“Gogor” diskoa. Gogorkeriaren aurkako lekukotasun zuzena.

2012 20 abendua

>> Gogorkeriaren aurkako lekukotasun zuzena Berria 2012.12.20

Xabier Amuriza apezen Zamorako presondegian, itxialditik laster. / BERRIA


Diskoa

• Diskoa. ‘Gogor’.
• Diskoetxea. Agorila.
• Noiz. 1969an jatorrikoa; aurten, CDan berrargitaratua.
• Kantuak. Hamalau. Autoreak: herriko eta elizako kantuak, Xabier Amuriza, Julen Lekuona, Jon Lopategi.

Eliza pobre bat eta Euskal Herri libre bat aldarrikatu zuten Derioko seminarioan apezek egin itxialditik grabatu ‘Gogor’ diskoan. Berrargitaratu berri dute

Nora Arbelbide Baiona

Ezkutuan baina etxe anitzetan zabaldu zen Gogor diskoa. Taldeko eta diskoko protagonistetako bat izan zen Xabier Amuriza, eta gogoan du bera preso zela iritsi zela grabaketa Hego Euskal Herrira. Kartzelatik ateratakoan ohartu zen haren eraginaz. «Gu apaiz egon ginen herrietan eta beste inguruko herri askotan jende askok, baseko kristau elkarteek, disko hori entzunez egiten zuten beren igandeko meza».

Garai baten lekuko zuzena da; Agorila Baionako diskoetxeak argitaratu zuen orduan, binilo gisa, eta berriki CD moldean berrargitaratu du, dokumentu historiko bezala, a cappella kantuz ari diren ahotsek orduko girora zuzenean eramaten dutela.

1968a zen. Urte haiek «arorik bizi edo indartsuenetako bat» izan zirela dio Amurizak. 60ko urteen hasieretatik hamar bat urtez, Burgosko epaiketa inguru arte Hego Euskal Herrian: «Gerra ondo iluna eta beltza izan eta uhin handi bat zetorren gorantz. Gazteria piztu, sutu zen. Labegerieren kantek ere garai hori adierazten dute. Gu gira Euskadiko gazteri berria…». Testuinguru horretan, 60 bat apezek Gogor izeneko taldea osatu zuten. «Gogorkeriaren aurka, gogortasuna» zuten lelotik laburbildua. Horietako bat zen Amuriza.

Talde «erradikala» zen, nahiz eta «garai hartan erradikala izateko ez zen gauza handirik behar». «Diktaduraren aurka» izatea aski zen. Ekintza anitz izaten ziren. Grebak lantokietan. Ekintza politikoak. Eta apezak tarteko. «Gogoratzen naiz manifestazioak sotana eta guzti egina naizela». Apezek, gainera, bazuten halako inpunitate bat. Konkordatua izeneko lege bati esker, babes ofizial bat. Poliziak ezin zuen sartu ez elizetan, ez apaiz etxeetan gotzainaren baimen gabe. Eta apezek hori baliatu. «Premia zeukatenei uzteko tokiak, lokalak, behar zena, geneukan guztia».

Ekintza horien guztien artean bat izan zen famatua. Derioko seminarioan (Bizkaia) egin itxialdia. 60 bat apez eta fraide han egon ziren, 25 egunez. «Gau eta egun poliziek inguraturik». Prentsan oihartzun handia izan zuen. Itxialdikoek ordezkariak bidali zituzten Parisera, Madrilera, Erromara.

Bozgorailua hauek aldarrikatzeko erabili zuten: «Euskal Herriaren eskubide politikoak, zibilak, hizkuntzarenak, kulturalak, oinarrizkoak», eta baita Elizak estatuarekin zuen jarrera konplizea salatzeko. «Gaur egun, badirudi kontu normalak direla, baina orduan oso debekatuak ziren, oso pertsegituak», beti Amurizaren hitzetan.

Diskoa han gertatuei buruz zerbait uzteko ideiarekin hasi zen, itxialdian egin mezetako bat grabatuz. «Lekukotasun zuzen bat. Parte hartzaileek zuzenki egindakoa. Geure korua, geure ahotsak entzuten dira hor». Eta baita, bide batez, aldarriari hats berri bat ematea. «Mezua zabal zedila. Orduan gauza asko eta asko egin genituen, hots handia atera zutenak, baina ez genuen inolako idatzirik utzi. Itxialdian horixe egin ez bagenu, hemeroteka bat izango zen. Zorionez, egin genuen. Zoritxarrez, beste asko ez genituen egin».

Ideia praktikan jartzeko, kantatzen zekien talde bat osatu zuten. Baina grabaketa bera ez zuten itxialdi garaian egin ahal izan: «Ezin zen horrelako koru bat bildu, kantatzeko, probak egiteko, errepikatzeko. Nahiko ardura eta lan genuen eguneroko tentsio horretan. Seminarioan ere tirabirak sortzen ziren». Baina «bertan egin bagenu bezala bildu ginen». Lekuan izandako intentsitatea badu diskoak. Itxialdia azaroan bururatu zen, eta diskoa urteberri hasieran grabatu zuten. Zornotzan grabatu zuten. Larreko karmeldarren komentuan ala ikastolan izan zen, hortaz ez da gehiago oroit Amuriza.

Mugan, teatro pixka bat

Behin grabaketa egin eta, ordea, grabaketa disko bilakatzea ez zuten lan erraza, debekatua baitzen. Amuriza izan zen muga pasatu eta grabaketa Ipar Euskal Herrira ekarri zutenetako bat. Telesforo Monzonen etxera ekartzea zuten eginbeharra. Muga pasatu zuten eguna oraindik gogoan du Amurizak. Anekdota bat buruan du oraino. Mugaren zeharkatzea errazteko, Claudio Gallastegi ekarri zuten beraiekin, Bilboko pertsonarik popularrenetako bat. «Efektiboa izan zen. Jendarmeek gelditu gintuzten. Kotxea txikia zen. Mini Maurice bat. Eta jendarmeek ikusi zutenean halako gizon puska… 160 kilo bazituen gizon bat sotana eta guzti kotxe ñimiño hartatik irteten, harriturik gelditu ziren». Teatro pixka bat egin, eta segitu zuten aitzina. «Eta gu pozik. Merkantzia hori isilekoa, klandestinoa eta ilegala izango zen bestela». Iritsi zen Agorilara, eta hortik berriz Hego Euskal Herrira. Hor ere gordeka, baina orduko preso zen Amuriza.

