Joseba Sarrionandiaren “Moroak gara behelaino artean?” 2011ko Literaturako Euskadi Saria
2011 3 urria
>> kazeta.info: Eusko Jaurlaritza Joseba Sarrionandiari emandako Euskadi Literatur Saria bahitzeko prest
Joseba Sarrionandiari egokitu zaio aurtengo Euskadi Literatur saria saiakeraren arloan. Hala jakinarazi du azken urteotan ika-mika dezente eman duen sari hori ematen duen epamahaiak. Prentsa-ohar batean azaldu duenez, “Moroak gara behelaino artean?” liburuagatik saritu du 1985az geroztik erbestean bizi den idazlea. Eusko Jaurlaritzak ez dagoela ados erabakiarekin erran eta sariaren dirua “saridunak justiziaren aurrean bere egoera erregulatu artean” atxiki egingo duela iragarri du.
Epamahaiaren askatasuna eta idazlearen literatur balioa ez dituela zalantzan jarri esan badu ere, Eusko Jaurlaritzak Joseba Sarrionandia idazleari emandako sariari oztopoak ezartzeko asmoa argi eta garbi utzi du.
“Eusko Jaurlaritzak, legea betetzeko eta terrorismoa irmoki arbuiatzeko daukan konpromisoarekiko koherentziaz, oztopo larriak ditu berak babesten eta diruz hornitzen duen saria horrelako pertsona bati eman dakion, hau da, ETA organizazio terroristako kide izateagatik kondenatua izan den, kartzelatik ihes egin duen, 1985az geroz leku ezezagunean den eta bere militantziaz sekula damutu ez den pertsona bati” azaldu du Jaurlaritzak prentsa-ohar baten bidez.
Are, “saridunak justiziaren aurrean bere egoera erregulatu artean” sariaren dirua atxiki egingo duela gaineratu du.
Bistan dena, Euskadi Literatur Saria Sarrionandiari eman izanak soka luzea ekarriko du. Alde batetik, Euskal Herrian giro politiko berria bizi da eta, testuinguru horretan, keinu bat bezala ikus daiteke -uste anitzetako atzerapenarekin bada ere- Sarrionaindiari emandako saria.
Izan ere, aitzat hartu behar da, bestalde, Euskadi Literatura Saria ataka larrian dagoela. 2006az geroztik zonbait euskal idazlek eta itzultzailekkritika gogorrak egin dizkiote sariari. Hausnarketa horretatik 2007ko otsailaren 16an “Utikan Euskadi Sariak” agiria aurkeztu zuten Donostian.
>> sustatu.com: Joseba Sarrionandiarentzako Euskadi Sariak eman du jada zer komentatu
>> gara.net: Epaia «onartu» arren, Lakuak ez du Sarrionandia diruz saritu nahi
Ateramiñeko kideei
2011 19 iraila
Ohi bezala, gutun ireki hau bidaltzen dizuegu, giltzarrapo, murru, zentsura eta ezlekuen oztopoak gainditu eta bestela iritsi ezin dugun bazter horietara iristeko asmoz. Zuen lanak eskatzera gatoz. Lanak jasotzeko sasoia da. Horretan ari gara: gutunak idatzi, lanak antolatu, forma eman, edizioa prestatu… Garaiz ibili beharra dago, eta horixe gogoratu nahi dizuegu: abendua laster iritsiko da. Joan zen urtean Ataramiñe’10 bilduma eta Preso Nago komikia argitaratu genituen. Azken horren bigarren edizioa ere argitaratu dugu. Eta webgunea lekuz aldatu eta berritu egin dugu: Literaturakoadernoak.org helbidean bizi gara orain.
Atzera begiratuta, Ataramiñe euskal preso politikoen egoeraren erreferente bilakatu da. Pisua hartu du: zuen lanak irakurtzeak zuen lekuan jartzera eramaten gaitu. Bai eta aurrera begiratzera ere. Besarkada bat.
Ateramiñeko edizio taldea
Bertso berriak, mittard-ean jarriak
2011 1 iraila
Eneko Bilbao
(Bilbo)
Gotzon Alkalde (Algorta)
Eneko Bilbao euskal preso politikoak Gotzon Alcalderi dedikatutako bertso sorta bat argitaratu du Argia aldizkariaren 2888. alean. Bertso hauek Fleury espetxeko mittardean idatzi zituen, kartzelariek Gotzon jipoitu eta elkartasunean egindako protestetan bertako euskal preso politikoak bakartu egin zituztenean. Orain Gotzon Alcalde Soto del Real espetxean dago.
>> argia 2288 zenbakia: Bertso berriak, mittard-ean jarriak
>> argia 2288 zenbakia: Bertsoak PDF formatoan.
Bertso berriak, mittard-ean jarriak
Eneko Bilbao ArestiI
Bertsolaria ez naiz ni eta
aurkeztu nadin hasteko:
abizena dut Bilbao eta
izena, berriz, Eneko;
Paris aldean preso naukate
lau urtez dagoeneko,
baina badaukat istorio bat
zuekin konpartitzeko.II
Zigor-ziegatik nabil idazten
hau da gure miseria!
