Iragan abenduan, euskara irakasle talde batek espetxeetan egiten duen lanaren berri eman zuen, eta euskal presoen euskara ikasteko eskubidea bermatzeko eskatu zioten Lakuako Gobernuari. Laster aurkeztuko dituzte beren eskakizunak Gasteizko Legebiltzarrean ere.
Euskara aspaldiko arazotzat izan dute Espainiak eta Frantziak. Eta, horrenbestez, estatu horiek arazo izan dituzte euskaldunek. «Hizkuntza komun bat ezinbesteko baldintza da berorren gorentasunak uztarripean sartuko dituen herri barbaroek eta hizkuntza xelebreko nazioek jaso ditzaten garaileak garaituari jartzen dizkion legeak». Hala idatzi zuen Antonio de Nebrijak Espainiako erregina Isabeli eskaini zion “Gramatika”-n. Ez da atzo goizekoa, beraz, euskaldunen arazo hori, etengabeko errepresioa ekarri izan diena. Euskararen eta estatuen arteko harreman makur horrek bere horretan dirau gaur egun, eta kartzela da, hain zuzen ere, arazo horren sintoma nagusietakoa.
Hala egiaztatu dute azken urteotan zenbait euskara irakaslek. Joan den abenduan jakinarazi zuten espetxeetan egiten duten lana eta euskal presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko eskatu zioten Lakuako Gobernuari.
Euskara ikasi beharra
Luze joko luke Bernat Etxepareren “Linguae vasconum primitiae” hartatik gaur artean espetxean euskaraz idatzi eta argitaratu diren testuak zerrendatzeak. Nebrijaren garaitsukoa zen Etxepare, baina beste erresuma batekoa. Ez bide zen erraza orduan kartzelan idaztea, gaur egun ere ez den modu berean. Edonola ere, duela bost mende euskal herritar gehienek bazekiten euskaraz, nahiz eta beren hizkuntza ez zen inon ere ofiziala. Harrezkero, gero eta euskal herritar gehiago euskara ikasi beharrean izan dira, eta dira, euskara ofiziala den lurraldeetakoak barne.
1936ko gerraren ostean, 40ko eta 50eko hamarraldietan, izan zen kartzelan euskara ikasi zuenik, baita irakatsi zuenik ere, eta hurrengo hamarkadako pizkundetik aurrera, ohikoago gertatzen zen euskal preso politikoek euskaraz idaztea eta euskara ikastea, beren kabuz nahiz, euskara eskolak ematen ibilitako lagunen bat sartzen zenean, irakaslearekin.
1977ko Amnistia Legea onartuta, urte horren amaieran irten zen azken euskal preso politikoa. Hurrengo urtearen hasieran, kolektibo horren hurrengo kartzelaldiko lehenak sartu ziren. Barruan, euskaraz ez zekitenek ikasteari ekiten zioten; bazekitenek, berriz, alfabetatzeari. Jokin Urainek kartzelako literaturaren historia modukoa argitaratu zuen 2010ean, “Ez dago etxean”; bertan, presoen lehentasuna euskaraz alfabetatzea izan zela dio, eta beren idatzietan euskara batua erabiltzen zutela.
Giltzapeko euskaltegiak: Soria
Euskara eguneroko elkarrizketa ugaritako gai izango zen zeldetan eta patioetan, eta euskara eskolak ohiko egin ziren Euskal Herriko kartzeletan.
1978aren amaieran, Soriara eraman zituzten euskal preso politikoak. Han edozer ikasteko baldintzak ez ziren egokienak, ordea, Polizia espainola kartzela barruan zegoela. Hamaika borroka egin eta hamaika sarraski jasan ondoren, Polizia kartzelaren kanpoaldera ateratzea lortu zuten.
Euskara eskolak emateko gela batean biltzen ziren taldeka. Maximo Aierbek eta Jon Esturok han idatzi zuten “Xake” liburuaren sarreran euskarak aurre egin behar dien ohiko oztopoak eta giltzapean topatzen dituenak zituzten hizpide: «Soriako espetxean daramagun eginkizun garrantzitsuenetariko bat euskara lantzea izanik, eta orain arte xakeari buruz ez dela ezer egin ikusirik, hau euskararen arlora eramatea pentsatu genuen […] Oztopo handiak izan ditugu lan hau osatzeko. Alde batetik, ez genuen inongo terminologiarik euskaraz, eta bestetik, gauden egoeran egonik ez dugu hau leku egokiena ikerketarako».
Aldi berean, 1981ean, Carabanchelen pilatzen zihoazen euskal presoak, sartu berriak nahiz epaiketara edo izapideak egitera eramanak. Han, zeldetan, lehenengo mailatik ikasten hasi ziren batzuk, alfabetatzen beste batzuk…
Puerto de Santa Maria
1981eko uztailean eskola haiek Puerto de Santa Mariako kartzela berrira lekualdatu ziren. Miaketak egunero, zigorrak, probokazioak… hango bizimoduaren ezaugarri ziren. Giro itogarri hartan ondu zituen Joseba Sarrionandiak “Galtzetan gordetzeko koblak”, Ruper Ordorikak musikatu eta abestuak: «Argi gabe ari nauzu giltzapean koblatan/ Oinazea bisitari gogoaren zainetan/ Zaindariak paper bila ari dira zeldetan/ Erdu eta to zuretzat gorde itzazu galtzetan». Eta kartzela berean eta garai bertsuan sortu zuen “Territorio librea” poema ezaguna ere. Euskara zen kartzeleroen entzumenetik ihes egiteko modu bakarra.