«Gure euzko erri langillea zenbateraiño zapalduta dagoan ikus daiten»

Diskoa laguntzen duen edukia itxialdiaren nondik norakoa esplikatzeko euskarri gisa erabili zuten, ekintza azalduz: «Gure euzko erri langillea zenbateraiño zapalduta dagoan ikus daiten». Eliza pobre, askatasundun, bizi eta bertako bat aldarrikatzen dute bertan. Kantu aldetik, Ez Dok Amairukoenak badira, herrian anitz kantatzen ziren bezala itxialdian ere kantatzen zituztenak. Julen Lekuonarenak direnak Ez ez dut nai , Iltzaille bat bezela, Eleiza pobrea. Badira Amurizak egokituak; Egun da Santimamine , Inok nai ba’dau edo Aita Jainkoa, adibidez. Badira, halaber, elizkizunetako zenbait erreferentzia, moldatuak.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Joxemari Olarra Agiriano (euskal preso politikoa): “Corruptos, bajo el fango de la ría”

2012 20 abendua

>> Joxemari Olarra Agiriano (euskal preso politikoa): “Corruptos, bajo el fango de la ría”. Gure Liburuak 36 zkia.pdf

✱ Debo reconocer que lo primero que me llamó la atención de la novela de Fernando Alonso fue el manuscrito. Los avatares carcelarios nos acababan de reunir en la prisión gallega de A Lama, después de demasiados años de no habernos podido encontrar personalmente aunque mantuviéramos un fluído contacto epistolar.

Me comentó que tenía bastante material literario inédito escrito durante su estancia en la cárcel de Villena, y me ofrecí gustoso a leerlo. Entonces fue que apareció en mi celda con un montón de folios escritos a mano, con correcciones que se observaban hechas con goma de borrar y un ancho margen derecho con anotaciones y comentarios. El impacto visual resultaba absolutamente anacrónico al encontrarnos en los albores del segundo decenio del siglo xxi. Pero es que las autoridades penitenciarias y sus monosabios judiciales hacía casi diez años que le habían prohibido el uso del ordenandor, por lo que llevaba todo un tiempo escribiendo a lapicero para facilitar las correcciones. Así son las cosas en las cárceles, donde no solo hay muros de hormigón para aislar a los prisioneros de la sociedad a la que pertenecen.

Si, como he dicho, el primer impacto fue el formato en el que presentaba su trabajo, la lectura del manuscrito fue introduciéndome de forma sorprendente en una serie de temas que, aunque estuvieran datados unos veinte años atrás, son de una actualidad tan candente que sus brasas aún queman cuando se lee.

Por mucho que la línea principal argumental de la novela sea la corrupción política, a lo largo de todo su desarrollo van apareciendo una serie de asuntos colaterales que, en su trenzado global, muestran un retrato muy fiel de la sociedad vasca de aquel momento –incluso de este– y de la interacción de sus diferentes agentes en el marco de nuestra Euskal Herria.

Algunas historias que recoge la novela son ficción, pero podría ponerse perfectamente la etiqueta de «basado en hechos reales», pues los intríngulis de la trama, así como la práctica totalidad de sus mecanismos de funcionamiento para perpetrar los sucios negocios a cuenta del dinero público son tan auténticos y vigentes, que incluso resultan idénticos a los de una red de corrupción municipal recientemente intervenida en Galiza.

Pueden llamar la atención algunos extremos de la acción en común entre partidos de muy diferente filiación, pero no está de más recordar que la base sobre la que se va engranando el relato son los trabajos llevados a cabo por el Equipo de Investigación de Egin, capitaneado por Pepe Rei y del que Fernando Alonso formó parte a comienzos de los años 90. Las tramas de corrupción a las que se refiere la novela fueron denunciadas en su día y algunas llegaron a los tribunales, aunque todo quedó posteriormente disuelto en la nada judicial.

Con su peculiar combinación de estilo periodístico y literario, pues no podemos olvidar que Fernando Alonso es periodista, el autor entra de lleno en temas controvertidos, algunos de los cuales dan para reflexionar profundamente por lo que suponen de instantáneas de nuestra sociedad.

El final es de los que le gustan al autor, un ámplio pórtico por el que el lector puede pasar y continuar la historia con su propia imaginación.

Nos encontramos ante el quinto libro de Fernando Alonso publicado desde que se encuentra en prisión por su militancia en ETA. Y quiero destacar en este punto el compromiso militante en el desarrollo de su tarea, lo mismo durante el tiempo en que fue periodista que, posteriormente, como escritor desde prisión. En todos sus trabajos siempre ha estado de manera sustancial la realidad de Euskal Herria en todas sus expresiones; siempre aparecen, de alguna manera, reflejos de la causa vasca.

Así sucede, por ejemplo, en su primer libro, El repartidor de sueños (Txalaparta, 2000), una colección de cuentos en las que se encuentra desde delicado romanticismo hasta refrescante ironía. El silencio del infierno (Ataramiñe, 2003) es una estremecedora novela corta sobre torturas que, me consta, ha habido personas que no han sido capaces de acabar de leer por su dureza. En 2004 publicó en Txalaparta Por qué luchamos los vascos un libro que venía a actualizar el conocido La razón vasca, de Luis Nuñez. Por último, Una flor en el juzgado (Hiru, 2009) en el que se afronta el tema de los tribunales, la incomunicación, la tortura…

A pesar de tratarse de un manuscrito hecho a lapicero, disfruté de la lectura de esta última novela de Fernando Alonso y me pareció necesaria para introducirse en las alcantarillas de la corrupción que se desarrolla a eso que podríamos decir «nivel de calle». Ahora volveré a leerla en formato libro.✱

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

“Al margen de la izquierda”, Fernando Alonsoren nobela berria

2012 19 abendua

Al margen de la izquierda“, Fernando Alonso euskal preso politikoaren nobela berria argitaratuko du Txalaparta etxeak. Liburuak 250 orrialde izango ditu eta 2013ko martxorako kaleratuko dela iragarri du Txalapartak.

Al margen de la izquierda

Sestaoko PSOEko alkatea etxetik ateratzear da, handik gutxira eginen den osoko bilkurara joateko asmoz, baina orduan, bat-batean, bere asmo guztiak aldarazten dituen dei bat jasotzen du. Alkatea heltzen ez dela ikusita, alarma guztiak pizten dira udaletxean: bahiketa bat?