Leiho txiki bat baino ez dago
doi-doi sartzen da argia,
saiatu arren ez dute lortu
zulo bat guztiz itxia…
zirrikitutik sartu da berriz
joan den asteko Argia.III
Sarriegiren bertsoei adi
nago zalantzaz beteta,
sorta oso bat fin aurkezteko
zein ote da errezeta?
Asmatzen badut, publikatzean
jar ezazue arreta,
argazki soil bat erakustea
delitu omen da eta.IV
Kartzelariek gure kide bat
jipoitu zuten unean
gainontzekooi barrua sutu
zitzaigun derrepentean,
promenade-a blokeatuta
protesta egin ostean
Fleury-ko euskal preso guztiok
gaude orain mittard-ean.V
Osorik bete zuen Gotzonek
bere kondena makurra,
abioira igo eta Madrilen
hartu behar zuen lurra,
han eta hemen kartzelaria
izan ohi denez txakurra,
ukabilkoka eta ostikoz
eman zioten agurra.VI
Itsas-labarra hurbil duenak
egiten duen antzera,
botila baten mezua sartuz
bota olatu artera…
Gotzon, zuretzat bidaltzen ditut
nik bertso hauek airera,
animo, lagun, maite zaitugu…
gogor eutsi eta aurrera!Doinua: Loa, loa txuntxurrun berde.
Mittard: Frantziar kartzeletako zigor-ziega.
Promenade: Presoek kartzelako patioan egoteko daukaten denbora tartea (egunean 2-3 ordu).
Promenadea blokeatzea: Patioan egonda, berriro ziegara igotzeko aginduei uko egitea.
Fleury: Paris ondoan dagoen kartzela.
Gaur Olerkiak, Bihar Euskal Presoak Herrirat!! (1998)
2011 6 abuztua
>> ekaitzaldi
Iparraldeko Preso Sustengu Komiteen Koordinaketak 1988an plazaratutako lana:
“Diskoak euskal preso politikoen Euskal Herriratzearen alde borrokatzen diren musikariak biltzen ditu. 1996-ko Urtarrilaren 15-tik goiti, presoek eta sostengu komiteek beren indarrak batu dituzte eskubide honen aplikazioa lortzeko, bai frantziar estatuan eta espainiar estatuan ere. Eskubide hau lortuko dugu, eta oztopatzen gaituen pareta hautsiko dugu. Gure nahikeriaren bidez, egun batez presoak gurekin egonen diraâ€
Euskal preso politikoen sustengu komiteen Koordinaketa.
Abestiak
1. Tapia eta Leturia / Ernest Arranbide: Albiste zirrinola
2. Niko Etxart eta Hapa-Hapa / Aitor Sarasua: Itzala
3. Sutagar / Carmen Gizasola: Eromena
4. Mixel Ducau eta Caroline Phillips / Xabier Amuriza: Zenbat eternitate
5. Guk / C. Gizasola eta Annick Lagadec: Hutsak betetzen
6. Haurtzarrak / Aitor Sarasua: Koplak bakardadetik
7. Jojo eta Ramuntxo / Xabier Makazaga: Dispertsioak gaitu banatzen ametsek ordea batzen
8. Skunk / Idoia Lopez de Riano: Bai baleki
9. Tehenta / Manez Erdozaintzi: Gauaren ixiltasunean
10. Patxi Saiz / Ernest Arranbide: Itxaropena
11. Erramun Martikorena / Txato: Gogoaren jazarpena
“Sarritsaoa”. Sarrionandiaren poesia dantzan
2011 28 ekaina
Itsasotik hondartzara iritsitako naufragoen rola jokatuko dute Dantzaz konpainiako dantzariek Sarritsasoa obran.
>> berria.info: Sarrionandiaren poesia dantzan
Lekeitioko Jaialdiarekin ekoitzitako lana aurkeztuko du Dantzaz taldeak uztailaren 8an: ‘Sarritsasoa’
Irune Berro
Koadro bat aurkeztu nahi du Josu Mujikak. Eta koadro horrekin ikusleen barrena mugiarazi, zer sentitua eman. Lekeitioko (Bizkaia) Isuntza hondartzako irudi bat erakutsiko du koadro hartan, itsasoa atzealdean dela. Joseba Sarrionandiaren poesia izango da giroan, eta Donostiako Dantzaz konpainiako dantzariak eszenan. Sarritsasoa estreinatuko dute uztailaren 8an, 21:00etan. Beste behin baino ez dute emango, hurrengo egunean. Hortaz, Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiko emanaldi bietako bat izango dute aukera bakar lana ikusi nahi dutenek.
Lekeitioko festibalarekin elkarlanean ekoitzi du Dantzaz konpainiak Sarritsasoa, eta Lekeitioko Karkabia taldeko dantzariekin eta zenbait umerekin batera aurkeztuko du, Mujika bera zuzendari dela.
Sarrionandiaren poemak oinarrian dituzten kantuekin ondu dute ikuskizuna. Ruper Ordorikak, Mikel Laboak, Audiencek, Ken Zazpik, Jabier Muguruzak eta Deabruak Teilatuetan taldeak eginiko abestiekin. Aurrez grabaturiko musika eta soinuak baino ez dituzte erabiliko.