Egun osoa patioan ematen zuten, iluntzean telebista gelara sartu arte. Jarduera gehienak, euskara eskolak barne, beraz, patioko bazterretan egiten zituzten; zeldan liburu bi baino gehiago edukitzea debekatuta zegoen, eta gutunak astebetetsuko epean iristea nahi bazuten, gaztelaniaz idatzi beharra zegoen; bestela, itzultzera bidaltzen zituzten eta haien bidaia hainbat astez luzatzen zen, iristekotan.
Han ere euskara maila guztietako taldeak zeuden, D Titulua zelakoraino –artean ez zegoen EGArik–, baina fonetika, euskalkiak, literatura eta bestelako ikastaroak ere antolatzen zituzten.
Herrera de la Mancha
1983. urtearen amaiera aldera, Puertoko presondegian zeuden preso guztiak Herrera de la Manchako espetxera eraman zituzten. Modulu batean sartu zituzten, eta luze gabe beste bi bete zituzten Alcalatik eramandako lagunekin.
Herrerako bizi baldintzak ere ez ziren samurrak, eta debekuak nagusi. «Liburutegian» ematen zituzten eskolak, presoen liburuez betetako apalategi metaliko bat zegoen gela handian, alegia, edo jantokian. Han ere maila guztietako ikastaroak egiten zituzten, baita bestelako ikasketak ere, hala nola Ingelesa, Ekonomia, Historia, Psikologia… Izan ere, gero eta jende gehiago matrikulatzen zen EHUn. Ikasle gehien biltzen zituzten karrerak Kazetaritza eta, harritzekoa ez dena, Euskal Filologia ziren.
Herreran hainbat lagunek lortu zuen gero EGAren baliokide izan zen D Titulua eta, ondoren, B Titulua izenekoa. «Literatur zaletasuna, euskararekiko kezka eta eztabaidak, ikastaroak, eguneroko jardunean bizi-bizi zeuden sasoi hartako Herreran…», dio Urainek.
Edonola ere, ez zen erraza gutxieneko normaltasunarekin ikastea. Baldintza haietan eta ohiko borrokak –gose grebak, plantoak, egunean eguneko istiluak…– eta etengabe beteta egoten ziren zigor ziegek ez zuten ez ikasteko ez ezertarako girorik aproposena sortzen laguntzen. 1984an egin zuten txapeo luzean bakarka ikasten jarraitu zuten, eta baziren eskolak leihotik leihora ematen zituztenak ere.
Jende asko alfabetatu zen Herreran ere, eta hala gogoratzen du Urainek: «Hantxe prestatu ginen EGA azterketa egiteko; euskaraz normaltasun apur batekin idazten ere –asteroko eskutitzak eta abar– hantxe hasi ginen batzuk». Eta eskutitzak idazteak ere bazuen bere alde txarra, denak zentsuratzen baitzituzten, eta euskarazkoek, gainera, hilabete bat baino gehiagoan iristeko edo are inoiz ez iristeko arriskua zuten. Zenbait hilabetez gaztelaniaz idatzi gabe egon ziren, euskarazko eskutitzak iristeko gehienezko epe bat jartzea lortu arte.
Nonbait ere, esandako kartzelak dira euskal preso politikoak izan direnik esanguratsuenak, kolektiboaren parterik handiena izan den aldetik. Baina ez dago esan beharrik aldi berean emakumeek, Yeserias eta Carabanchelen zirela, antzeko bizi-baldintzen pean izan eta ikasteko oztopo berak zituztela. Baita Estatu frantseseko espetxeetan zeudenei dagokienez ere; horiek, gainera, beti kartzela gehiagotan barreiatuta.
Sakabanatuta, are okerrago
1987an hasita, urte bi geroago orokortu zen sakabanatzea. Hainbat kartzelatan, moduluetan barreiatuta, ziegetan bakartuta… 2002tik euskal preso askok “Ataramiñe” koadernoetan argitaratzen dituzte beren poemak, bertsoak, narrazioak, marrazkiak eta eskulanen argazkiak; horiek ikusita, hara zeri erreparatu zion Urainek: «‘Ataramiñe’ hauetan bakardadeak askoz leku handiagoa du urruntasunak baino».
XXI. mendearen hasieran, 2003an, hain zuzen, espetxe sistema aurrerakoienen pare, nonbait, euskal preso politikoei EHUn matrikulatzea debekatu zieten eta, horrenbestez, baita ikasketak euskaraz egitea ere.
Berez zaila da kartzelan ikastea, are zailago baldintza horietan, salbuespenaren oztopoen aurka. Oztopo horiek arintzeko asmoz abiatu zuen irakasle talde batek ekimen bat, presondegietako ikasleek, dagozkien eskubideak errespetatuta, beren ikas prozesua aurrera eraman dezaten.
«EUSKARAK ONGIA DEZAN ONGARRITU GAIZKIAN»
Ibon Muñoa eibartarrak 20 urte eman zituen Espainiako kartzeletan. Urrunduta, bakartuta. Bere larruan ezagutu ditu giltzapean ikasteko oztopoak. Joan den abenduan, euskal presoei eskolak ematen dizkieten irakasleekin eta beste zenbait preso ohirekin batera izan zen Durangoko Udal Euskaltegian, presoek euskaraz ikasteko eskubidearen alde, berak oztopoz beterik egin zuen bidea normaltasunez egiteko aukera izan dezaten.