Laurogeita hamarreko hamarkadan gaude, Euskal Herriak egoera politiko eta sozial latza bizi zuen garaian, baita Bizkaiko Ezkerraldean ere, jakina. Inguru horretan, “demokraziaren” eta politika “antiterroristaren” alde egiteko aitzakiaz, mafia politiko jakin batzuek bere negozioa egiteko aprobetxatu zuten egoera.

Ustelkeria eta babes politikoa ardatz duten bilbe horiek, garaian autoreak Egin kazetan salatu eta ezerez judizialean desegin zirenak, kazetaritza eta fikzioa uztartzen dituen liburu berezi honetako ardatz dira.

Fernando Alonso

Fernando Alonso Abad (Sestao) kazetaritza ikasketak burutu zituen Leioan, 1984an. Urte horretan bertan Nikaraguara joan zen, eta sandinistekin bizi izan zen Jinotegan, orduko ingurunerik gatazkatsuenetarikoa zena. Herrialde hartako egoerari buruz idatzi zituen artikulu eta argazki-erreportajeak Punto y Hora, Deia eta El País egunkaritan argitaratu zituzten.

1992an Egin argitalpenean hasi zen lanean, hasieran ikerketa taldean eta Euskadi atalean ondoren; 1996ko abuztura arte jardun zuen, alegia, ETAko kide izateaz akusatuta Guardia Zibilak Hernanin atxilotu zuen arte. Ordutik Espainiako hainbat kartzelatan izan da. Txalaparta argitaletxean hauek kaleratu ditu: El repartidor de sueños (2000) ipuin-bilduma, ¿Por qué luchamos los vascos? (2004) saiakera eta horren katalanezko bertsioa Per qué lluitem els bascos? (2007). Hiru etxean, Una flor en el Juzgado nobela argitaratu du. Ataramiñen, El Silencio del Infierno nobela laburra argitaratu zuen, 2003an.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Espetxe politikaren inguruko komiki eta argazki erakusketa

2012 19 abendua

>> Salbuespeneko espetxe politika 59 komikitan ikusgai

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Ataramiñe liburuak HERRIRADENDA.NET webgunean salgai

2012 12 abendua

Herrira elkarteak sortutako herriradenda.net Internet bidezko dendan, beste produktuekin batera, Ataramiñeren liburuak ere eros daitezke.

Sartu herriadenda.net eta liburuak atalean aurkituko duzu Ataramiñek argitaratutako azken liburuak erosteko aukera.

Share

Salbuespeneko espetxe politika 59 komikitan ikusgai

2012 12 abendua

> urtarrilak12.com: Komiki erakusketa bikaina datorren astelehenetik aurrera!

Urtarrilaren 12ko manifestazioaren atarian, Herrira mugimenduak komiki erakusketa bat antolatu du 18 artistaren lanekin.

Urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorra arlo guztietatik datozen ekarpenekin janzten ari da. Oraingo honetan, 18 marrazkilarik beren lanak eman dituzte presoei eta espetxe politikari buruzko talde erakusketa batean ikusgai jartzeko.

Erakusketa Zabaldin jarriko da (Nabarreria 25, Iruñea), abenduaren 17tik 31 arte, 12.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:30etara. Abenduaren 17an, astelehena, 19:30ean, aurkezpen ekitaldia eginen da, eta egileetako batzuk bertan izanen dira. Ondoren otamena eginen da.

Erakusketan, marrazkigile hauen lanak egonen dira: Abarrots, Adur Larrea, Alatz Lopez, Amaia Ballesteros, Asisko Urmeneta, Axpi, Dani Fano, Exprai, Iñaki Holgado, Jokin Larrea, Joseba Larratxe, Kako, Lope, Martintxo Altzueta, Mattin, Tasio, Zaldi Eroa eta Mikel Orbegozo; azken honek, jatorriz Donostiako Intxaurrondo auzokoa eta gaur egun espetxean dagoenak, “Preso nago” izeneko komikia argitaratu zuen 2010eko abenduan, Ataramiñeren eskutik; lan horren zenbait pasarte ere ikusgai egonen dira.

Erakusketa birtuala, irekia aportazioak jasotzeko:

Komikien erakusketa manifestazioaren webgunean sartuz ere bisitatu daiteke (www.urtarrilak12.com), abenduaren 18az geroztik. Herrira mugimenduak marrazkilari eta irudigile guztiak animatzen ditu erakusketa honetarako aportazioak egitera. Nahi izanez gero, beraz, webgunean ageri den helbidera bidali behar dira lanak, urtarrilaren 12a baino lehen.

Share

“Ondarreta. Gezalaren kartzela” erakusketa

2012 12 abendua



Marcelo Usabiaga preso ohia, kartzela barruko argazkiari begira, erakusketan / BERRIA

>> berria 2012.12.12: Ondarreta espetxearen azkena

Erakusketa ixteko bertso eta musika ekitaldia egingo dute gaur, Donostiako Aiete kultur etxean

Donostiako Ondarreta soilik hondartzarekin, bainuarekin eta dolce vita-rekin lotzen duenak aukera du jakiteko aspaldi ez dela espetxe beltz bat egon zela orain aberats etxeak dauden lekuan, ehunka presoren hilketaren lekuko. Ondarreta, Gezalaren kartzela erakusketak biktima haien historia gogorarazi du azken hilabeteotan. Erakusketa ixteko ekitaldia egingo dute gaur, bertsoekin, hitzekin eta musikarekin.

Amets Arzallus bertsolaria, Eñaut Elorrieta Ken7 taldeko kidea, Olatz Prat abeslaria eta Joxan Goikoetxea soinu jotzailea arituko dira, Aiete kultur etxean.

Espetxeko argazkiak, presoen gauzak, lekukotasunak eta hainbat agiri biltzen ditu erakusketak, historia berreskuratu eta memoria gordetzeko asmoarekin. 1890etik 1948ra bitartean izan zen zutik espetxea. Francoren aldekoek gutxienez 600 preso fusilatu zituzten han, hainbat kalkuluren arabera. Milaka preso pasatu ziren espetxetik. 1931. urteaz geroztik, preso politikoak izan zituzten, eta 1936ko gerratik aurrera frankistek 8.000 pertsona izan zituzten han preso. Donostiako Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearekin osatu du erakusketa; besteak beste, presoek egindako poema, marrazki eta bestelako gauzekin.

‘ONDARRETA’ ERAKUSKETA
Noiz. Gaur, 18:30ean.
Non. Aiete kultur etxean, Donostian.

Salbador Zapirain “Ataño”ren kontakizuna

Espetxeko negarrak
Salbador Zapirain, Ataño
Auspoa, 1984

Salbador Zapirain “Ataño” Ondarretako espetxean izan zen, eta “Espetxeko negarrak” liburuan jaso zituen han bizitakoak.

