Literaturia 012
2012 4 maiatza
Mikel Zubimendi | 69 lerroko poemaren hautsak
2012 26 apirila
>> gara.net: Mikel Zubimendi | 69 lerroko poemaren hautsak
Mikel Zubimendi
69 lerroko poemaren hautsak
Günter Grass idazle alemaniarrak «Süddeutsche Zeitung» egunkarian argitaraturiko poema, «Was Gesagt werden muss», («Esan behar dena»), edo poemaz mozorroturiko polemika (hori literatur kritikoentzat), gustura leitu nuen. Harritu ninduen nola salatzen zituen Israelen potentzial nuklearra, irandar jendea arrasatuko lukeen «lehen erasoa» egiteko erabakia, Alemaniak urpeko ontzi nuklearrak Israeli saltzea, honen armamentu atomikoak munduko bake hauskorra nola mehatxatzen duen… eta are proposamen bat -Israelen potentzial atomikoa eta irandar instalazio atomikoak, biak ala biak, nazioarteko ikuskaritza iraunkor baten mende jartzea- nola kabitzen ziren 69 lerroko poema batean. Gai potolo horiek lirikarako nola erabili zituen.
Grassek pentsaezina egin omen du. Irandarren arabera, Israelen kontrako «eraso liriko suntsigarria» egin du. Israelentzat heresia barkaezina izan da -oh! aleman batek Israel kritikatzea!- eta ofizialki pertsona non grata eta Israelera sartzeko debekua ezarri diote, eternitaterako (!). Daniel Goldhagenen zoritxarreko tesia -alemanak oro Hirugarren Reicharen krimenen errudun dira- harago eramanez, eternitateraino errudun, alegia.
Antisemitismoa bezain pozoitsua deritzot muturreko prosemitismoari. Biek iturri beretik edaten baitute: Israelek estatuen mahaian aparte jaten omen du eta besteentzako estandarrak ezin omen zaizkio aplikatu. Bai, alemaniarrek munduko eskubide guztia dute Israel kritikatzeko eta munduak eskubide osoa du Palestinarekiko sinpatia adierazteko… zergatik ez poema batean?
Grass 17 urterekin, milaka eta milaka gazte alemaniar legez, Wafen-SSetakoa izan zen, eta? Ez al zuten gerraosteko Alemaniako agintaritzan zeuden nazi ohiek Israelen aldeko erreparazio ekonomikoa eta orotariko laguntza bideratu? Eta ez al du Gianfranco Fini italiar faxistak, Mussoliniren oinordeko konfesoak, Jerusalem bisitatu eta banaketaren murrua defendatu? Israel defendatzen duenari bere iragana erraz barkatzen dio Israelek.
Euskal preso poetiko lagunak behinola esan zidanaz akordatu naiz: «Poesiak agian ez ditu kausa justuak irabaziko, baina asko laguntzen du». Günter Grass ados legoke berarekin.
>> Wikipedia
Roque Daltonen hogei poema euskarari ekarriak
2012 16 martxoa
>> Literatur Emailuak: Roque Daltonen hogei poema
ROQUE DALTON
1935-1975
60 eta 70. hamarraldietan herrialde ezberdinetan argitaratu ziren Roque Dalton idazlearen liburuak: El Salvadorren, Mexikon, Costa Rican, Kuban, Nikaraguan; izan ere, El Salvadorko diktadura garaian heriotza zigorrez hiltzetik doi-doi libratu ondoren, hara eta hona ibili baitzen: Sobiet Batasuna, Korea, Mexiko, Txekoslovakia, Kuba. 1973an ERP erakunde politiko-militarreko kide egin zen eta 1975eko maiatzean hil zuten. Maitasuna eta politika dira bere poesigintzako gai nagusiak. Hedoi Etxartek berriki Roque Daltonen hamalau poema euskaratu ditu Zuzeu agerkari digitalean, eta Gorka Arresek 1989an, Luigi Anselmik 2006an eta Jon Benitok 2010ean itzulitakoekin batera bildu ditugu denak Euskarari ekarriak gunean.
PRESO NAUKATE
Roque Dalton
Vladimir, 1, 1997
Preso naukate, kamarada, orain hemeretzi egundanik.
Burdin gori azidoez larrosa iluna,
euren aberriaren bihotza, urratzen duten horietxek
hartu zuten ene askatasuna objektu single baten gisan
eta gorrotoz, ziegazainez eta harresiz inguratu ninduten
eta kendu airearen bihurriak,
izarrak, kaleak, neskatoen begiak,
latitude hauetako euri frangoa
gure larruazala bilatzen duena sua kausituz.