Beste ikasketa batzuen artean, EGA azterketa gainditu zuen espetxean, eta zortziko zaharrean kontatu du presoen euskara irakasleen lanaren eta eskakizunen berri. Bere burua idazletzat ez duen preso ohi honek zazpi liburu idatzi ditu espetxean, poemak eta bertso jarriak, milatik gora bertso sorta. Hona 1137.a.
EGA kartzelan lortu nuen
1. Bi mila (e)ta hiruan zen kartzeletan gertatu, EHUtik gintuen Aznarrek kanporatu, maltzurki zigun euskaraz ikastea ukatu, EGA proba egiteko desira deuseztatu.
2. Etxeratek EGA zigun berriz maitez opatu, HABEgaz plana duela hiru urte gauzatu, kide batzuek genuen aukera baliatu, adoretsu arituta ametsa loreztatu.
3. EGA azterketa nuen Kordoban aprobatu, Ainhoari esker zinez egokiro prestatu, etengabe ziren gure gutunak gurutzatu, ezina zirudiena genuen eskuratu.
4. Ainhoa izan zelako gutunekin itzala, poliki sentitu nuen azterketan ahala, nahiz hasieran burua sumatu lar makala, jakintza landuz izan zen emaitza kolosala.
5. Azterketaren lekuko bi irakasle alai, bizkaitarrak heldu ziren Puertotik zirraraz blai, zintzo esan ziotenez konpromisoari bai, irribarrez izan ziren ni motibatzeko gai.
6. Euskara irakasleek itua kartzeletan, presoek goza dezaten ondarea ziegetan, jakinduria bidaliz hamaika gutunetan, ederki aurkeztutako mila ariketetan.
7. Argiro dut Euskararen Egunean salatu, kartzelak beti duela altxorra mespretxatu, Jaurlaritzari nahi diot duda barik eskatu, presoen euskalduntzea dezala kudeatu.
8. Durangon elkartu gara Udal Euskaltegian, gure nahi onak jartzeko kartzeletan abian, euskarak ongia dezan ongarritu gaizkian, presorik gabe gaitezen bizi Euskal Herrian.
2008az geroztik Mixel Etxekopar musikari Lannemezango presondegira joan etorrian izan da, Didier Agerre preso politiko pagolarrak txirula jotzen irakastea eskatu ziolako. Hala, urte askotako bisitetan bizi izandakoak Musikartzela liburuan bildu ditu.
«7an iritsi nintzen Usticara eta 8an jaso nuen 3ko zure gutuna. Beste eskutitz batzuetan deskribatuko dizkizut bidaiako inpresio guztiak, nire buruan oroitzapenak eta zirrarak ordenatzen direnean, eta nekeetatik eta lo galduetatik atseden hartzen dudanean. Bidaia-egoera bereziak aparte utzita —ulertuko duzu ez dela oso erosoa gizon sendo batentzat ere tren espres batean orduak eta orduak ematea, ezta ontzi batean bilurrak ipinita eta burkideen eskumuturretara lotzen zaituzten kate bati lotuta egotea ere—; bidaia bera oso interesgarria eta aberatsa izan zen, era askotako arrazoiengatik, batzuk Shakespearen duinak eta beste batzuk jostirudizkoak. Ez dakit gai izango naizen, adibidez, Napolitik honanzko bidaian gertatu zen pasadizo bat, izaki zoologiko fantasmagorikoz gainezka zegoen egundoko kamarote batean gertatua, gogoratzeko. Uste dut Hamleten ehorzlearen agerraldia baizik ezin pareka daitekeela harekin».
Antonio Gramsci, Kartzelako gutunak
«Gramsciren ‘intelektualak’ zentzu zabala du. Langilea ere intelektual da, bizitzaren eta lanaren ikuskera intelektual bat errepresentatzen duena, intelektualaren funtzioaz ez jardun arren gizartean. Leninen aldean, esate baterako, Gramsciren azterketetan atentzioa ematen du gizarteak beti gordetzen duen batasunak. Ez dira ikusten, proletalgoa hemen, laborariak han, hor intelektualak, etab., molekularki pikatuta gizartea. Harreman sare bizi bat da gizartea, Alderditar guztiak dira, batez ere, intelektualak, edozein langile baino gehiago, beren bizitzaz eta ekintzaz besteak hezitzeko burutzen duten lan pedagogikoaz. ».
Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu hamaika protesta eta ihesaldi saiakera, bahitu ditu funtzionarioak eta poliziak. Bidean, Euskal Herriarekin adiskidetu da. Gordinkeria, umorea, gorrotoa, samurtasuna, hausnarketa nahasten dira Santiren lekukotasunean; bere bizipenez harago, espetxe-sistema ezagutzeko kontakizuna da berea.buru honetan, harek kontatua
Zigor Olabarria Oleaga (Gasteiz, 1977) Kazetaritza lanean aritzen da ARGIAn. Kartzelarekiko eta kultura punitiboarekiko kezka aspalditik datorkio, espetxeen aurkako eta preso sozial zein politikoen aldeko mugimenduetan aritua da. Liburuaren oinarrian dauden elkarrizketa saio luzeak 2020ko azaroan eta abenduan izan zituzten Olabarriak eta Cobosek, kalean, Cobos baldintzapeko askatasunean zela. Azken detaileak bisita eta gutunen bidez zehaztu dituzte, 2021eko ekainetik, ezustean, Cobos espetxean baita berriro ere.