> Liburua osorik: Espetxeko negarrak.pdf
> Juan San Martin: Espetxeko negarrak. Erreseina.pdf EGAN 1986

Share

Ataramiñeren aurkezpena Algortan

2012 10 abendua

Share

Alberto Barandiaran, “Astiz eta Walsh”, Berria egunkarian

2012 9 abendua

Goitik behera, Rodolfo Walsh eta Alfredo Astiz

>> Astiz eta Walsh
Berria 2012.12.07

Alberto Barandiaran

Alfredo Astiz ez da gogoratuko, honezkero, zenbat aldiz egin behar izan dion aurre epaileari, Argentinako diktadura militarraren garaiko krimenen kontrako auzietan. Duela urtebete, Rodolfo Walsh kazetari eta idazlearen hilketa argitzeko epaiketan, sudokuak egiten eman zuen auzi osoa. Errutina. Astiz militarra da, argentinarra, eta gizona. Berari bost beste epaiketa bat. «Militarrek zergatik hiltzen duten badakizu?», aitortu zion, behin, Gabriela Cerrati kazetariari. «Arrazoi asko daude: aberriarekiko maitasunagatik, gizontasunagatik, harrotasunagatik, obedientziagatik. Hori guztia oso tente ez baduzu, ezin duzu egunero kalera atera lan egitera».

Astizek tente ditu gauza horiek guztiak.

«Alfredo Ignacio Astiz, Fragata-tenientea. Nafar baten semea, Mar de Platan hasi zituen ikasketa militarrak, eta 1975ean Estatu Batuetan aritu zen terrorismoaren kontra borrokan trebatzen. 1976an ESMAn [Escuela de Marina militargunea] zen jada, Buenos Airesen. Montoneroak atxilotzeko ekintza ugari zuzendu ondoren, 1977an Maiatza Plazako Amen barruan infiltratzeko lana agindu zioten ESMAn».

Ez zaigu ahaztu liburua argitaratu zenean (Susa, 1998), Astiz ezaguna zen Argentinan zein Argentinatik kanpo, militarren errepresioaren sinboloa zelako. Heriotzaren aingerua deitu zioten, ilehoria eta, itxuraz, otzana eta onbera zelako. Aingerutxo bat. Artean inork ez zuen Rodolfo Walshekin lotzen.

«Ez digute barkatzen, subertsioa amaitu genuelako», esan zuen behin.

Iazko epaiketan, Walsh atxilotzeko operazioan parte hartzea leporatu zioten. Eta zigortu.

Rodolfo Walsh. Kazetari, idazle eta Montoneroak mugimendu ezkertiar eta iraultzaileko kide. Argentina osoa armapean jarri zuten milico-en kontrako borrokalari pausatu eta, halaber, sutsua. 1977ko martxoaren 25ean, Gutun Irekia izeneko manifestua idatzi ondoren, non errepresioaren balantze zehatz eta ikaragarria egiten zuen konpromiso hitzaren zentzu zabalenetik milimetro bat ere urrundu gabe —«Azertutzat jotzen dituzuenak akatsak dira; onartzen dituzuen akatsak, krimenak; esaten ez dituzuenak, berriz, kalamidadeak[…]. 15.000 desagertutako, hamar mila preso, lau mila hildako, hamarna milaka bazterreratu, horiek dira izuaren zenbaki gordinak»—, bada hurrengo egunean, Walsh, hainbat eskutitz postontzi batean utzi, eta Entre Rios kaletik abiatu zen San Juan etorbiderantz, hiriburuaren erdigunean. Hainbat bilera eta elkarrizketa zeuzkan hitzartuta egun horretarako.

Badirudi Walsh ohartu egin zela atzetik zetozkiola, eta korrika hasi zen. Marinako ofizial bat erdian jarri eta lurrera botatzen ahalegindu zen, baina idazleak iskin egin eta zuhaitz baten atzean ezkutatzea lortu zuen. Tiroak hasi zirenean, pistola atera zuen, 22 kalibreko bat. Ernesto Frimon Weber poliziak aitortu zuen idazleak ez zuela erraz amore eman. «Tiroz josi genuen arren, ez huen berehalakoan erori, alua».

Walsh bizirik eraman zuten ESMAra, baina hilzorian. Haren etxetik dokumentazio ugari atzeman zuten, ipuinak batez ere: Juan se iba por el río, El 27, Ñancahuazú, El aviador y la bomba, Ese hombre.

Astizek ez du gogoratzen batere. «Nik inoiz ez nuen inor torturatu. Ez zen nire lana. Agindu izan balidate, egingo nukeen? Bai, noski».

Walshek hainbat liburu argitaratuta zeuzkan Buenos Aireseko etorbide bateko zuhaitz baten atzean tiroz zulatu zutenean, tartean Esa mujer, Argentinako literaturako ipuin onenetako bat. Hamar orriko fikziozko lan horren atzean, Walshek armadako poliziaburu batekin izandako benetako elkarrizketa dago. Kazetariak jakin nahi zuen non zegoen Eva Peronen hilotza, armadak bahituta baitzeukan orduan. Kazetariak ez zuen erantzunik jaso, baina idazleak dena azaldu zuen ipuinean: militarraren harrokeria eta, era berean, izua; haren handinahitasun itxurak eta, era berean, historiaren epaiarekiko beldurra; torturatzailearen bakardadea eta, era berean, une oro arerioz inguratuta egotearen sentsazioa.

«Nik uste dut ez dela egia osoa esan behar», esan zuen behin Astizek, «egiak min egiten baitu batzuetan. Horixe adostu beharko genuke: gauza hauei buruz ez dugu berriro hitz egingo, ez dago zertan dena jakin».

Aste honetan, Astiz berriro eseri da aulkian, ESMA torturagunearekin lotutako hirugarren epaiketa handian. Walshi buruz ezer ez dakiela esan du. Ipuinak? Denak berreskuratu ziren. Argitaratuta daude.