Eta hemen naukazu, bere gogoz kontra asesino gizajoarekin batera,
lapur eta estupradore eta erratuarekin batera,
gure eguneroko irain eta lohia konpartitzen
aldarrikapen amankomunean hatsa elkar nahasiz ziega hauen atzean,
hegal mindu enara nekatuak bezalako egunen joan etorriak ikusmira,
edozergatik akusatuta
esperantza maitatu eta bizitza defendatzeagatik.
“Kartzelako Poemak” eta “Ospitalekoak” e-book formatuan sarean
2012 12 otsaila
Joseba Sarrionandiaren KARTZELAKO POEMAK eta Mikel Antzaren OSPITALEKOAK liburu elektroniko formatoan eskuragarri daude Susa argitaletxearen webgunean, argitaletxe horren beste liburu ugarirekin batera.
Mikel Antza: “Zer behar da gartzelatik ateratzeko?”
2012 6 otsaila
Ataramiñe, “Ortzadar” aldizkarian
2012 10 urtarrila
>> Ortzadar aldizkaria 242 zkia. 2012.01.07.pdf
>> Ataramiñe Ortzadar aldizkarian.pdf
>> deia.com: Itzalean sortutako letrak, argitara
ITZALEAN SORTUTAKO LETRAK, ARGITARA
‘Ataramiñe’11’ argitalpenak 24 euskal idazle presoren sormen lanak biltzen ditu. Adibide bat baino ez da. Finean, espetxea eta literaturaren arteko harremanak ez baitu etenik; kartzelak berezkoa baitu idazketa
IZARO AULESTIARTE
ATARAMIÑE elkarteak hamargarrenez aurkeztu ditu euskal preso eta iheslari politikoen idazki edo sormen lanekin osatutako koadernoak. Ipuinak, saiakera laburrak, kronikak, poesia, bertsoak, irudiak… dakartza bilduma berriak. Ez da, haatik, elkartearen aurtengo argitalpen bakarra; Ibon Muñoa preso eibartarraren Ametsen txokoan bizi naiz poema liburua, Borxa Urberuaga preso ohiaren Espetxetik at komikia zein Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikak ere plazaratu ditu.
Koaderno literarioen lehen aleak 2002an ikusi zuen argia. Ataramiñeko editore taldeko Mitxel Sarasketak –bera ere kartzelako literatura egindakoa da–, azaldu bezala, Jon Etxeandiak planteatu zuen elkarte autonomo bat sortzea. “2001ean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etxeandiaren Kartzelako lanak liburua argitaratu zuen. Hurrengo urterako, bueltak ematen jardun, presoen idatziak eta argitaratzea proposatu, eta literatura koadernoaren ideia jarri zuen mahai gainean. Horren inguruan sortu zen Ataramiñe, eta 2002an argitaratu zen lehen aleaâ€.
Ordutik, euskal errepresaliatuen artean literatura sustatu eta haien idatziak, ahal den neurrian, jaso, bildu eta zabaltzeko xedez ari da elkartea. Koadernoak ditu ardatz nagusi, baina bilduma horien hamar aleak ez ezik, hamahiru liburu, musika CD bat eta umeentzako mahaijoko bat ere plazaratu ditu urteotan.
“Presoek asko idazten dute, eta guretzat lan horiek garrantzia berezia dute –dio Sarasketak–. Askatasunaren alde borrokatzeagatik daude kartzelan; mundu hau ulertzeko kartzelako ikuspegia argigarria da oso, kartzela gure munduaren barruan dagoelako. Komunikazio asmoa ere badago, lekukotasuna jasotzea, espetxeak presoen idatzietatik ezagutzea… Identifikazio bat dago elkartearen eta presoen kolektiboaren artean. Elkarteko kide ia guztiak preso ohiak garaâ€.
EZOHIKO ARGITALETXEA
“Arrazoi batengatik edo beste batengatik argitaletxeek argitaratu nahi ez dituzten obrak†kaleratzen dituztela azaldu du editoreak. “Gure irizpidea da presoen lanak argitaletxe normaletan argitaratu behar direla. Ez dugu txoko edo gettho bat sortu nahi; presoen lanak modu naturalean gizarteratu behar direla uste dugu eta, bestetik, liburuen onerako ere, onuragarria iruditzen zaigu euren liburuak horretan diharduten argitaletxeek argitaratzea. Ataramiñe, berez, ez da ohiko argitaletxe bat; lan bat bidaltzen digutenean, argitaletxe normalekin harremanetan jartzen ditugu egileakâ€, erantsi du.