Euskal iheslarien bizipenetan oinarritutako nobela berria dakar Ataramiñek Ataramiñek ‘Órale, compadre… ¡Nos vemos en Iparralde!’ nobela argitaratu du. Fikziozkoa izan arren, liburuak euskal errefuxiatuen bizipen errealetan oinarritutako pasarteak kontatzen ditu.
Iraide Ibarrondo
Ataramiñe elkarteko Oier Gonzalezek azaldu duenez, eleberriak mugaren beste aldeko bizipenak kontatzen laguntzen du, Euskal Herriko gatazka deskribatzen lagunduko duen beste ahots bat opatuz: «Ez gatoz gatazka kontatzera, baizik eta gatazkaren izaera poliedrikoari beste ertz bat jartzera».
Bestalde, Eziolazak adierazi du liburua nebari egindako bisitetan zehar entzundako eta batutako istorioekin osatu duela poliki-poliki. «Bere hitzak dira, ez nireak», zehaztu du. Horri, euskal iheslarien egoera «mundu mundialeko gauza ezezagunena» dela eta eleberria errealitate hori kontatzeko «ate bat» izatea espero duela gehitu dio.
Era berean, Eziolazak exiliatuta egotea eta libre egotea ez direla gauza bera nabarmendu du eta adierazpena azaltzeko bere nebaren gogoeta bat mahaigaineratu du: «Nire nebak beti esaten zigun exiliatu eta euskal preso baten arteko desberdintasuna, presoaren kasuan, ziegako giltza kartzelariak zuela zela. Eta, exiliatuaren kasuan, kontrara, norbera izan behar zela bere burua giltzaperatzen zuena».
‘Órale, compadre…¡Nos vemos en Iparralde!’ eleberria Durangoko Azokari begira argitaratu dute eta ohiko liburudendetan salgai dago jada.
Erbesteratuak datuetan
Liburuaren aurkezpen ekitaldian Sortuko Mikel Korta ere izan da eta egun erbestean bizi diren iheslarien egoera ulertarazteko gako batzuk eskaini ditu. Guar egun, 35 iheslari daude exiliatuta eta 8 deportatuta.
Dena den, Euskal Herrian, 60. hamarkadatik hona, «2.500-3.000 lagun» erbestean bizitzera «kondenatuak» izan direla ekarri du gogora Sortuko kideak. Orotara, 383 kanporatze edo entrega izan zirela zehaztu du eta, horietatik 158 lagunek, gutxienez, «torturatuta bukatu» dutela salatu du Kortak.
Are gehiago, Sortuko kideak plazaratu duenaren arabera, 60. hamarkadatik hona 272 estradizio edo euroagindu eta 70 deportazio eman dira. Deportazioa jasaten ari zirela, 12 lagun hil ziren.
Hortaz gain, Kortak jakinarazi du, 12 deportatu horiek barne, 84 izan direla guztira atzerrian hil diren errepresaliatu politikoak eta horietako 25en heriotzen erantzulea «gerra zikina» izan dela.
Arantzak, familia tradizioari jarraiki, anaiaren bizipenak kontatzen dizkigu liburu honetan, harek kontatua bezala, haren hitzak hark bizi bezala idatziak ager daitezen historiaren koadernoan. Izan ere, anaia euskal iheslari politikoa da Mexicon. Badakigu handik dabilela, baina ez dakigu beste ezer. Zelan jakin. Errealitate ezezaguna da euskal iheslari politikoen egunerokoa, jazarpen politikoa sahiestu beharraz izkutatua. Hain urruti eta honen gertu dugun errealitate hori ezagutarazteko asmoarekin idatzita dago beraz liburua. Eta gainerakoak, izenburuak dioen bezala, Euskal Herrian jarraituko du.
HITZAURREA
Soy Arantza Eziolaza, y en primer lugar quiero decir que, aunque mi nombre vaya en el libro como autora del mismo, solo soy la persona que ha tomado notas mientras escuchaba en silencio los relatos de boca de mi hermano José Luis, o he recopilado y ordenado borradores y cartas que ha ido mandándome. Creo que esto es consecuencia de que creciéramos conviviendo estrechamente con nuestro abuelo Juaniko, quien nos relataba mil historias, que siempre tenían alguna enseñanza. Así que cogimos el hábito de escuchar y de contar historias, como ésta, que pretende acercar a quien lo lea una verdad que durante muchos años hemos tenido que guardar y sufrir en silencio. Esta historia que se sirve de mi mano para ser, no es otra cosa que un recopilatorio de palabras y de historias de mi hermano, relatos que a veces parecen irreales o de mundos imaginarios; son, en cualquier caso, retazos que él ha ido relatando en las limitadas ocasiones en que hemos tenido la suerte de estar juntos, de compartir miradas, sonrisas, risas y hasta algunas lágrimas (debo decir, en honor a la verdad, que alguna cerveza también cayó); fruto de este coctel de momentos y sentimientos, nace este relato.
Existe otra historia, la de los familiares, ese otro lado que aquí no se cuenta, que muy pocas personas se la conocen y que la mayoría ignoran. Es la historia del miedo, de la incertidumbre, de la falta de noticias durante, a veces, años. La historia de quienes tienen que vivir observando si nos siguen, si nos controlan la hora de una repentina cita, porque priman el miedo y la responsabilidad, y donde en el otro platillo de la balanza tenemos que poner nuestras ganas de un abrazo, de una charla, aunque sea cortita.