>> Rodolfo Walsh. TEXTOS DE Y SOBRE RODOLFO WALSH

Share

Elkarrizketa. Joseba Sarrionandia, “¿Somos como moros en la niebla?” liburuaren gainean

2012 7 abendua

DEIA egunkariak Joseba Sarrionandiari eginiko ondoko elkarrizketa hau argitaratu zuen 2012.12.02an:

>> Joseba Sarrionandia: “Una victoria, si debe apuntalarse por la fuerza, es una carga muy pesada para el vencedor”

Llega ahora a las librerías, de la mano de la editorial Pamiela, ‘¿Somos como moros en la niebla?’, la versión en castellano del libro de Joseba Sarrionandia (Iurreta, 1958), Premio Euskadi 2011 de ensayo. El autor ha concedido una entrevista a DEIA

Luis Mª Okariz

La versión extendida del texto original ¿Somos moros en la niebla? ahonda en temas que desde siempre han interesado a Joseba Sarrionandia: las lenguas minorizadas, las relaciones de poder, las desigualdades socioeconómicas, las posibilidades de la literatura y las dificultades de la política.

El autor toma como pretexto el proyecto de una gramática de la lengua rifeña, emprendido por un fraile vasco a finales del siglo XIX, para ir mostrando al lector de una manera caleidoscópica lugares y fechas borrados de la historia oficial del último siglo y medio, presentando decenas de personajes y hechos sorprendentes de toda índole en el contexto de las guerras coloniales norteafricanas, incisivos análisis de las relaciones de poder en todos los ámbitos y, además de confesiones personales, opiniones políticas y sociales de gran calado.

Además de un índice temático, ¿qué tiene de novedosa esta nueva versión y en qué ha querido ahondar?

Se amplían algunos temas, se introducen otros. Por ejemplo, al interlocutor vascoparlante no sentí la necesidad de plantearle el tema del valor de la lengua, porque pienso que tiene asumido ese valor. En castellano he introducido una línea de reflexión al hilo de El oro de Caramablú, de Johannes Urzidil. Era un escritor judío de Praga, amigo de Franz Kafka, y escribió un hermoso relato simbolista sobre el norte del País Vasco ambientado cuando al otro lado de la frontera se desarrollaba la Guerra Civil. La lengua, el tesoro de la montaña, es la pizca de oro que brilla en los labios de las personas; cada lengua en particular y el lenguaje como tal. He ampliado también el análisis de los conceptos de Miguel de Unamuno y Pío Baroja en relación a la política.
Jarraitzen du

Share

Ataramiñe Durangoko Liburu eta Disko Azokan

2012 6 abendua

Ataramiñe Landakako erakustazokako Artekaleko 52. saltokian dago egunotan (ikusi Azokako mapa).

Ahotsenean, abenduaren 7an, 14:00etan, Ataramiñeren arukezpen-solasaldia izango da (ikusi Azkokako egitaraua). Ekitaldi hau, eta Ahotseneako programazio guztia, zuzenean jarraitu daiteke Interneten bidez Ahotsenearen webgunean.

> herrira.org: Herritar asko eta asko dabil Durangoko azokako Herriraren txokoan

Share

Mikel Antza / Iker Moreno, “Kandela bat pizteko behar dena”

2012 4 abendua

Kandela bat pizteko behar dena
Testua: Mikel Antza
Irudiak: Iker Moreno
Haur literatura. 2012
Neurriak: 18 x 18 zm.
28 orrialde

>> PDF formatoan
>> ON LINE IRAKURTZEKO
>> beste formato batzuk

Kandela bat pizteko behar dena Berria 2012.11.28

Mikel Antzak eta Iker Morenok umeentzat onduriko Kandela bat pizteko behar dena liburua ere argitaratu du Ataramiñek. Antzaren testua marrazki biziekin ilustratu du Morenok. Izeba-iloba biren arteko istorioa kontatzen du. Kartzelako egonaldietan elkarri proposatzen dizkioten asmakizunek osatzen dute hari nagusia.

Iker Morenoren irudiak

Share

Xabier Makazaga, “Sasian Barna”

2012 3 abendua

Sasian Barna
Xabier Makazaga
Nobela. 2012
Neurriak: 15 x 21 zm.
148 orrialde.
Azaleko irudia: Oier Gonzalez Bilbatua

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk

Santi, Ines, Ane eta Anjel dira baina Saioa, Zigor edo Miren izan zitezkeen. Trepetak motxilan bildu eta poltsikoak ametsez lepo mugaren bestaldera joandakoak, “mugaren bestaldera joatea”k berun zaporea zuen garaiean.

Zapore mikatz bezain gozoko kontakizuna dastatuko du irakurleak, orriak pasa ahala. Mitifikatzeko helbururik gabe, urte luzez hamaika euskal gizon-emakumek parte hartu zuten borroka klandestinoaren zertzeladak. Izan zirelako baikara eta garelako izango baitira. Gu eta haiek.

‘Sasian barna’ (Berria 2012.11.28)

Errealitatea eta fikzioa uztartuz osatu du estreinako nobela Xabier Makazagak: Sasian barna. 1997an sortu zuen, baina zuhur jokatzea eta ez argitaratzea erabaki zuen. «Ez nuen esaten inor arriskuan jartzeko moduko ezer, baina tankera horretako lan bat argitaratuz gero, etor zitezkeen beste batzuk». Izan ere, sasian diren ETAko militanteen inguruan «intoxikazio ugari» egon direla iritzita, ETAko zenbait kideren bizipenak kontatu ditu. «Errealitate horren berri eman nahi nuen. Gaur egun, beste modu batera idatziko nuke, baina garai hartan gauzak bizi nituen bezala kontatu nituen», azaldu du Makazagak, bideokonferentzia bidez. Bruselan bizi da.

Hitzaurrea

Jendarmeek bigarren aldiz atxilotu eta komisariako lau egunak pasatu ondoren, lehen espetxealdian izandako toki berean sartu ninduten, La Santeko D blokean. Bertan, oso berri txarrak nituen zain: Gurutze Iantzi urnietarra hil berria zen Guardia Zibilaren kuartel batean, torturen eraginez bihotzekoak jota. Beste lagun bat hilzorian zegoen. Bertsio ofizialak zioenez, poliziek atxilotu eta Indautxuko komisarian zeukatela, bere burua leiho batetik bota omen zuen.

Gurutze ez nuen ezagutzen. Bai, ordea, Xabier Kalparsoro zumaiarra, hilzorian zen burkidea. Sasian ezagutu genuen elkar hilabete batzuk lehenago, eta halako egoerei maiz egin behar izanagatik aurre, beti bezain gogorra egin zitzaidan. Borrokaren latza!

Ondorengo urte parean, ETAk ekintza garrantzitsuak egin zituen, edo saiatu zen egiten; bereziki, 1995ean. Gregorio Ordoñez, Aznar eta erregearen kontrakoak izan ziren esanguratsuenak eta, azken bietan kale egin arren, maila operatibo ikusgarria erakutsi zuen.