Bada, bestelako argitaletxeek ere presoen hainbat lan plazaratu dituzte aurten. Besteak beste, Txalapartak Batzorde Ikusezina izenez sinatuta dagoen Heldu da matxinada argitaratu du, bi preso politikok euskaratuta. Elkarrek kaleratutako Hitzezko Txalupak lanean euskal deportatu politiko batek parte hartu du, eta Susak, bestalde, Joseba Sarrionandiaren Kartzelako poemak lanaren edizio berritua atera du –1992an kaleratu zen lehen aldiz; bost urteko espetxealdian (1980-1985) idatzitako eta ihes egin ondorengo piezak jaso zituen bertan egileak.
Etxepare, Iparragirre, Lauaxeta… euskal literaturaren erreferente diren hainbatek ere giltzapean, edo giltzapeaz, egindako lanetan utzi zuen nork bere garai eta bizipenen arrastoa. Poesia edo kopla idatziaren ibilbide historikoan antzeko adibide ugari aipa litezke. Baina bestelako genero eta garaietan ere izan da, eta izango da, espetxea eta literaturaren arteko erreferentziarik, hala nola Sarrionandia bera edota Jokin Urain –bost libururekin obrarik zabalena duen euskal idazle presoa–.
“Kartzelan itxi, zapaldu, mugatu, isolatu eta bakartzen zaituztenean… idazteko motibazioa komunikazioa izan daiteke, pentsatzea, egoerari aurre egitea, buruaren orekari eustea, kartzelako lekukotasuna ematea, ikastea, borrokatzea, zerbait egitea, bizitzea… presoaren beharrak ugariak dira; eta behar horiek asetzeko bitartekoak, oso urriak. Idaztea lotura bat da zure buruarekin eta zure munduarekinâ€, dio Sarasketak.
Bide horretan, genero epistolarra gailentzen dela dio: “Preso guztiek idatziko dute, eta mundu osoan argitaratu dira presoen gutun sailak. Bestela, ez dut uste kartzelako lanetan idazkera propiorik dagoenikâ€. Hori bai, motibazioa, gaia nahiz estiloa bata zein bestea izan, argi du: “Idazteak kartzelan behar bati erantzuten dio askotan. Presoak dauden bitartean presoek idatzitako literatura egongo daâ€.
“KARTZELAN IDAZTEA OZTOPO PROBA BAT DAâ€
Kartzelak berak zailtzen du edizio prozesua. “Harremana normalean gutunez egiten da; presoen familien bitartez ere gehienetan –dio Sarasketak–. Horrek esan nahi du denbora asko behar dela, batzuetan gauzak galtzen dira bidean, bestetan bueltatu egiten dituzte, zentsura pasa beharra dute… oztopo proba bat izaten da. Presoak ahalegin handia egiten du, baina kanpotik ere esfortzu handia egin behar izaten daâ€.
Ipuin kolosala. Joxemari Carrere
2012 10 urtarrila
>> gara.net: Joxemari Carrere Ipuin kontalaria. Ipuin kolosala
Behin, kartzelen gaineko ipuin ikuskaria prestatzea otu zitzaidan. Eduardo Galeanoren kontakizun batzuk irakurrita ekarri nuen ideia. Uruguaiko diktaduraren kartzeletan egondako gerrillari tupamaroen kontakizunetan oinarrituak zeuden. Presoaren istorioak, egunerokotasunaren istorioak kontatzea, kartzelaren beraren gordinkeria azaltzea zen ideia. Kartzelan egondakoenak nituen gogoan. Andregaiarekin aurrez aurre, azalez azal egon ondoren, ziegaren bakardadean maindireetan haren oroimena ekarri zuenarena. Etxetik sartutako arropen usaina, etxeko usaina. Halako batean izandako mozkorraldia. Patxarana ezkutuan nola sartu. Edo vodka. Barruko jendeen bestelako istorioak, batzuk samurrak, beste batzuk barregarriak, besteak latzak; kartzela beste era batera salatzeko asmoz osatutako ipuin kontaketa. Baina erabat borobildu gabe, hobetu beharra ikusi nuen. Eta horretan sakontzeko preso egondako lagun bati komentatu nion. Gogoan dut egindako komentarioa: «Baina han barruan oso gaizki pasatzen da». Bazterrean utzi nuen ideia, fribolitatean edo arinkerian erortzeko beldurrez.
Nola lortu ipuin ikuskari baten beharrezko oreka? Zein gailenduko, kontatutako ipuinak ala kontaldian sortzen den giroa? Ipuinekin kontatu nahi dena islatuko da kontaketaren amaieran ala kontrako bidea hartuko du? Zalantza ugari sortzen dira ipuin saio bat prestatzerakoan, zalantza intelektualak, etikoak, estetikoak, eta guzti horiek norberaren hasierako ideiarekin bat etortzea ez da lortzen askotan. Orduan beratzen utzi beharko duzu bere unea heldu arte. Ipuin kontaketa kolosala lortu arte. Bide bazterrean gelditu gabe.