Cada vez que los familiares de las personas encarceladas cuentan las vicisitudes de las visitas, lo cansado y accidentado del largo viaje, para pasar apenas unos pocos minutos con sus familiares encarcelados, (nosotros también hemos pasado por ese trance) los otros familiares, los de los exiliados, guardamos silencio, por responsabilidad, por seguridad, y en cierto modo sentimos envidia de ese encuentro entre cristales, de ese ratito de charla donde escucharle hablar mientras sus ojos y los nuestros se miran. Pero enseguida nos damos cuenta de que preferimos no verle encerrado; damos gracias porque no ha tenido que pasar por esas horas de violentas torturas que relataron muchos amigos que hoy están encarcelados y que a él y a otros muchos les hizo salir corriendo horrorizados, seguramente a sabiendas de que jamás habría un rincón en el que cobijarse, para vivir seguros.
La falta de noticias ¡es buena noticia! Con los años, con todo nuestro amor intacto, hemos aprendido a imaginarlo libre, sano y con la esperanza de que, al menos a ratitos, sea feliz. Aunque la añoranza y la incertidumbre nos acompañen en cada momento y, a ratos… ¡a ratos el miedo!
Los tiempos cambian; hoy las cárceles del sur se están vaciando, y vemos con esperanza que los presos políticos, están siendo acercados a Euskal Herria, que se están modificando los grados de clasificación y que incluso unos pocos han sido puestos en libertad condicional. Sabemos que habremos de seguir peleando hasta que vuelvan a casa, pero esto trae un rayito de esperanza a sus familiares y amigos. Y de nuevo, nosotros, los que nos vemos obligados siempre al silencio, volvemos a sentirnos en desventaja porque ¿cómo haremos para que nuestros familiares regresen a casa? ¿De qué manera pelearemos por ese derecho? Ahora mismo nos parece demasiado difícil, hay tantos años pesando en la mochila, tanta incertidumbre… Aunque a pesar de los interrogantes, tenemos muy claro que el camino sigue siendo el mismo: trabajo y más trabajo, ¡seguir peleando! No dejar de reivindicar jamás nuestros derechos conculcados, y todo ello manteniendo la esperanza intacta en ese rincón del corazón donde todos los que están lejos habitan.
Porque los sueños que soñamos con amor, con convicción y sin pausa, acaban haciéndose realidad.
Ibon Muñoak ez du bere burua idazle moduan ikusten, zazpi liburu idatzi arren. Zazpi liburu eta 1018. bertso giltzapean, 20 urtez egon baita kartzelan. Azken lanak ‘Gure Ama-Lur feminista da’ du izenburua eta bertan irakurri daitezkeen bertsoek aurreko liburuen ildoari eta kronologiari jarraitzen diete. Xabier Amuriza idazleak egin du liburuaren hitzaurrea eta irudiak Mikel Zarrabek egin ditu.
Joan den eguenean zure azken liburua aurkeztu zenuen Arrate Kultur Elkartean, behingoz herrikideen aurrean. Zer moduz egon zen?
Niretzat gauza berria izan zen, aurreko liburuak Eibarren aurkeztu izan dituzte, baina ezin izan naiz egon. Bertan egon edo ez, egundoko poza sentitzen duzu zuk idatzitakoa jendeari gustatzen zaiola ikustean edo, gutxienez, zurekin bat egiten dutela elkartasuna adieraziz.
Orain, irakurleekin hartu-eman zuzena izan duzu. Nolakoa zen barruan zeudenean?
Espetxean egon arren, kanpoan zegoen jende askorekin izan dut harremana. Astero gutunak edo bestelakoak bidaltzen nizkien lagun jakin batzuei, bertso eta olerkiekin. Gainera, liburuen aurkezpenen bideoak bidaltzen zizkidaten.
Zure jaioterrian izanda, zerbait berezia prestatu zenuten egueneko aurkezpenerako?
Jone San Ildefonsok aurkezpena egin zuen eta, gero, Xabier Amurizak hartu zuen hitza. Ondoren, Arrate Gisasolak abestu egin zuen eta, nik berba egin ostean, Silvio Rodriguezen abesti bat euskaraz abestu zuen nire omenez. Noski, Mitxel Sarasketa Ataramiñe editorialeko arimak ere berba egin zuen.
Idazle moduan hasi duzun bidean, berebizikoa izango zen Ataramiñeren lana, ezta?
2001. urte inguruan sortu zen Ataramiñe eta preso ezberdinek egindako lanak batzen eta zabaltzen joan da. Oso aberasgarria izan da. Aukera handiaizan da guretzat, baina ez bakarrik idazteko orduan, baita bestelako espresio artistikoak lantzeko ere. Batzuek margotu egiten zuten, zura landu beste batzuek, eskulanak bat edo bestek… Gure sormena sustatu du moduren baten.
Sormena lantzea lagungarri izan da espetxean?
Oso garrantzitsua izan da espetxealdiari aurre egiteko. Beste batzuek ikasketak egiten dituzte, adibidez. Nik kazetaritza ikasketak hasi nituen, baina 2003an EHUtik bota egin gintuzten (Aznarren Gobernuko Acebes ministroak, esanez eurek UNED hobesten zutela). UNEDen kazetaritza ematen ez dutenez, historia egiten hasi nintzen; baina, Kordoban nengoenez, gazteleraz nahitaez. Lehen hiru azterketak gainditu egin nituen, baina euskara hobetzea erabaki eta karrera laga nuen. Puerto I espetxean ikastaro batzuk egiten hasi nintzen, aukera zegoelako, baina Kordoban ez. Bertan egon nintzen sasoi bietan tailer batean sartzeko aukera besterik ez nuen eduki.