Gatazka politikoa konponbidean jartzeko bere konpromiso tinkoa ere bai, bi negoziazio-marko proposatzen zituen Alternatiba Demokratikoa ezagutzera emanez. Bata, ETA erakundea eta espainiar Estatuaren artekoa, Autodeterminazio eskubidea ezagutua izan zedin. Bestea, Euskal Herriko eragileen artekoa, mugarik gabeko prozesu demokratikoari ekiteko.

Kalean giroa bero zegoen. Batzuk, lazo urdina jantzita, ETAk bahituriko Aldaia enpresaria askatzeko eskatuz. Besteak, aurrean, “Euskal Herria Askatu!” oihukatuz. Aldi berean, errepresioa nabarmen areagotu zen. Ertzaintzaren parte hartze oso garrantzitsuarekin, gainera. Tolosako hilerrian GALen lehen biktimak izandako Joxi Zabala eta Joxean Lasaren senideak egurtu ondorengo egunean, Rosa Zarra pilotakada batez hilzorian utzi zuten, adibidez.

GAL aferari zegokionez, Lasa eta Zabalarena argitzen hasi besterik ez zen egin orduan. Talde horrek bere gain harturiko lehen ekintzaren ingurukoak izan ziren urte haietan bazterrak astindu zituztenak. Etakide batekin nahasiriko Segundo Marey frantziar herritarraren bahiketan PSOEko hainbat buruzagik izandako ardura zuzena begi bistan geratu baitzen.

Eskandalu hura eta PSOEren beste trapu zikin batzuk haizatzeari esker irabazi zituen PPk 1996ko martxoko espainiar hauteskundeak, eta giroa are gehiago berotu zen, bateko zein besteko mobilizazioekin. Tartean, Donostiako Artzain Onean presoen alde txandakako gose greba mugagabea, presook gure aldetik hainbat borrokaldi burutzen genuen bitartean.

Testuinguru horretan bururatu zitzaidan nobela bat idaztea. Etakideek sasian bizi zuten errealitatea ahalik eta hobekien islatuko zuen fikziozko nobela bat, hain zuzen ere. Nazka-nazka eginda bainengoen ez hankarik ez bururik ez zuten hainbat gauza irakurtzeaz ETArekin loturiko ia liburu eta nobela guztietan. Ezjakintasunetik idatziak batzuetan, maltzurkeia hutsez gehienetan.

Bizi berri genituen urte gorabeheratsu haietan bospasei hilabeteko denbora tarte bat aukeratu, eta kapituluz kapitulu eraiki nuen eleberria, bitarte hartan benetan gertaturikoak eta fikzioa nahasiz. Hogei kapitulu behar izan nituen guztira.

Bukatu ahala eman nien irakurtzera espetxeko burkideei. ETAren tradizioa beti izan da barne funtzionamenduari buruz ezer ez kontatzearena, ezta barra-barra esaten ziren gezur galantei aurre egiteko ere, eta haiek ez zuten batere argi ikusi nire egitasmoa.

Nik neritzon garrantzitsua zela errealitate hura ezagutaraztea eta nobelan esaten nituenak soberan zekizkiela Poliziak. Burkideek horri pisu handiko arrazoi bat kontrajarri zioten. Nik nonbait ondo kontrola nezakeen zer esan eta zer ez, baina halako gauzak argitaratzeri argi berdea emanez gero, arrisku handia ikusten zuten. Azkenean, bertan behera utzi nuen argitaratzen saiatzeko asmoa.

Handik aurrera, aurreko urtetan baino are abiada biziagoan etorri ziren munta handiko gertakariak: HBko mahai nazionala kartzelaratu zuten Alternatiba Demokratikoa zabaltzeagatik, Egin egunkaria itxi, Miguel Angel Blancorena, Lizarra-Garaziko hitzarmena…

Urteak joan ziren eta 2001ean bete nuen frantziar Estatuan ezarria zidaten kondena. Ordurako, gogotik borrokatu ondoren, irabazia genuen Espainiaratuak ginenok torturatuak ez izatea, eta Portbouko mugan nire zain zeuden guardia zibilek ez ninduten ukitu ere egin. Aske geratu nintzen.

Ondorengo bi urteak ene herrian gozatu ahal izan nituen, Zarautzen, baina azkenean, hogeita bi urte lehenago bezalaxe, berriro ere torturaren ikaraz alde egiteko erabakia hartu behar izan nuen. Bruselara etorri eta hementxe bizi naiz geroztik.

Torturaren gaia jorratu dut gehienbat hemen, tartean hiru liburu idatziaz gai horri buruz, eta halako batean bururatu zitzaidan jada ez zegoela arrazoirik kartzelan aspaldi idatzitako nobela hura argitaratzen ez saiatzeko. Eguneratzea erabaki nuen eta hara emaitza: hasierako hogei kapitulutatik hamaseira laburtu eta epilogo bat gehitu.

Batasunak Anoetako belodromoan 2004ko azaroan egindako proposamenaren ondorengoan kokaturiko epilogoa, hain zuzen ere. “Orain Herria, orain bakea”k hamar urte lehenago ETAren Alternatiba Demokratikoak irekitako bidea, bi negoziazio-markorena, garatu eta zehaztea baitzuen helburu. Eta alternatiba haren aipamenarekin emana nion bukaera kartzelan duela hamabost bat urte idatzitakoari.

Anoetako proposamen hark ekarri du ezker abertzalea gaur egun bizi dugun egoerara. Lizarra-Garaziko hitzarmena bertan behera geratu zenetik hain beharrezkoa zen esperantzari leiho berri bat irekiz, apartheid politikoa gainditu eta aurrera egin baitzuen eraikuntza nazionalean.

Geroztik, hamaika gorabehera izan da Euskal Herrian, eta batzuetan etsipenak gaina hartu zion esperantzari. Guztiz alderantziz gertatu da, ordea, “Zutik Euskal Herria” txostenak ezker abertzaleko gehiengo handi baten babesa jaso zuenetik. Gero eta indar handiagoz, gainera.

Horregatik ikusten dut gero eta hurbilago Zarautza bueltatu ahalko naizen eguna. Lehenik oporretan, Bruselan ezagutu dudan neskalagun alemanak eta biok Bruselan bizitzen jarraitzeko asmoa baitugu oraingoz. Gero, Elkek euskara ikasi ondoren, betirako.