Euskal presoen historia. Iñaki Egaña
2012 9 urtarrila
Euskal herritar ugari igaro ziren Burgosko espetxetik 1936ko gerraren ondotik.
ESPETXEAK ETA EUSKAL HERRITARRAK
>> Igandea. Berria 2012.01.08: Euskal presoen historia. Iñaki Egaña. PDF
Gatazkak egon dira gizartearen hasieratik, nonahi. Borrokaldiekin batera, atxiloketak. Preso hartzen zituztenak esklaboak bailiran saltzen zituzten garaileek. Eta, horretarako, kartzelan sartu behar zituzten atxilotuak. Haien zaindariak sortu ziren. Kartzelariak. Lehen lanbidea.
Aspaldiko esaera batek dioenez, munduko lanbiderik zaharrena sexuarekin lotutako kontua omen da. Denok ezagutzen duguna. Baina, ene aburuz, ez da horrela. Gatazkak egon dira gizartearen hasieratik, nonahi. Borrokaldiekin batera, atxiloketak. Adituen arabera, preso hartzen zituztenak esklaboak bailiran saltzen zituzten garaileek. Euskaldunak egon omen ziren Erromako armadan, esklabo. Eta, horretarako, espetxe batean sartu behar zituzten atxilotuak, salgai jarri baino lehenago. Atxilotuen zaindariak sortu ziren. Kartzelariak. Lehenengo lanbidea. Harluxet hiztegiak kartzelaren definizioa ematen du: «Presoak giltzapean edukitzeko eratutako eraikina edo lekua». Ez du askorik zehazten. Gaztelaniazko Wikipedian ez da kartzelaren sorrerari buruzko aipamenik agertzen. Euskarazkoan batere ez, gezurra dirudien arren. Artikulua egiteko dago. Frantsesez idatzitzako Wikipediaren sarrera, aldez aurretik uste nuen bezala, gai honen historiaren abiapuntu hartzen ditu Michel Foucaulten lanak. Hori baino lehenagokoari buruz ez dago ezer. Ingelesezko bertsioan, baita katalanera egindako itzulpenean ere, agertzen dira kartzelari buruzko lehenengo aztarnak. Nola ez, katolikoen Itun Zaharrean. Bertan, presoak eta esklaboak nahasten dira Jerusalem hiri sakratuan. Galeretara bidaltzen zituzten preso gehienak orain dela bi mila urte inguru, lehenago hiltzen ez bazituzten. Eta galeretan oso gutxi irauten zuten. Gure etxean, foruek eta Nafarroako Erresumaren arauek ondo baino hobeto zehazten zuten kartzelaren azalpena. XV. mendean, esaterako, Bizkaiko Foruak bi kartzelari buruzko aipamena egiten zuen. Lehengoan, herrialdearen kartzela Gernikan kokatuz, eta, bigarrenean, korrejidorearena onartuz. Espainiako gobernadorea zen korrejidorea, eta haren izateak bi justizia elkarrekin bizitzea aldarrikatzen zuen, espainolarena eta euskaldunarena, hain zuzen ere.
Gure historiak pasarte ugari ditu espetxeaz. Sarraskiak, ihesaldiak, jazarpenak, sakabanaketak… Matxinatuekin lotuak. Josean Agirrek idatzi zuen moduan: «Kartzela espetxeratzearen arkitektura baino gehiago da Euskal Herriarentzat. Duela mende bat baino gehiago, ia etenaldirik gabe, euskal preso politikoak izan dira Espainiako eta Frantziako estatuetan, baita munduko beste leku askotan ere». XVI. mendeko konkista borrokaldian preso hartutako Nafarroako mariskala ezagutzen den lehenengoetariko euskal preso politikoa izan daiteke. Duela 500 urte kateatu egin zuten, eta Nafarroatik Espainiara eraman zuten.
Urruntzearen tresna politikoaren abiapuntua? Baietz erantzungo nuke. Errepresioaren haria luzea da, eta bertan belaunaldi askotako emakume zein gizon izenak aurkitzen ditugu. Zenbat emakume oinaztatu zituzten sorginak zirela aldarrikatuz? Zugarramurdin, Durangon, Lapurdin, ia nonahi. Sorginak, Frantziako erregeren
zerbitzariak, lapurrak, zelatariak…
XIX. mendean milaka euskaldun preso sartu zituzten. Espainiako historia ofizialak liberalen eta karlisten arteko gerlak aipatzen ditu. Gure historiaren ikuspegitik korapilatsuagoa da dena, eta, orduan, dinastia, erlijio eta estatu eredu lehien gainetik, matxinatutako herria eta okupazio armada zeuden. Galtzaileek garesti ordaindu zuten. Zenbat erbesteratu, zenbat preso! Afrikara eta Kubara eramaten zituzten presoak.