Itsasoz helduko dira dantzariak hondartzara, «naufragoak balira bezala». Beren itsasontzia bitan hautsi, eta hondoratzen hasi da. Itsasertzean eszenaratuko dute tragedia, Sarrionandiaren letrekin Ken Zazpik eginiko Gernikan ozen entzuten den unean. «Gernikako bonbardaketari erreferentzia zuzena egingo diogu», azaldu du Mujikak. «Itsasontzia hondoratzean beren Gernika bizi izan baitute». Eta jazoera horretatik aurrerakoak kontatuko dituzte, dantza garaikidearen bitartez betiere. Sarrionandiaren beraren biografiarik antzeztuko ez dutela ohartarazi du Mujikak. Ezta antzeko istoriorik kontatuko ere. «Sarrionandia mundu bat da, eta bere poesian mundu horren zati bat dago».
Baina bestelako lotura agerikorik ez da izango Sarritsasoa-n, ez badira ikusleek beren kabuz egindako interpretazioak. Izan ere, Mujikak nabarmendu du obra «irekia» dela; eta, horrenbestez, ikusleen baitan «oso bide desberdinak» egin ditzakeena.
Dantzaz konpainiako dantzariak Euskal Herriaz kanpokoak dira. Frantzia, Belgika, Katalunia, Italia, Txekia eta Portugalgoak dira. «Ez dute Sarrionandia ezagutzen. Azaldu diegu bere lanek zer dioten, eta zer-nolako ikuskizuna egin nahi dugun». Eta inprobisaziotik sortutako dantza egiturekin osatu dute obra.
Harearen baldintza fisikoa
Hareak dantzarien lana baldintzatuko du. Baina, era berean, aukerak ere sortuko ditu. Mujikak dioenez, erresistentzia handia egiten du. «Dantzariak ahuldu egiten ditu zentzu horretan, oso zaila da oreka mantendu eta guztiz geldi geratzea. Baina aukera ere bada, jauziak eta lurraren kontrako kolpeak bestela hartzea onartzen duelako». Dantzarien lana «oso fisikoa» izango dela dio Mujikak.
Denera, 30 bat lagunek parte hartuko dute Sarritsasoa-n. Dantzaz konpainiako hamarrek, Karkabia Lekeitioko dantza taldeko beste hainbestek, eta horrenbeste umek. Herri antzerki kutsua izango du, beraz. Lekeitioko festibalak berezko duen zigilua.
Imanol Agirre jaialdiko zuzendariak badu zerikusirik Sarritsasoa lanaren estreinaldiarekin. «Bide berritzaileetatik jo behar genuela erabaki genuen aspaldi, kale antzerki jaialdiak beste herri batzuetan loratzen hasi zirenean», azaldu du Agirrek.
Lekeitioko jaialdiak ekoizten duen bederatzigarren lana da Sarritsasoa. Hondartza eta itsasoa lanaren parte izatea nahi zuten. Eta antzerkia bainoago, dantza izatea gurago zuten. «Dantzak tradizio luzea du Lekeition», nabarmendu du Agirrek. 1998an Aukeran izan zen jaialdian. «Egun Arriagarekin eta guzti lan egiten du, baina askok Lekeition ezagutu zuten», ohartarazi du.
Uztailaren 8tik 10era egingo dute Lekeitioko 22. Kale Antzerki Jaialdia. Besteak beste, festibalean ohitura bihurtu den correfoc-a izango da uztailaren 8an, Castelloko (Herrialde Katalanak) Scura Splats taldearen eskutik. Deabru Beltzak Bilboko taldeak The Wolves obra ikusgarria emango du uztailaren 9an. Frantziako talde sonatuak ekartzeko ohitura dute Lekeition, eta aurten Marseillako Generik Vapeur izango da uztailaren 9an, Bivouac kalejirarekin. Horretaz gain, Eidabek Kanpanolue 11 salto gehiago eskainiko du uztailaren 9an. Talde eta emanaldi gehiago ere izango dira festibalean.
>> dantzan.com: Dantzaz Konpainiak Sarritsasoa aurkeztuko du Lekeition
In Fraganti: Mikel Etxaburu
2011 20 ekaina
>> gaur8: In Fraganti: Mikel Etxaburu
Preso eraman zuten, baina ziega ilun eta hotzean askatasuna arnasteko zirrikituak aurkitu zituen, poesia bide hartuta. Bere burua ez du idazletzat jotzen, baina “Zu zara orain txoria” argitaratu berri du, kartzelan, maitasunean eta utopian oinarritutako olerki bilduma.
Oihana Llorente
Kartzelariek ematen zizkioten edalontzietan itsasoa, eta sabai hezeetan konstelazioak bilatzen zituen bitartean, makina bat olerki idatzi zituen Mikel Etxaburuk. Bere burua ez du idazletzat jotzen, baina «Zu zara orain txoria» liburua argitaratu berri du, espetxean gatibu emandako bi urteetan ondutako olerkiekin. Martxoan erditu zuen Elkar argitaletxeak Etxabururen lehen obra eta, egun, liburua aurkezten eta errezitaldiak antolatzen dihardu.
Ondarroako arrantzale familia bateko semea da Etxaburu eta, bizitokia Bilbon duen arren, astebururo ihes egiten du, herriminak hala aginduta. Maisu eta euskal filologia ikasketak egin zituen eta bere herri kutuneko arrantzaleen lexikoa zein toponimia aztertuz eskuratu zuen doktoretza. Orain, HUHEZIn egiten du lan, etorkizuneko irakasleak hezten.