Gaur egun espetxean, sasian edo ni bezala erbestean diren aspaldiko lagun guztiekin batera, Euskal Herri askean izango ahal da!

Brusela, 2012ko iraila

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Oier Goitia, “Fakin Xokona”

2012 3 abendua

Fakin Xokona
Oier Goitia Abadia
Poesia. 2012
Neurriak: 15 x 21 zm.
106 orrialde.

Hitzaurrea eta edizioa: Mikel Antza
Azaleko irudia eta ilustrazioak: Iker Moreno

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk

Kartzela oro da Fakin Xokona, baina preso bakoitzak bizi du bere kartzela. Hona Oier Goitiak sentitutako malkoen katedrala, garratz bezain gozoa.

“Fakin Xokona” (Berria 2012.11.28)

Oier Goitiaren poema liburuaren izenburua da Fakin Xokona. Egun, Madrilgo espetxe batean daukate preso, Navalcarneron. Baina Espainiara estraditatu aurretik, Fresnesen hainbat urte eman zituen, eta «3. Dibisioko Hegoaldeko promenadako 4. kaiolatxoan» Mikel Albisu Mikel Antza-rekin topo egin zuen. Hark apailatu du Goitiaren poemarioa. Eta, horretaz gain, aitzinsolasa idatzi du. Hitzaurrean aipatu du elkarrizketa ugari izan zituztela, eta halako batean Goitiak aipatu ziola poemak idazten zituela. «Denbora pasa, terapia gisa idazten zuela esan zidan. Literatur asmo handirik gabe, lagunei eta kideei oparitzeko, bere barnekoak hitzetan jartzeko», azaldu du Antzak, poemarioko hastapeneko orrialdeetan. Goitiak «Marseillako ijitoari», alegia, Antzari utzi zion ordenagailua, Espainiara eraman zutenean. Eta Antzak poemak apailatzeari ekin zion. Kartzelako poemak dira Fakin Xokona-koak. Oier Goitiarenak dira, baina beste edozein presorenak izan zitezkeen, kartzelako errealitateaz ari da eta, preso dagoen gizakiaz, bere min eta ametsez, askatasunean bizitakoaren oihartzunez, askatasuna berreskuratzeko griñaz». Mikel Antza, liburuaren hitzaurrean.

Hitzaurrea

Kartzela Oro Da Fakin Xokona

Fresnes bezalako sarraski espetxe batek alde onik edo abantailarik duela esateak sakrilegio kutsua duen arren, horrela deituko nioke Paris erdialdeko Palais de Justicen epaituak izateko edo beste kartzela baterako bidean –Fresnes Frantziako iparraldeko kartzeletara destinatzen dituzten presoen banaketa-gunea da, Marseillako Baumettes hegoaldekoena den bezalaaldi baterako bertara eramaten dituzten kideek hango egoiliarren egunerokotasunaren ohikeria apurtzeari.

Izan ere, Fresnesen berezitasun horri esker, batzuetan, aspaldian elkar ikusi ez duten kideak elkartzen dira; bestetan, entzutez baizik elkar ezagutzen ez dutenak.

Denbora tarte batez berritasunak kutsatzen du euskal presoen kolektibo txikia: korrikaldi zirkuituko erritmoa aldatzen da, soinketa-gelako ariketak berritzen, promenadarako kaiolako airea ahots doinu eta kutsu ordura arte ezezagunez egurasten, beste kartzeletako esperientziak, burkideen berriak, guztion ametsa tindatzeko ordura arte ezagutzen ez genituen beste kolore ñabardura batzuk, eztabaidak, sukalde-aholku eta literatur gomendioak, teoriak, utopiak, nekeak, erredurak, kartzela aldiaren eta borrokaldien zauri ikusezinak, borroka grina itoaren etsia, eztabaidak, gertaerak, gora eta hormei begira begi berrien galdera zaharrak, hitzerditan ulertzen diren ametsak.

Fresnesen, gainera, 2011 arte sukaldean egiteko plaka elektrikorik erosteko aukera ez zegoenez, epaitu behar zutenari kartzelak ematen zion, Palaisetik gau-gauean heltzen zenerako hoztuta aurkituko zuen afariko bazka bertan bero zezan.

Berez, bazka irentsi ezina bota eta epaituak kideek prestatutako bolognar erara egindako makarroiak, pizza edo patata arrautzopila berotzen jartzen zuen, eguneko gorabeheren berri leihotik leihora eman bitartean.

Batez ere, plaka elektrikoak oliozko sukaldea ordeztu eta espetxeko RZk baldintza hobetan egiteko aukera ematen zuen. Eta azkar ibiliz gero, epaitua zigorra bizkarrean hartuta lekualdatzen zutenean hari utzitako plaka elektrikoa ezkutuan gordetzekoa. Hara seguruenera epaituak izateko Fresnesera iristean hain suharki errezibitzeko zinezko arrazoi sekretua! Haiek jakin gabe plaka baitzekarten besazpian.

Hartara, 2010eko udaberrian, halabehar polizial eta juridikoak eta Frantziako kartzela administrazioaren erabaki arau ezezagunek elkartu gintuzten Fresneseko 3. Dibisio Hegoaldeko promenadako 4. kaiolatxoan, euskaldunenean, gainaldea sarez estalia duenean, Oier Goitia eta biok. Bera, kartzelatik epai-gelarako ibilbidea laburtzeko asmoz, epaiketa aldirako ekarri zuten Meaux-Chauconin-eko Maison d’Arrêt-etik. Hiru urte luze neramatzan ordurako nik Fresnesen.

Elkarrizketa gai ugari izango genituen, baina orain garrantzia duena da halako batean poemak idazten zebilela aipatu zidala. Ez dut oroitzen berak proposatu zidan irakurtzea edo nik eskatu nizkion. Orrialdeak plastiko barruan sartzeko ematen duten klasifikatzaile bat jaitsi zidan hurrengoan patiora. Txukun-txukun inprimatuak zituen poemak Fakin Xokona izenburupean. Denbora pasa, terapia gisa idazten zuela esan zidan. Literatur asmo handirik gabe, lagunei eta kideei oparitzeko, bere barnekoak hitzetan jartzeko.

Epaiketa aurretik Oierrek zigorra jaso eta urte batzuk Centre de Détention batean igarotzeko prestatua zuen burua. Maison d’Arrêt-etako erregimen zorrotza atzean utzi eta Espainiara igor zezaten baino lehen arnasa hartzeko, euro-agindu parea onartua baitzioten, eta Madrilerako bidaia eta Poliziak telebistei hornitutako abioitiko irteeraren irudiak ziurtatuak.