XX. mendearekin, euskal abertzaletasun modernoa ez ezik, langile mugimendua eta ezkerra iritsi ziren. Bizkaiko meategietako grebak eta errepresioak gure historiaren pasarte mitikoenak dira. Eta, bide batez, errepresioaren aztarnak. Kartzeletan. Oso ezezaguna den pasarte batean aurki daiteke mamia. Espainiako Bigarren Errepublikaren lehenengo urteetan Bizkaian izandako atxilotu komunistek Afrikako Gineako espetxean amaitu zuten. 1936ko gerra izan zen hurrengo pasarte gogorrena. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 1937. urteko amaieran, euskal kartzelek gerrako 17.900 preso biltzen zituzten beren barnean. Horietatik 3.500 Nafarroan, 1.600 Gipuzkoan eta 12.000 Bizkaian.
1938. urte hasieran errepresioaren arduradun frankistek sakabanaketa politikari ekin zioten, aurrez erabilia bazuten ere, orduko hartan izaera orokorrekoa izan zena. Euskal kartzelak estatu osoko presoz betetzen hasi ziren, asturiarrak nagusiki; euskal presoak Euskal Herritik urrun bidaltzen zituzten artean. Lehen lekualdaketek Larrinagako presoei eragin zieten; Burgosko eta Cuellarko (Segovia) kartzeletara eraman zituzten. Bizkaiko gainontzeko kartzeletakoak Puerto de Santa Mariara (Cadiz) eta Carmonara (Sevilla) bidali zituzten. Kontzentrazio esparruetan zeudenak San Pedro de Cardeñara, Mirandara eta Aranda de Duerora (Burgos), San Juan de Mozarrifarrera (Zaragoza) eta Rios Calientesera (Asturias) bidali zituzten.
Frankismoan eta Franco hil ostean kartzelek euskal presoz beteta segitzen zuten.
Euskal Herrian, Txilen bezala
1973ko apirilean, 2.000 lagun inguru preso sartu zituzten Iruñeko zezen plazan, eta, 1975eko maiatzean, diktadorea hil baino hilabete batzuk lehenago, 400 sartu zituzten Bilboko zezen plazan. 1973ko Iruñekoa XX. mendeko polizia pilaketa handiena izan zen. Aragoitik eta Kataluniatik iritsitako indarrek Iruñeko sarreran utzi zituzten autoak, Zaragozako errepidean, eta zenbait kilometrotako ilara osatu zuten.
>> Artikulu honekin lotuta: Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia jasotzen duen BURDINEN ARTEKO HERRIA
MusikHerria “Elkarrekin: errepresaliatuak eta musikariak”
2012 1 urtarrila
MusikHerria herri disketxeak 2007an Durangoko Azokara begira kaleratutako disko berezia da “Elkarrekin: errepresaliatuak eta musikariak”. Disko honetan, musika talde batzuek zenbait errepresaliatu politikoren hitzak, poemak eta gutunak musikatu dituzte. Taldeak: Kloratita, Kop, Anger, Gartzen, El Trono de Judas, Korumbà , Kasu!… Abestien hitzez eta parte hartu duten taldeen zein errepresaliatuen informazioaz gain, errepresioari buruzko zenbait testu ere jasoko ditu diskoaren liburuxkak. Diskoak 6 euro balioko ditu eta lortutako irabaziak errepresaliatu politikoen sustengurako bideratuko dira.
IDEIA
MusikHerriak hasiera-hasieratik erabaki zuen herri mugimenduarekin estuki lotuta joan behar zen kolektiboa zela. Hori dela-eta, aurreko urteetan zenbait proiektu eraman dira aurrera AHTren aurkako bilduma edo Ikasle Egunerako diskoa kasu. Bide horretatik, aurtengoan errepresaliatu politikoei bultzada eman eta elkartasuna helarazi behar geniela erabaki genuen. Gainera, urte honen hasieran MusikHerriako kide den Markel Ormazabal donostiarra atxilotu zuten Jarrai-Haika-Segi auziaren epaiaren ondorioz eta Markel berak idatzitako testuren bat musikatzeko ideia atera zen. Ideia honetatik abiatuz, talde desberdinek beste errepresaliatu politiko batzuekin harremanetan jarri ziren olerki, letra edo gutunak musikatzeko asmoz. Urtean zehar abesti horiek grabatu eta egun eskuetan dugun disko honetan daude bilduta kantuok.
