Mikel Orbegozoren “Preso Nago 2” komikiaren aurkezpena

2013, maiatza 2


Mikel Orbegozo preso donostiarraren ‘Preso nago 2’ liburuaren aurkezpena. (Argazkia: Agurtzane Altuna)

>> irutxulo.hitza.info: Mikel Orbegozo preso donostiarrak bere bigarren komiki liburua argitaratu du: ‘Preso Nago 2′

Agurtzane Altuna

Mikel Orbegozo (Intxaurrondo, 1979) presoa 2005. urtean atxilotu zuten, eta hainbat kartzelatan egon ondoren, Badajozen dago orain. Preso sartu zutenean, kartzelako egonaldia arintze aldera hasi zen marrazten. Lehendik ez zuen halako trebetasunik, baina ederki hartu dio tamaina. Izan ere, Preso nago 2 komiki liburua argitaratu du Ataramiñe argitaletxearen eskutik.

Oier Gonzalez, Ataramiñe argitaletxeko kidea, Ainara Azpiazu ‘Axpi’ komikigilea eta ilustratzailea eta Mikel Orbegozoren gurasoak izan dira liburuaren aurkezpean. Gauza bera egon da guztien ahotan: Orbegozok gaurkotasunarekin duen lotura estua, eta krudelak izanda ere, gaiei ematen dien umore puntua. German Orbegozo, presoaren aitaren arabera, “Mikelentzat ihesbide bat da marraztea; kanpora ateratzen da bere marrazki bakoitzarekin”.

Orbegozoren lehen komikiak ikusgai egon dira Parte Zaharreko Rekalde tabernan.Euskal presoen sormen lana kanpora ateratzeko lan horretan dihardu Ataramiñe argitaletxeak ere. “Presoen sorkuntzak oso ugariak dira, gehiago egingo genituzke, baina urtean hiru edo lau argitalpen egiten ditugu”, esan du Oier Gonzalezek.

Ainara Azpiazu ilustratzailearen ustez, berriz, “oso komiki onak dira Orbegozorenak. Oso pertsonaia ea marrazki xumeak dira, baina oso agerikoa dute mezua; gutxirekin asko adierazte dute”

Gutxirekin asko adierazten dute, Orbegozok bere marrazkiak egiteko dituen baliabideak oso urriak direlako. Kontuan izan behar da, bere erara ikasi duela komikiak egiten. Guraso eta lagunek material sartzen diote, baina asko mugatzen dute. Orbegozoren amaren arabera, “Badajozen oso gauza gutxi edukitzen uzten diote, baina ahal den moduan moldatzen da”.

Esker ona eta poza adierazi dute preso donostiarraren gurasoek, semearen lana kaleratzeko egiten den ahaleginagatik. 2010. urtean Preso nago liburua argitaratu zuten, eta orain bigarrena. Preso nago 2 Herriradenda.com webgunean eta, Donostian, Hontza liburudendan eta Rekalde tabernan eros daiteke, 15 euroan.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Iruzkinak