten idei politikoak desagertaratzea.

Horretaz konziente, musika talde batzuk Kolektiboarekiko elkartasunez kompilazio CD bat atera berri dute. Talde horiek dira : Hurmurao, Totem, Varlin, Panda Valium, Willis Drummond, Georges Abitbol’s Dirty Sex Toy Academy, the Sparteens, Ztah, Unama, Sorotan Babies eta Bizio.

Proiektu honetan parte hartu dute hainbat presoek, haien testua Ataramiñe kantu liburuan hautatuak izan direlako : Aratz Gomez, Gotzon Alkade, Harriet Agirre, Naiara Mallabia. Beste kantuak taldeen sorkuntzak dira. Lanean izan dira ere teknikari, marrazkilari, diseinatzaile, musikalari, gaztetxeak… eta beste ainitz.

Kontzertu gaualdiak CDa aurkezteko hiru gaualdi izanen dira parte hartu duten talde batzuekin.

Maiatzaren 27an Donibane-Lohitzune-Ziburuko gaztetxean : Varlin, Hurmurao eta Panda Valium

Maiatzaren 28-an Zinkan Maulen : Willis Dummond eta Georges Abitbol’s Dirty Sex Toy Academy

Ekainaren 1ean Donaixtiko Bota gaztetxean : Ztah, Totem eta Panda Valium.

Gaualdia eta CDa batera salduak izanen dira 10 eurotan, gaualdia bakarrik 5 euro.

Share

Iruzkinak