ELKARREKIN = ELKAR+EKIN
Diskoaren izenburua hitz joko bat da. “Elkarrekin”, errepresaliatu politikoek eta musikariek elkarrekin egindako diskoa delako. Baina “elkar” eta “ekin” hitzen lotura ere bada, elkarrekin errepresaliatu politikoen alde ekiteko deia, errepresaliatu politikoekiko elkartasun ekintzak eta ekimenak egiteko deia. Eta diseinuan ikusten den bezala, “elkar” eta “ekin” hitzen lotura amnistiaren irudia da, errepresaliatu politikoentzako amnistia osoa, herri honek bizi duen gatazka politikoaren konponbiderako ezinbesteko den amnistia; baina amnistia ez errepresaliatu politikoen askatasun soila bezala ulertuta, herri honetan errepresalituak izatea sortu duten salbuespenezko lege, tribunal eta polizia guztien etetea bezala ulertuta baizik.
ERREPRESALIATUAK
Esan bezala, disko honetako abestien hitzak errepresaliatu politikoek eginak dira, gehienak preso politikoek eginak eta espetxeari, borrokari edo elkartasunari lotuak. Baina badaude baita Joseba Sarrionandia iheslari politikoaren bi poema, diskoan iheslari politikoen presentzia ere bermatzeko. Abestietako batzuk, disko honetarako propio idatziak izan diren arren, espetxeetako inkomunikazio politikaren erruz zenbait letra lortzea ezinezkoa izan da. Horrela, Sarrionandiaren letrak zein presoetako batzuenak, aurrez liburu desberdinetan argitaratutakoak izan dira.
MUSIKARIAK
MusikHerriak bultzatutako proiektu bat izanik, diskoan parte hartu duten talde gehienak MusikHerriako partaideak dira. Hauen artean, Anger, Gartzen, Kloratita edo Kasu! bezalako taldeak topa ditzakegu. Bestalde, badaude MusikHerriako taldeen artean hiru kasu berezi:
-Zein da Zein?: Oliba Gorriak, Feos Pero Majos eta Amaiur taldeetako kideek osatutako proiektua. Proiektua geldirik zegoen arren, disko honetarako abestia egiteko elkartu dira berriz.
-Basque Rap Conspiracy: Anger eta Feos Pero Majos taldeetako kide ezberdinek osatutako hip-hop proiektu berria. Diskorako prestatutako abestiarekin aurkezten duten euren burua.
-Izeba Pilarren Ilobak: Anoetako talde honek abesti honekin eman dio agurra bere ibilbideari.
Bestalde, disko honetarako, proiektuarekin bat egin duten MusikHerriatik kanpoko bi talde ere baditugu:
-Kop: Herrialde Katalanetako talde ezagunak abesti bat sartu du diskoan. Juanra RodrÃguez abeslariak 2002an Holandako espetxe batetan idatzitako letraz eginda dago abestia. Juanra aurtengo udaberrian bertan gelditu da aske.
-El Trono de Judas: Iruñeko punk-rock talde honek ere bat egin du diskoarekin bi preso politikok elkarrekin egindako letra batetan oinarritutako abestiarekin.
ABESTIAK
Diskoan parte hartu duten taldeen zerrenda ikusita, estilo aldetik disko nahiko gogorra eman badezake ere, benetan disko nahiko anitza osatu dugulakoan gaude. Horrela, ohiko rock eta punk doinuez gain, badaude ska, reggae, pop edo hip-hop doinuak ere. Hauxe da abestien zerrenda:
1 Intro
2 Duintasunaren itzala [ogg] [mp3]
Anger – Zuhaitz Errasti
3 Pausoak [ogg] [mp3]
Gartzen – Harriet Agirre
4 Sustraiak han dituenak
Xopapo – Joseba Sarrionandia
5 Tu voz estalla dentro
Kop – Juanra RodrÃguez
6 …ikusiko dugu elkar
Basque Rap Conspiracy – Gari Arruarte
7 Dena emango nuke
Kloratita – Naiara Mallabia
8 Panopthikom
Korumbà – Markel Ormazabal eta Fernan Elejalde
9 Geografia
Kasu! – Joseba Sarrionandia
10 Musikarekin, askatasuna
El Trono de Judas – Juli Moreno eta Iratxe Yañez
11 Eredu. Argi [ogg] [mp3]
Zein da Zein? – Maite Pedrosa
12 Irriak behar ditu
Izeba Pilarren Ilobak – Haimar Altuna
13 Loreak udan ihintza bezala
SKT Sekuentzia – Xabier Izaga
NOLA ESKURATU
Diskoari 6 euroko prezioa jarri diogu eta Durangon egongo da salgai Liburu eta Disko Azokako MusikHerria, Presoen Lagunak, Gaztesarea eta Xirikaren stand-etan, Elkartasun Dendan eta gaztetxeko Azoka Alternatiboan. Durangoko Azokaren ostean, Euskal Herrian zeharreko denda eta taberna desberdinetara eramango dugu. Bestalde, diskoaren prezio honekin, musikaren munduan dauden prezio izugarriak salatu nahi ditugu. Gure ustez, badago aukera lan txukunak prezio herrikoietan kaleratzeko eta gainera, horrela, lan honen hedapena errazten dugu. Horrez gain, diskoaren salmentatik lortutako irabazi guztia errepresaliatu politikoen sustengurako bideratuko da.