Literaturarekin harreman estua du ondarrutarrak. Gaztetatik du idazteko zaletasuna, baina kartzelako egonaldian atera zion atarramentu handiena afizioari. 2008ko otsailean hartu zuten preso, beste 13 euskal herritarrekin batera, Batasunako mahai nazionaleko kide izatea egotzita, eta ia bi urtez atxiki dute gatibu, Madrilgo Soto del Realeko eta Alcalako espetxeetan.
Kartzelan zer edo zer ezinbestekoa bada, denboraren antolamendua ahal den estuena izatea dela dio ziur. Horixe da espetxetik atera duen irakaspen nagusia eta, eguna antolatu ezean, gauek eta egunek amaierarik ez dutela aitortu digu; «hormen atzean, orduak bete egin behar dira, gogor egin behar zaio buruari eta norberaren bizi-plangintza edukitzea beharrezkoa da», gehitu du.
Idazteko diziplina gogorra ezarri zion bere buruari, preso hartu eta berehala. Lehen olerkiak ere di-da ikusi zuen argia, lehenengo egunean idatzi baitzuen liburuan «Berandu» goiburuarekin aurki daitekeen poema.
Egunero, orduak eta orduak eskaintzen zizkion idazteari, nahiz eta, aitortu moduan, baziren ezer idazten ez zuen egun eta asteak; «Egunak eman nitzakeen gora begira ezer idatzi gabe eta, gero, bat-batean, olerkia goitik behera atera zitekeen, aldaketa beharrik gabe» dio. Ekarpen literariorik gabeko egunetan ere buruari bueltaka «gustura» aritzen zela ametitu du, izan ere, zenbat eta gusturago egon, orduan eta azkarrago joaten omen da denbora. Kartzelako denbora desberdina da Etxabururen begietara, eta beste era batera neurtzen dela mahaigaineratu du: «Batzuek patioan emandako urratsen arabera neurtzen dute, beste batzuek ezarritako betebeharren arabera; edonola ere, zenbatu behar da».
Idazteaz gainera, beste bi eginbehar ezarri zizkion bere buruari Etxaburuk: Filosofia ikasketak egitea eta arabiera ikastea. Filosofia karrerako lehenengo bi ikasturteak egin zituen ondarrutarrak eta lortutako arabiera maila ere ez zen nolanahikoa izan. Preso arrunt bat izan zuen arabiera irakasle: «Gerria erabat minduta zuen hark eta, nire masajeen ordainetan, arabiera irakasten zidan egunero bi orduz». Klase orduez gainera, ziegako ispiluaren aurrean orduak eman zituen Etxaburuk, arabierak berezkoak dituen soinu guturalak entseatzen.
Olerkiez gainera, eskutitzak ere idazten zituen preso ondarrutarrak. Ez, ordea, haren lagun, senide eta herrikideei. «Kartzelan eman nuen denboran ez nintzen batere gutun zalea izan, baina orain, idatzitako olerki bakoitza gutun bat zela ohartzen naiz, inori igorri ez nion gutuna», azaldu du.
Senideen postontzietara Etxabururen gutunik iritsi ez bazen ere, bospasei emakumerekin izan zuen gutun bidezko maitasun harremana. Kartzelan badira idazten eta irakurtzen ez dakiten herritarrak eta preso arrunt horien enkarguz euren emazte ala neskalagunei idazteri ekin zion preso politikoak, atsegin handiz, gainera. «Triangelu berezi bat sortzen zen hiruron artean, hirurok genekien gezurra zela, baina hain zen gezur atsegina. Nork ez du atsegin postariak bere bikotekidearen maitasun gutun bat ekartzea?», galdetu du. Etxaburu askatu ondoren, badira bere falta sumatu dutenak, gutunen hartzaileak ziren emakumeak, bereziki.
Orain gutxi jakin dunenez, idatzitako maitasun hitzak sarituak izan dira. Preso arrunt horietako batek Etxaburuk idatzitako gutun bat lehiaketa batera igorri zuen eta irabazle suertatu zen. «Asko poztu nintzen berria jakin nuenean, eskutitza berea zen eta jasotako sosak pekuliorako ondo baino hobeto etorriko zitzaizkion», esan du.
Etxabururen ustez, poesiaren gakoa ohituran datza, bere buruari ezarritako errutina eta diziplinan. Espetxean emandako denbora ondo baino hobeto antolatuta zuen eta eguneko ordu antzekoetan jartzen zen egunero paper zuriaren aurrean; «bilatzen badugu, etorriko da, hori seguru», dio. Orain, ume jaioberri baten aita da eta ordutegiak erabat aztoratu dizkio bere txikiak. Hortaz, gaur egun, konplikatua du idazteko errutina ezartzea.
Gutunik igorri ez bazuen ere, askatasuna berreskuratuta, senide eta lagunei irakurri zizkien findutako olerkiak; «errezitatu nituenean, poemekin asmatu nuela ohartu nintzen, eragin zuzena zutela nire ingurukoengan». Olerkiak poliki-poliki zabaltzen joan ziren, Elkar argitaletxearen eskuetara iritsi arte.