“Gure egoeran sormena lantzeko irudimenak garrantzi handia izan du”
Nola hasi zinen olerkiak idazten?
Lehen liburua 2011. urtean argitaratu nuen, baina espetxealdiko lehen urteetan 34 olerki idatzi nituen, kartzelako usteak jasoz. Gero, ikasten hasi nintzenez, idazteari laga nion. 2007ko azaroan, bi urtetik behin Arrate Kultur Elkartean gure eskulanekin egiten den erakusketa prestatu zuten eta Irene Zarrauak esan zidan nahi banuen pare bat eskulan bidaltzeko, baina eskulanetarako batere iaioa ez naizenez, olerki bi bidali nituen.
“Egundoko poza sentitzen duzu zuk idatzitakoa jendeari gustatzen zaiola ikustean”
Horrela berrekin zenion olerkigintzari?
Sasoi hartan, bi astetik behin olerki bana idazten nuen. Gero, ziegan Herria 3000 hiztegia nuen eta, bertan bertso-sorten neurriak agertzen zirenez eta 1983an Xabier Amurizarekin ikastaro batean ikasitakoa barruan nuenez, bertsolaritzaren munduan hasi nintzen. Orduan neurriak bakarrik errespetatzen nituen, errimak ez. Gero eta olerki gehiago idazten joan nintzen, aste batean olerki bat eta hurrengoan bertso-sorta bat. Halako batean, astero olerki bat eta bertso-sorta bat idazten hasi nintzen, eta sorkuntza lana metatzen joan zen.
Liburuen argitalpen urteak ikusita, erritmo bizian idatzi duzu.
2014an, bigarren lana kaleratu nuenerako, Puerto I-etik Kordobara eraman ninduten, isolamendura zuzenean. Han idatzi ditut gainerako liburu guztiak. Ziegek modulu normalen antzeko neurriak dituzte, baina gero leiho txiki bat duzu, barra lodiekin eta lauki txikidun burdin-sarearekin, eta handik bost metrora dagoen horma ikus dezakezu. Hortaz aparte, zeru zerrenda estua besterik ez da ikusten, burdin harien artean. Eskerrak horma txoriek abestu egiten zutela, txio monotonoa bazen ere.
Kordoban ez zenuten beste ekintzarik (ikasketak, tailerrak…) egiteko aukerarik?
Egunero lau ordu irteten ginen patiora eta astean bi egunetan gela batera joaten ginen ariketa fisikoa egitera, baina baliabide urriekin. Hori zen gure bizitza: patioan kirol pixka bat egin eta ziega barruan bakoitza bere zereginetan egon.
Olerkigintza ihesbide izan da zuretzat?
Bai, horregatik deitu nion lehen liburuari ‘Ametsen txokoan bizi naiz’. Kartzelaldiari aurre egiten gune bat aurkitu behar duzu, ezin zara sabaiari begira egon.
Nolako baliabideak zenituen idazteko, informazioa lortzeko, inspiratzeko…?
Adibidez, ‘…eta kitto!’ aldizkaria iristen zitzaidan. Gainera, Gara eta Berria egunkariak irakurtzen nituen, eta baita Aizu eta Argia aldizkariak ere. Bestetik, bisitetan hemengo gauzen berri jasotzen nuen. Irratia ere entzuten genuen, baina zoritxarrez irrati-kate guztiak Euskal Herritik kanpokoak ziren. Bitxia zen, bestalde, telebistan beste autonomia batzuetako kateak ikusten zirela, baina Euskal Herrikoak sekula ere ez. Beraz, egoera horretan sormena lantzeko irudimenak garrantzi handia izan du. Bertso eta olerki asko politikaren ingurukoak dira, baina beste batzuk kultura, maitasuna eta bestelako gaiak lantzen dituzte. Badaude, noski, kartzelako bizitza nolakoa den kontatzen dituzten poemak.
Nolako kontuak, adibidez?
Kordoban, adibidez, lau galeria zeuden. Bata motza, bost ziegakoa, eta beste hirurak hamar ziegakoak. Momentu batean gu hiru galeria horietan geuden banatuta, batean hiru kide, bestean beste hiru eta horrela. Bizimodua preso arruntekin egiten genuen eta, zoritxarrez, isolamenduan zeuden preso arruntek burua oso nahasita zuten. Eurekin izandako esperientziak jaso izan ditut. Edo bestetik, patioan ikusten nuena islatu izan dut. Adibidez, mota ezberdinetako zaintzaileak daude, batzuek gizatasuna dute eta beste batzuk zorrotzagoak dira. Gizatasuna zutenek lurra eta haziak ekarri zizkiguten, eta hormaren eta zoruaren arteko arrakalan pipermina, erromeroa eta basolibondoa landatu genituen. Hortik etorri zen ‘Gure Ama-Lur feminista da’ liburua, naturarekin izandako kontaktu horretatik eta, noski, feminismoak azken urteotan izan duen gorakadatik.
Nondik datorkizkizu ideiak?
Berez etortzen dira. Sormen dinamika batean sartzen zarenean, mendekotasun sindrome antzeko izan dezakezu, amaitu arte ez duzulako bakerik sentitzen. Olerkien zirriborroak egin eta karpeta batean sartzen nituen, eta han egoten ziren denbora batez. Hogei zirriborro edukita, lasaiago hartzen nuen, banuelako zerbait, eta lasaitasun horrekin ideiak hobeto etortzen dira.