ELKARREKIN ELKARTASUNA LANDU
Disko honen protagonista nagusiak errepresaliatu politikoak dira eta, horregatik hain zuzen ere, ezinbestekotzat ikusten dugu disko honen ale bana preso politiko guztiei helaraztea. Hori dela-eta, ?Elkarrekin elkartasuna landu? egitasmoa jarri dugu martxan. Egitasmo honen bitartez, Durangoko Azokan 10 euro ordainduz gero, disko bat zuretzat izango den bitartean, MusikHerriak bigarren ale bat espetxera bidaltzeko konpromezua hartuko du. Horrela, preso politiko orori ale bana ailegatu arte.
WEBGUNEA
Diskoari buruzko informazio jendeari helarazteko http://www.musikherria.org/elkarrekin helbidean webgunetxo bat jarri dugu martxan. Bertan topatuko dituzue taldeei buruzko datuak, bilduma eskuratzeko moduak Durangoko Azokaren ostean eta diskoaren zenbait aurrerapen kantu deskargatzeko.
>> http://musikherria.org/elkarrekin/
>> http://euskalherria.indymedia.org/es/2007/12/43906.shtml
Apaiz presoen kartzela berezia
2011 22 abendua
Xabier Amuriza, Zamorako espetxean. Besteak beste, berak azalduko ditu gaur garai hartako gertaerak. / BERRIA
>> berria.info: Apaiz presoen kartzela berezia
Zamorako espetxean 1968tik 1976ra arte preso egondako apaizen inguruan mintzatuko dira Bilbon
Euskal Herriko historiaren pasarte ilun baten inguruan argia egiteko asmoz, Zamoran frankismo garaian preso egondako 40 apaiz euskaldunen inguruko informazioa biltzeari ekin dio Kalegane argitaletxeak. Zamorako apaiz-kartzela. Eliza eta Estatuaren presondegia (1968-1976) liburua argitaratu dute bilduriko dokumentazioarekin. Lan horren inguruan mintzatuko dira gaur Bilbon Anjel Zelaieta eta Edorta Jimenez egitasmoaren koordinatzaileak eta preso egondako Xabier Amuriza, Alberto Gabikagojeaskoa eta Josu Naberan.
«Euskal Herriak jasaten zuen errepresio basatiaren aurka ahotsa altxatzea erabaki zuen apaiz talde batek», diote egileek, eta Zamoran sartu zituzten, «eliza eta estatuaren gatibu». Informazioa eta dokumentazioa biltzen lan handia egin dute. Jabi Agirrek gordetako euskarazko dokumentuek erraztu diete beharra. 1967an ehun apaizek Bandasko grebaren harira sinaturiko gutuna dago agirion artean.
Horrez gain, protagonisten idatzizko lekukotasunarekin osatu dute geratera haien kontakizuna. Film baterako argumenturako ere badu presondegiaren historiak. Duela gutxi bete dira 40 urte preso ziren apaizek ihes egiteko saioa egin zutela eta kartzelari su eman ziotela.
‘ZAMORAKO APAIZ-KARTZELA’
Noiz. Gaur, 11:30ean, Bilboko Elkar megadendan.
>> berria.info: Zamorako apaiz kartzela. Angel Ugarteburu
Eibarko presoek egindako lanen erakusketa irudietan
2011 21 abendua
>> eta kitto: Presoen artelanak Topalekuan ikusgai
Atzo asrratsaldean zabaldu zuten Topalekuan hilaren 23ra arte (barixakurarte) ikusgai izango den “Ametsen txokoan bizi naiz” izenburuko erakusketa, Mikel Zarrabe, Ibon Muñoa, Aniaiz Ariznabarreta eta Igor Maiora preso eibartarren lanekin. Inaugurazio ekitaldian bertan, gainera, erakusketari izenburua ematen dion Ibon Muñoaren lehenengo liburua aurkeztu zuten. Ateramiñek argitara eman duen olerki-liburua aurkeztera Mitxel Sarasketa etorri zen eta ekitaldian Asier Serranok, Simone Begiristainek eta Jesus Mari Gisasola “Trunboik” Muñoaren liburuan jasota dauden hainbat olerki irakurri zituzten. Erakusketa ohiko ordutegian egongo da zabalik, 19.00etatik 21.00etara.