Martxoan argitaratu zuten liburua eta hiru atalez osatua dago: ez-lekuak, leku pribatuak eta leku posibleak. Ez-lekuez ari denean, kartzelaz ari da Etxaburu, bertan zegoela idatzi zituen poema gehienak eta horrek, nola ez, liburua baldintzatu du. Haatik, kartzelatik trantsizio bat egin du Etxaburuk, bere barruraino lehenengo eta, bertatik, utopiara. «Nire barruan bilatu dut eta bertatik herri berri batera, nire itxaropenetara, nire konpromisoetara egin dut bidaia», azaldu du.
«Zu zara orain txoria» liburuari oso intimoa deritzo Etxaburuk, barru-barrutik idatzitakoa. Dotore-ustea dela esan diotenak ere badaude eta argitaratzeko orduan zalantza franko izan zituela aitortu digu. «Horren aurrean, ordea, bi aukera nituen, sentitzen nuenaz lotsatzea ala errebindikatzea, eta bigarrena egin nuen, nola ez», esan du harro.
Etxaburuk ez du bere burua idazle kontsideratzen, hori lehentasun kontua dela uste baitu: «Idazle baten lehentasunak idaztea beharko luke eta nirea ez da hori, nirea, utopiaren alde egitea da». Poesia bere nahi eta beharrak bideratzeko, transmititzeko edo komunikatzeko modu gisa ikusten du Ondarroako bizilagunak. «Ez banu transmititzeko ezer, ez nuke idatziko, nire lehentasunen zerbitzura dago poesia», dio ziur.
«Zu zara orain txoria» liburua ez da, bere autorearen arabera, ariketa literario sakona. Molde arina darabil, lausoa, erritmikoa, errepikapenetan oinarritutakoa eta bereziki irudietan. Horren adibide argia liburuari izenburua jartzen dion olerkia da. Preso kolonbiarrek, kurriloei jaten emateko, patiora ogi apurrak jaurtitzen zituzten egunero; Etxaburu ziega ilunean patiora begira zegoen egun batean, ordea, kurrilo horietako bat nahastu eta bere ziegaren barroteen bestaldean paratu zen. «Irudi horrek egoera inbertitu eta txoria ni nintzela erakutsi zidan, nire kontuak entzutera zetorren txoria nintzen ni», adierazi du.
Kartzelan idatzi ditu poemak, baina harresiak zeharkatu ditu, poesia bide hartuta. «Preso egonda, oso aske egon naiz; barruan egonda, kanpoaldeari idatzi diot», dio konfiantzaz. Epaiketa zain dago orain Etxaburu eta gerta daiteke kartzelara bueltatzea. Ez dio beldur espetxeari, ordea.
Ondarrutarraren aburuz, preso guztiek beren ametsen errealitatean esnatu nahiko lukete, eta ez ziega hotz edo ilunean. Etxabururen ikuspegitik, idaztea amestea bezalakoa da. «Idaztean, ez dago funtzionariorik, ez dago zigorrik hori kontrolatuko duenik. Kontrolaezinak gara eta horren jakitun izan behar dugu. Gatibatuko gaituzte, leku batean fisikoki geldi izango gaituzte, baina gure burua ezin dute gatibatu, hori da gure ametsa, gure aberria», esan du idazteak askatasun arnasa ematen dion preso ohiak.
“Burdinen arteko herria” liburua sarean
2011 13 ekaina
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia jasotzen duen BURDINEN ARTEKO HERRIA liburua osorik sarean jarri dugu, pdf formatuan, deskargatu eta zabaltzeko, helbide honetan:
>> BURDINEN ARTEKO HERRIA.pdf (14.7 Mb)
“Penumbras de un ayer” liburua sarean
2011 13 ekaina
Iñaki Ojedaren PENUMBRAS DE UN AYER poesia bilduma osorik sarean jarri dugu, pdf formatuan, deskargatu eta zabaltzeko, helbide honetan:
>> PENUMBRAS DE UN AYER.pdf (2.1 Mb)
Mikel Orbegozoren PRESO NAGO komikia sarean
2011 3 ekaina
Mikel Orbegozoren PRESO NAGO komiki liburua osorik sarean jarri dugu, pdf formatuan, deskargatu eta zabaltzeko, helbide honetan:
>> PRESO NAGO.pdf (6.0 Mb)
Ataramiñe’10 sarean
2011 3 ekaina
Ataramiñe’10 liburua osorik sarean jarri dugu, pdf formatuan, deskargatu eta zabaltzeko, helbide honetan:
>> ataramiñe’10.pdf (6.7Mb)
>> ataramiñe’10.pdf (6.7Mb)
Joseba Sarrionandiaren Gartzelako poemen errezitaldia
2011 2 ekaina
>> hamaika.tv
Jokin Urain: “Kirruliren oroimenez”
2011 1 ekaina
Jokin Urain: “Kirruliren oroimenez“
KIRRULIren OROIMENEZ
Gaztela Berriko lurrak ahazteko adina denbora igarota, antzinako lekuak eta gorabeherak gogoratzea da Herrera de la Mancha aipatze soila. Gertaera mingarriak gogoratzea da batzutan memoria atzera egitea, mingarritik ere asko duelako historiak. Atzera begiratze horretan dago gure aldiko sakabanaketaren hasiera, duela hogeitik gora urtera… baina sakabanaketa ez da gauza amaitua, behin eta berriz berritzen dute erasoa baizik.