Zer jasotzen du ‘Gure Ama-Lur feminista da’ liburuak?
Ama-Lur feministak bezain beste maite dudalako jarri diot izenburu hori. Aipatu ditudan baldintzetan bizi nintzenez, Ama-Lurrek nolako indarra duen konturatu nintzen, kanpoan pandemiarekin konturatu garen moduan. 20 urte neramatzan Ama-Lur ikusi gabe, Guardia Zibilaren autobuseko leihatilatik eta gurasoak ikustera ekarri ninduten hiru aldietan Ertzaintzaren autotik bakarrik ikusi nuen. Errekaren bat ikusi ahal izan nuen, Anboto… Urko ez, behe-lainoa zegoelako. Eibartarrak Arraten jaiotzen gara eta berehalako lotura izaten dugu Ama-Lurrekin. Gainera, txikitan eskura genuen Ama-Lur, eta harreman estua izan dugu gaztaroan eta helduaroan ere. Kartzelan sartu aurretik, Urkulu urtegian ikusi nuen Ama-Lur azken aldiz, atxilotu baino bi egun lehenago. Bestetik, erlijio monoteistak esan digu Ama-Lur nahi genuen bezala ustiatu genezakeela, jainkoak horrela nahi zuelako, baina Ama-Lurri edertasuna murriztu egin diogu etengabe. Gizakiak Ama-Lur behar du, bizkunde, oreka, sorleku eta altxor eternala delako. Ama-Lur ez da inorena, gu gara Ama-Lurrenak. Eta bestalde, gauza bat argi dut: gaur egun dauden ideologia guztietatik feminismoa izan daiteke eraginkorrena mundu hobe bat eraikitzeko.
“Ideologia guztietatik feminismoa izan daiteke eraginkorrena mundu hobe bat eraikitzeko”
20 urte eta gero, nolako mundua aurkitu duzu?
Urte honetan Eibartik kanpo gutxi egon naiz, inguruetako herrietan bakarrik. Eibar nahiko aldatu da demografikoki eta fisikoki. Alfa ez dago, adibidez. Bestetik, orain dela 20 urte inguru mairuak nahiko errotuta zeuden herrian, baina orain jatorria beste herrialde ezberdinetan duen jende asko ikusi dut. Hala ere, eskoletan segregazioa ikusten da eta horri astindua eman beharko diogu, hurrengo belaunaldietarako arazoa izan daitekeelako, Pariseko banlieuetan (aldirietan) ikusi diren liskarrak ikusita, adibidez. Ezin dugu inor zokoratu eta transmisio-hizkuntza euskara izaten saiatu behar gara. Euskara erabili egin behar dugu, ez altxor bat bezala mantendu. Osterantzean, langabeziak ere asko kezkatzen nau. Eibar zerbitzu-hiria bihurtu da eta momentuz eskerrak jendeak hemen bizitzen jarraitzen duen, kanpoan lan egin arren.
“Argi eta garbi dut gizatasuna indartu, eskubideak gauzatu eta elkarbizitza sendotu behar direla”
Bertsolari aldizkarian zera aipatu zenuen: “Kalean aktibo izan nahi dugu, gatazka demokratizatzeko eta 2011. urtean hasi zen prozesua bermatzeko. Ni bertso-sorta eta olerkiekin hori egiten saiatzen naiz”. Nola bizi izan duzu bake-prozesua?
2011. urteko urriaren 20an Puerto I espetxeko 4. moduluan negoen. Bizipoza eta bizinahia hartu genuen berriarekin. 2016. urtean ‘Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin’ liburua argitaratu nuen, bake-prozesua hasi eta bost urtera bidea horixe zela esateko. Gatazkak jarraitu egiten du, gure askatasuna lortzeko eskubidea izan arte gatazkak jarraitzen duelako, baina beste era batera. Bortizkeria bat gelditu egin zen, baina besteak hor jarraitzen du. Xabier Amurizak pentsatzen zuen nire liburua irakurtzerakoan garraztasuna edo amorrua aurkituko zuela, baina ez. Badakit gertatutako guztia, gertatzen ari dena, eta argi eta garbi dut gizatasuna indartu, eskubideak gauzatu eta elkarbizitza sendotu behar direla. Gauzak baikortasunez eta maitasunez ikustea gustatzen zait, nahiz eta batzuetan zaila izan.
2011ko apirilean atxilotu zuen Poliziak Creusen (Frantziako Estatua) tiroketa baten ostean, Oier Gómez gasteiztarrarekin batera jendarmeen errepideko kontrol batetik ihes egiten saiatzean. 2016an 15 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Parisko epaitegiek. Dijon, Seysses, Fresnes, Fleury eta Renneseko espetxeak ezagutu ditu bere espetxealdian. 2022 amaieran edo 2023 hasieran beteko du bere zigorra Frantziako Estatuan, baina Espainiako Estatuak bere aurkako euroagindua eskatua du.
Renneseko (Bretainia, Frantziako Estatua) kartzelan preso gaituzten emakumeak hainbat dibisiotan bananduta gauzkate. Dibisio bakoitzean 20 ziega daude. Egunotan, gurean, A3 dibisioan, hamazortzi emakume gaude: hamazortzi adin, hamazortzi jatorri, hamazortzi kolore, erlijio eta bizitza ulertzeko modu; ezberdinak bai, baina denak galére honetan bat eginda, harresi hauen artean gatibu, ohikeriazko elkarbizitzan, ez-ohiko garai pandemiko distopiko honetan.