Oharra: Asier azkenean ez zen aurkezpenean izan, eta Ibon Muñoak aurkezpenerako idatzitako testua irakurri zuen haren ilobak
Erakusketa, argazkietan
“Ametsen txokoan bizi naiz” aurkeztuko dugu abenduaren 19an Eibarren
2011 13 abendua
Ataramiñek Ibon Muñoaren AMETSEN TXOKOAN BIZI NAIZ liburua aurkeztuko du abenduaren 19an, 19:00etan, Eibarko Arrate Kultur Elkarteko Topaleku aretoan.
Liburuko bertsoak irakurri / kantatuko dituzte Serrano, Simone eta Trunboik, eta lunch batekin irekiera emango zaio herriko presoek egindako lanen erakusketari.
Sarrionandiaren poemen irakurtaldia Idazle Kartzelaratuaren Egunean
2011 7 abendua
>>EuskalPenKluba: Sarrionandiaren poemen irakurtaldia Idazle Kartzelaratuaren Egunean
Azaoaren 15ean mundu osoan burutu zen Idazle Espetxeratuaren aldeko Eguna eta, horren harira, azaroaren 24an poesia emnaldia antolatu zen Erromoko Branka Elkartean, idazle presoak gogorarazteko.
Mitxel Sarasketak eta Laura Mintegik “Kartzelako poemak” liburuko zenbait poema irakurri zituzten, Joseba Sarrionandiak idatzitakoak. Liburu hau berriki berrargitaratu du Susa argitaletxeak. Honezkero argitaraturik zeuden poemak zuzentzeaz gain, sei poema berri gehitu dizkio egileak.
Ekitaldi horretan Iñaki Gonzalo “Kitxu” idazle presoaren poema bat ere irakurri zen, “Amari” izenekoa. Poema hau “Ataramiñe” liburuan argitaratu da eta egunotan aurkeztuko dute jendaurrean.
Ataramiñe Ahotsenean
2011 7 abendua
>>gara.net: Presoen ahotsa ekarri du Azokara Ateramiñek
Ateramiñek Joseba Asensio «Kirruli»-ren omenez plazaratu duen liburukia, Mikel Antzaren «Bakarmortuko kronikak», Jon Muñoaren ametsak eta «Kartzelatik at!» komikia ezagutarazi zituen atzo.
2011ko Ataramiñe hildako preso guztiei eskainia dago, eta bereziki Joseba Asensio Kirruli-ri. Bere lanik ez dago liburuan, baina bai, adibidez, Jon Iturriagak edo Joseba Sarrionandiak haren omenez idatziak. Liburuak preso eta iheslariek idatzitako lanak gordetzen ditu, ohi duenez.
Urtero-urtero euskal preso politikoek eginiko idazlanekin ateratzen duten liburukiaz gain -iazkoa Jon Etxeandiari eskaini zioten, Ateramiñeren sortzailetakoa-, beste lan pare bat ere aurkezteko baliatu zuen Ateramiñek eguerdian Ahotsenean izandako hitzordua, solasa gidatzen Edorta Jimenez idazlea zela.
Guztira beste hiru lan aurkeztu dituzte. Baga, Mikel Antzaren «Bakarmortuko kronikak» liburua. Xabier Zamakolak, egilearen lagunak, irakurri ditu liburuko pasarte batzuk: «isolamenduko kuadernotxoak dira».
Lanak egiteko oztopoak
Biga, Jon Muñoaren «Ametsen txokoan bizi naiz», kartzelako ametsak batzen dituen lana. Eta higa, Borxa Uberuagaren komiki fanzinea, «Kartzelatik At!» deitzen dena. Autorearen beraren esanetan, oso zaila da lan hauek kaleratzea, kartzelan egin ahala zaindariek arkatzak eta lan tresnak bahitzen dizkietelako, idaztea eta marraztea zaildu nahian. Beraz, lana doble egin behar kronikak, komikiak eta ametsak plazaratzeko, katxeoak eta beste medio.
Aurkezpenean, Zamakolaz gain, Mitxel Sarasketa editorea eta Borxa Uberuaga gernikarra ere izan dira. Beraien esanetan, «literatur koaderno bat da `Ateramiñe’, beti bukatzeke dagoena, bidean gelditzen baitira makina bat lan.
“Indar bila”, Txiliku / Iker Moreno
2011 6 abendua
Indar bila
> Egizu lo; lotarako ipuinak <
Testua: Jesus Mari Olaizola -Txiliku-
Ilustrazioak: Iker Moreno Ibañez
Iker Moreno euskal preso politikoak “Txiliku”ren “Indar bila” ipuina oinarri hartu eta berak egindako ilustrazioekin eman du argitara, deskargatu, birbidali edota inprimatzeko gomendioa emanik.
« Mezu berriagoak — Mezu zaharragoak »