Egunkarien orripasan, badirudi jada ez dela ezer gertatzen, presoak ez gaituztela espetxez aldatzen orain. Esan liteke nekatu egin direla euskal presoon kartzela aldaketa guztien berri ematen, etsi egin dutela edo ez daki zer esan. Dispertsioak jarraitzen du, ordea; behin eta berriz aldatzen gaituzte espetxez orain ere, Euskal Herritik ahalik eta gehien urrunduz. Eta dispertsio politika horretan, Herrerara naramate.
Herrera de la Manchara, hainbeste urteren ondoren. Valdemoron topo egin dut kide batzuekin; horien artean Oier Zuñiga gaztea, Herrerara daramatena hau ere. Goizean abiatuta, bazkal ordurako iritsi gara. Sarreretako moduluan sar gaituzte, biok ziega berean.Leihotik begiratuta, Herrerak lehengo hormak eta barroteak, teilatu gorriak…ezagutu ditut, eta aurrez aurre hirugarren modulua. Ezinbesteak datoz oroimenera gertaera batzuen aztarrenak
– Hirugarren modulua du aurreko hau -esan diot Oierri-; hementxe hil zuen Kirruli, 1986an.
– Kirruli ? Nor zen Kirruli?
Hogeita lau urte ditu Oierrek, eta hogeita lau urte pasata daude Kirruli hil zenetik. Berau jaio aurreko kontuekin ari natzaio; ez da harritzekoa ez jakitea ezer. Baina geure Kolektiboko kidea zen Kirruli.
Hala ere, ez dut uste errua berea denik erabat. Gure transmisio lanean, gure bizipenen eta gure historiaren memoria ondorengoengana pasatzeko arduran, huts egin dugu beharbada. Bere garaian egunkariek jaso eta idatzi zutenaren baitan utzi dugu gure memoria, eta agian ez da harritzekoa 80. Hamarkada hartan jaio eta gaur gure kolektiboan daude 24-26 urteko gazteek ez jakitea nor zen Kirruli, edo nola hil zen, zer gertatu zen hemen , Herrera de la Mancha honetan.
Arratsaldean pasa gaituzte moduluetara. Laugarrenean sartu dute Oier, eta hirugarrenean ni. Hemen aurkitu ditut, besteak beste, Pakito Lujanbio eta Ander Errandonea, aurreko aldiz elkarrekin egon ginenetik hainbeste urte igaro ondoren. Labirinto madarikatua osatzen dute kartzelek, eta labirinto honetako pasabideetan topo egiten dugu batzuetan aspaldian elkar ikusi gabeko kide eta lagunok, eta kontu zahar edo berriez aritzeko baliatzen dugu goragunea.
1986ko ekainaren zortziko igande goizean, kontaketa egitean,hilik aurkitu zuten Joseba Asensio, “Kirruliâ€. Orduan Pakito berau ere hirugarren modulu honetan zegoela jakitun, egun hartakorik zer oroimen gordetzen dituen galdegin diot.
“Oso oroimen zehatzak batzukâ€, dio; “beste batzuk lanbrotsuagoak, ez hain argiak. Bezperan, larunbatean, bisita eguna izan zuten bizkaitarrek, eta, bisita ostean, patioan paseatzen ikusten dut Kirruliren irudia. Ordurako udaberritik udara zihoan eta eguraldia berotzen ari zen hemen. Txankleten antzeko narruzko sandalia batzukin, praka motxetan, patioan alde batera eta bestera, presook sarri ohi dugu paseoan ibili zen, bisitaren gorabeherak bergogoratzen, berbizitzen, dudarik gabe. Gogoan dut oso eguraldi ederra zela egun hartan. Hilabeteren batzuen buruan zigorra beteta kaleratzekoa zelakoan nago, eta horretan ere ilusioa handia zeukan dudarik gabe…Politika, kaleko gizarte giroa, oso modu aktiboan bizitzen zituen Kirrulik. Kaleratzean zer egingo zuen, zer egin zezakeen… Kezka horiek bazituen,..
Gipuzkoarrok hurrengo egunean, igandean, genuen bisita, eta bisita egunetako alaitasun punttu honekin jaiki, ahalik eta apainen prestatu eta patiora jaitsi ginen. Gogoan dut galeria ezberdinetan geundela; batzuk jangela aldetik jaisten ginen, eta besteak liburutegi aldetik. Orain gu gauden galeria honetan zegoen Kirruli. Kontua da gu patiora jaitsi eta gerora ere ez zela inor agertzen galeria honetatik; kartzeleroren batekin matrakaren bat zutela agian pentsatu genuen, eta ez genion garrantzia handirik eman.
Zenbait denborara, ordea, Busselo jaitsi zen galeria honetatik, eta oso goibel, burumakur jaitsi ere.
Zer gertatzen zen galdetu genion.
“Kirruli hilda dagoâ€, erantzun zigun.
“Zer esaten ari zara?â€, galdetu genion sineskoritz.
“Kirruli hil dela!†bota zigun berriro, bere onetik aterata.
Denok atera gintuen gure onetik gertaera hark; eguna bera puskatu zitzaigula esango nuke.