Abokatua fin ibili zen ordea, eta tribunaleko epaileren batek ere eskuharki izaten dutena baino justiziaren zentzu pixka bat gehiago bazuen nonbait eta hara Oierrek eta kideek kalkulatzen zuten zigorra baino zatiaz txikiagoa bizkarreratu zieten. Hainbesteraino non Oierrek ongi beteak baitzituen jasotako bost urteak. Beraz, prokuradoreak helegitea jartzeko hamar eguneko epea pasatuz gero Espainiarako hegaldia hartzeko txartela erosiko zioten.

Burua egoera berrira presaka egokitzen hasteaz gain, testamentua ere egin behar izan zuen Oierrek. Izan ere, bost urtean pilatutako gauza gehienak, Espainiako kartzeletan debekatuak edo alferrikakoak, bertan utzi beharko zituen. Morralea arin daramate euskaldun txoriek hegoalderantz:

“hau da testamentue,
bost urtetan pilla(t)u doten guztixe kideentzako! (ba-
natzeko bikodabe notarixoa). Konputagailua Marseillako
Ijitoantzako
, kazuelak atrapaten dauzenentzako (Pipi arin
ibilli), radioka eta etxeko zapatillek Lukaxi, Koalantzako
arribantentzako arropak eta geuzek, Xaxi Prietontzako
dilista paketie eta dekotezen jateko danak, plus bentila-
dorie. Beste guztixe partxixean einbikozue jokatu!!!!
Biba zuek!!!!”

Konputagailua eta edukia oinordetzan jasota “Marseillako Ijitoaren” kontu hori barkatu nion Oierri. Eta gainera, bere poemekin zer edo zer egingo nuela esan nion, denak ez baina ale batzuk bazeudela interesgarriak, nire iritziz zuzenketa eta moldaketarik behar bazuten ere. Fresnesera iritsitakoan zeuzkan poemak biderkatu egin zituen egonaldian, Fakin Xokona II bilduma osatuz.

Eraman zuten Oier.

Orain Navalcarneron daukatela uste dut.

Joan zen urtea agindu nion “idatziko diat!” hura bete gabe. Tartean ni ere Lyon-Corbasera lekualdatu ninduten; ordurako Oierren disko gogorrarekin indartuta eta aberastuta nire ordenagailua.

Halako batean matxuratu zitzaidan inprimagailua eta berri bat erostekotan nengoela nire gauzen artean beste bat banuela esan zidaten kartzelako informatika arduradunek. Oierrena, noski!

Oierrenak dira ere hau idaztean jantzita ditudan txandaleko galtzak, eta Fresnesen kroketaren orea zabaltzeko erabiltzen nuen lapikoa ere berea zen, betaurrekoentzako estutxe parea bezala, galtzontzilo batzuk, ikustaldietarakoan biometria pasatu ostean eskuetan ematen dudan desinfektagarri alkoholduna, Aloe Vera krema, udan erabiltzen dudan mahuka gabeko niki beltz marguldua ere berak utzitakoak, eta barne bisitetara jantzita eramaten dudan txiki zeukan izokin koloreko alkandora dotorea…

Eta ordenagailuan “Idazkiak” atalean sartu bakoitzean bere izenez izendatutako dosierrean dauden poemak eta ipuinak.

Fakin Xokona. Azkenean, Oierren poemen artean murgildu nintzen. Hautaketa egin nuen, sortzailearen begiak jantzita hautatuak nireganatu nituen, ments neritzen hitzak asmatu nizkien, egiturak kiribilduz batzuetan, bestetan poemak zeuden-zeudenean utziz.

Kartzelako poemak dira Fakin Xokonakoak. Oier Goitiarenak dira. Oinordetzan utzi zizkidan gauzen artean baliotsuenak, arratsalde askotako une zoriontsuak ekarri dizkidanak, aspaldian ez bezala hitzekin jolas egiteko aukera eman baitzidaten, bidaiatzeko proposamenak, amets egiteko.

Egindako lana igorri eta “bere” Fakin Xokonako poemekin egin nuena ikusi zuenean, biok sinatu behar genituela esan zidan Oierrek. Ez nuke arazorik. Hireak dituk ordea. Oierrek sortu ez balitu ez nuke nik haiekin jolas egingo. Nireak izan zitezkeen, egia da. Oierrenak dira, baina beste edozein presorenak ere izan zitezkeen, kartzelako errealitateaz ari da eta, preso dagoen gizakiaz, bere min eta ametsez, askatasunean bizitakoaren oihartzunez, askatasuna berreskuratzeko grinaz.

“Preso arruntek
behin eta berriro errepikatzen duten kantua
Fucking Chauconin
(…)
Preso arruntekin guk ere
behin eta berriro errepikatzen dugun
kantua
oihua
abestia
negarra:
Fakin Xokona”

Eta berdin-berdin esan lezake gutako edonork fucking Fresnes, eta fucking Clairvaux, fucking Fleury, fucking La Santé, fucking Corbas eta baita fucking Navalcarnero, fucking Soto, fucking Albolote, fucking Brieva, kartzeletako hormak suntsitu arte!

Lyon-Corbasen, 2012ko irailean
Mikel Antza

Fakin Xokona

Preso arruntek
behin eta berriro errepikatzen duten kantua
Fucking Chauconin
behin eta berriro errepikatzen duten oihua
Fucking Chauconin
leihoan abesten dutenean
Fucking Chauconin
leihoan negarrez daudenean
Fucking Chauconin
Preso arruntekin guk ere
behin eta berriro errepikatzen dugun
kantua
oihua
abestia
negarra:
Fakin Xokona

Share

Ataramiñe “Urruneko oihartzunak” irratsaioan

2012 2 abendua

Xorroxin irratiko “Urruneko oihartzunak” irratsaioan elkarrizketa egin diote Oier Gonzalezi Ataramiñeko nobedadeen berri emateko.

Azaroaren 30eko “Urruneko Oihartzunak” irratsaio honetan aste guziko berrien kronika egin eta gero, Oier Gonzalezekin elkarrizketa aurtego Durangoko azokarako aurkeztu dituzten argitalpenen berri eman dute, eta bukatzeko hitzorduen errepasoa egin dute.

>> Irratsaioa entzun edota deskargatzeko HEMEN

Euskal preso eta iheslariei buruzko saioaren emanaldia da Xorroxin irratiko “Urruneko oihartzunak” irratsaioa.

Share
« Mezu berriagoakMezu zaharragoak »