Bisitara joan ginen eta gogoratu uste dut iloba jaioberria ekarri zidatela aurreneko aldiz. Baina ezinezkoa zen bisita egunetako ohiko aldartea aurkitzea norbere baitan.
Egun hartan eguraldi txarra, lanbrotsua edo, egin zuela oroitu uste dut, baina memoriaren moldaketa izan daiteke, egun hartako geure tristuraren ondorioa alegia.â€
Guk, laugarren moduluan geundenok, bisitako lehen txandan edo pilaren baten bitartez jakingo genuen Kirrulirena. Ez dut zehazki gogoratzen. Harridura gogoratzen dut: “nola liteke!†“Baina zer gertatu da?â€.
Batzarra egin, zeuden berriak azaldu, eta zerbait egin behar zela proposatu genuen. Berrienok artean hilabeteren batzuk bakarrik generamanok batez ere, nahiko tematu ginen planteren bat egitearen alde. Baina lau modulutan banatuta egotea traba handia zen harremanerako eta denon artean zerbait adosteko.
“Guk ez geunden planteetarakoâ€, jarraitzen du Pakitok. “Burua jaso ezinik, elkarri begirada eta keinu tristeak eginez igaro genuen eguna. Batzarrak… bai, egin ziren. Baina beste ezeren aurretik zegoen guretzat, egun hartan behintzat, lagun hilari beila egitea. Beste moduluek baino hurbilago ere bageneukan, astunago zitzaigun beharbada gertaera hura…. Isiltasuna gogoratzen dut, gure arteko isiltasun hura.
Ezagutzen genuenon artean, moduluan berarekin geundenon artean, bazegoen gertatua sinetsi ezin bat ere. Futbolean eta aritu ohi zen, beste batzuen mailan. Sendagilearengana izana zen aurreko egun batean…Baina inork ez genuen uste gaixo zegoenik, are gutxiago larri egon zitekeenik. Eta, modu horretan, gauetik goizera hiltzea, zinez gogorra egin zitzaigun. Moduluko guztiontzat izan zen gogorra, baina bere betiko lagun minentzat eta berearen alboko ziegetan zeuden kideentzat bereziki gordina eta urragarria izango zen. Seguru nago bazituela hurrengo egunerako asmoak, eta agian kideren batekin hitzartua zen hau edo hori egiteko, hamaiketakoa elkarrekin egiteko edo zerbaitetaz hitz egiteko. Denok izaten ditugu biharamonerako plan txiki horiek, eta beharrezkoak zaizkigu aurrera jarraitzeko.
Alboko ziegako kideak, oker ez banago, berpizte saioak egin zizkion, besteren batek lagunduta. Baina ordurako berandu zen, oso berandu.
Bai, eraitsita utzi gintuen, eta isiltasuna hedatu zen gure artean. Keinu goibelak, keinu mutuak egiten genizkion elkarri. Heriotza, kide edo lagun batena denean batez ere, itogarria, beldurgarria da kartzelanâ€.
Kartzelako erdigunetik, zentrotik, bisita lekuetara bitarteko pasiloan ipini zuten Kirruliren gorpua, ikurrina gainean zuela. Moduluetatik taldeka atera ginen gorpua ikusi eta azken agurra egitera. Agur xumea izan zen, baina agur sentitua eta zintzoa dudarik gabe. Kirruliren inguruan egon ginen, zutik, otoitz isilean. Otoitz paganoa, nahi bada, baina otoitza azken batean. Zer besterik da ba azken agurra, bidean erori den kideari egiten zaio aintza eskaintza, batak eskaintzen dion pentsamendu isil, besteari barru-barruan puskatzen zaion negarra?
Kide hilotzaren aurrean, samina ezezik inpotentzia sentitzen duzu; inpotentzia eta amorrua. Kartzelan hil izanak badu desolazio kutsu bat ere, bakarkadearen zera hots hori. Zeu zauden horretxen moduko ziegan, hor alboan, hil da kidea, bakarrik… Inork ezin izan dio lagundu, inor ez zegoen bere ondoan azken ordu horretan. Horixe da kartzela, besteak beste. Kartzelak bai baitu ikusten ez den itzal ilun bat, eta itzal horretan dabil Herio kartzelako galeria hauetan haruntz eta honuntz, gaueko orduetan ere bere urratsak eta oinotsak kartzeleroen oinotsekin batuz.
Kartzela ez baita eraikin fisikoa bakarrik. Kartzela ez da hormak eta barroteak bakarrik. Horrez gain kartzeleroak daude, eta kartzeleroen oso antzekoak diren sendagileak, eta bakarkadea…Eta azkenean munstro bizidun bilakatzen da kartzela.
“Gogorra egin zitzaigun Kirrulirena, eta bere betiko lagunentzat gogorrago. Hemen talde handian egoteak lagundu zigun beharbada hura gainditzen eta aurrera egiten, bidean jarraitzen, baina batzuei gehiago kosta zitzaienâ€, dio Pakitok, eta horrela jarraitzen du: “Kirrulirena gertatu eta luzera gabe, ez dakit zehazki zenbat denborara, hauteskundeak izan ziren, Madrilgo Gorteetarakoak oker ez banago.
Afalondoan, jangelan geundela, telebista hasi zen hauteskunde emaitzak ematen. Oso emaitzak onak ziren Herri Batasunarentzat, oso onak, eta ez zen harritzeko denok pozik izatea. Halabaina, “Erroâ€, Kirruliren lagunminetako bat, negarrez zegoen; emaitza haiei begira negarrez.
Zer gertatzen zitzaion galdetuta, Kirrulirekin gogoratzen zen: Zela disfrutatuko zukeen Kirrulik emaitza hauek ikusitaâ€, zioen “Errokâ€.
Guk gogoratzen ditugun bitartean biziko dira bidean gure ondoan erori diren kideak, baina, geuk gogoratu ezezik, gure eginbeharra da gure ondorengoek, gure gazteek, ezagutu dezaten kontatzea eta idaztea gure historia. Bidean erori diren kideekin dugun zorra da gure historiari bizirik eustea, ahazten utzi gabe.
Bihoa hau Kirruliren ohorez eta oroimenez, eta bi urte geroago, 1988an hemen bertan, Herrera de la Manchan, hil ziren Mikel Lopetegi eta Juan Karlos Alberdiren goratzarrez.
Besarkada handi bat guztioi.
Herreran, 2011ko martxoan.
Jokin Urain
Kantuz, presoak etxerat!
2011 24 maiatza
>> askatu.org: “Kantuz, presoak etxerat!”, euskal preso politikoen aldeko CDa atera da musika talde askoren parte hartzearekin
Hainbat kanturen hitzak presoek eginikoak dira: Aratz Gomez, Gotzon Alkade, Harriet Agirre, Naiara Mallabia… Beste kantuak taldeen sorkuntzak dira.
Datozen asteotan gaualdiak burutuko dira ipar Euskal Herrikoan CDa aurkezteko. Presoekiko elkartasuna erakusteko hamaika modu daudela esan dute musikariek.
KANTUZ, EUSKAL PRESOAK ETXERAT!
Euskal Preso Politikoen aldeko CDa atera da. Etengabe salatzen da euskal presoei bi estatuek aplikatzen dieten espetxe politikaren krudelkeria. Preso politikoak direla ez da onartzen, baina bai neurri bereziak sistematikoki aplikatzen zaizkie: tortura, urrunketa, sakabanaketa, isolamendua, eskubideen urraketa etengabea (sendatzekoa, defenditzekoa, bere inguru familial eta sozialarekin harremanak izaitea, bere hizkuntzan mintzatzea edo ikasteketak egitea…). Neurri horien helburua: presoak pertsona eta militante bezala suntsitzea, eramaten dituzten idei politikoak desagertaratzea.
Horretaz konziente, musika talde batzuk Kolektiboarekiko elkartasunez kompilazio CD bat atera berri dute. Talde horiek dira : Hurmurao, Totem, Varlin, Panda Valium, Willis Drummond, Georges Abitbol’s Dirty Sex Toy Academy, the Sparteens, Ztah, Unama, Sorotan Babies eta Bizio.
Proiektu honetan parte hartu dute hainbat presoek, haien testua Ataramiñe kantu liburuan hautatuak izan direlako : Aratz Gomez, Gotzon Alkade, Harriet Agirre, Naiara Mallabia. Beste kantuak taldeen sorkuntzak dira. Lanean izan dira ere teknikari, marrazkilari, diseinatzaile, musikalari, gaztetxeak… eta beste ainitz.
Kontzertu gaualdiak CDa aurkezteko hiru gaualdi izanen dira parte hartu duten talde batzuekin.
Maiatzaren 27an Donibane-Lohitzune-Ziburuko gaztetxean : Varlin, Hurmurao eta Panda Valium
Maiatzaren 28-an Zinkan Maulen : Willis Dummond eta Georges Abitbol’s Dirty Sex Toy Academy
Ekainaren 1ean Donaixtiko Bota gaztetxean : Ztah, Totem eta Panda Valium.
Gaualdia eta CDa batera salduak izanen dira 10 eurotan, gaualdia bakarrik 5 euro.
Joseba Sarrionandia: II. eta III. galderak
2011 19 maiatza
Komite Internazionalistek antolatutako MUNDUKO PRESO POLITIKO GUZTIAK ASKATU! jardunaldien barruan, maiatzaren 12an Kalderapekon burutu zen “Gartzelako poemak” liburuko poema errezitaldian, ekitaldirako prestatutako bideo labur bi aurkeztu ziren, liburuaren II. eta III. galderak Joseba Sarrionandiak beraren ahotsarekin.
II. galdera
III. galdera
Poesia emanaldia: “Zu zara txoria” Mikel Etxaburu
2011 13 maiatza
Maiatzaren 19an “Zu zara orain txoria†liburuko poemetan oinarritutako emanaldia eskainiko du Mikel Etxaburuk arratsaldeko 19:00etatik aurrera Bilboko Indautxuko Poza kaleko 14. zenbakiko Elkar aretoan.
« Mezu berriagoak — Mezu zaharragoak »“Batzuek ipuinak kontatzen dituzte, besteek poemak errezitatu, niri, ordea, poemak kontatzea gustatzen zait. “Zu zara orain txoria” liburuko poemen bidez kontatuko ditut kartzelan bizi izandakoak; han sentitutakoa esango dut entzun nahi duenarentzat, eta amestutakoa aldarrikatuko dut poemen bidez. Finean, kitarra soinuak lagunduta, poesia kontatuko dut.”