Soniak –bere benetako izena ez den arren, egiazko gertaera da, zoritxarrez–, hemezortzi horietako batek, bere burua urkatu du gaur. Kable luzagarri batekin lepoa inguratu eta bizitzan zintzilik geratu da, dilin-dalan, heriotza noiz etorriko. Hemezortziotako beste batek ireki du bere ziegako atea eta, hari esker, balantza makabro horretan, bizitzak irabazi du gaurkoan. Ez da beti horrela gertatzen, besteak beste, gaur bezala, kartzelari eta kartzela-medikuek denbora gehiegi hartzen dutelako ziegaraino heldu eta presoa artatzeko.
Zerk bultzatu du Sonia muturreko erabaki hori hartzera? Egoeraren ezinegonean, ohartu naiz ez dudala Soniarekin apenas hitz egin. Badakit etxetik urrunegi dagoela eta ama gaixorik duela, baina gure dibisiora duela gutxi heldutakoa denez, politesse esaldi bakar batzuk baino ez ditugu trukatu. Horrek, nola ez, zer pentsatu eman dit. Elkar entzun, elkar ulertu, elkar zaindu eta laguntzea, gaur eta hemen, inoiz baino gehiago, bizirik irauteko ezinbesteko tresnak ditugu!
Azken kate-begien ahotsak
Pandemia garaia kartzelan nola bizi (izan) dugun kontatzeko galdegin didazue. Pandemiarik gabe ere, presoak jendartearen azken kate-begia izan ohi gara –edo azkenetakoa, zoritxarrez, beti baitago okerragorik–: sistemaren biktimak edota aurkariak, jendarteak berak ahaztuak. Zer esanik ez, larrialdi garai honetan. Agerikoa da, ontsalaz, presoak eta presondegiak ez daudela gobernuen lehentasunean artean; bada, azkentasunen artean gaudela egiaztatu dugu orain.
Gaixotasunaren aurrean biderik errazena erabili dute gurekin, kartzelak itxiz eta aurretiaz eskasak ziren eskubideak guztiz ukatuz –biderik interesatuena aldi berean. Kanpoan bezalatsu, herritarrak nola presoak hala, gu gehiago kontrolatzeko eta estutzeko–. Aitzitik, euskal presook, errepresio berezitua pairatzen dugun honetan, gure herriaren elkartasunaren lastairaz goza dezakegu zorionez. Horregatik, gaurkoan ahaztuetan ahaztuei, albistegi eta egunkarietan ahotsik ez dutenei, alegia gainontzeko emakume presoei hitza ematea deliberatu dut.
“Presoak eta presondegiak ez daude gobernuen lehentasunean artean; bada, ‘azkentasunen’ artean gaudela egiaztatu dugu orain”
Egun hauetan dibisioan, patioan… gurutzatu ditudan emakumeei hurrengo galderak luzatu dizkiet: zelan bizi izan duzu pandemia garai hau kartzelan? Ezberdintasunik antzeman duzu orain arteko kartzelaldiarekiko? Zeintzuk dira zure sentimenduak azken urte honekiko? Zer daukazu esateko, kritikatzaileko, salatzeko, aldarrikatzeko…?
Isolamenduari isolamendu erantsia
Euren erantzunen aurretik, ostera, hona hainbat argipen. Frantziako kartzeletan, pandemia hasi zenean, hiru hilabetez egon ginen bisitarik gabe –muga zeharkatu behar zuten senideentzako, aldiz, lau hilabete izan ziren–. Geroztik, aurretiaz baino bisitari askoz gutxiago etortzen dira preso dauden emakumeak ikustera, bidaien ohiko zailtasunei larrialdi neurrien ondorioak gehitzen zaizkie: etxeratze-aginduaren ordutegiak, garraio murrizketak, kaleratzeen/egoera ekonomikoaren ondoriozko diru galerak, muga zeharkatzeko PCR bat egin behar izatea… Senidea kutsatzeko edota norbera kutsatua izateko beldurra hor dago. Kartzelak berak jartzen ditu zailtasun erantsiak: bisita eta bisitari kopuruaren murrizketa, bisita-gelaren banaketa sistema, tarte luze batean ume bakar bat sartu ahal izatea –amak seme-alaba gehiago eduki arren– edota umeek euren amak ezin ukitzea/besarkatzea… Horrek guztiak eragiten du pandemia aurretik ikustaldi egunetan beteta edo ia beteta egoten ziren lokutorioak (dozena inguru dira Rennesen), gaur egun ia hutsik egotea.
Aldiro bi edo hiru preso baino ez gara joaten bisita geletara eta, maiz, ni bakarrik noa… ia 200 emakume gauden kartzelan! Nire senide eta lagunek ere zailtasunak izan dituzte hainbatetan bisitara heltzeko aipatu arrazoiengatik eta, kartzelan bete berri ditudan hamar urte hauetan estreinakoz, asteburu bat baino gehiago bisitarik gabe igaro dut. Udan bi UVF (Estatu Frantseseko kartzeletan egiten diren aurrez aurreko bisita luzeak) egiteko aukera izan nuen, baina bestela urtebete daramat senideak eta lagunak besarkatu barik: bateko, bisita geletan banaketa sistema ezarri dutelako –Espainian ez bezala, Frantziako lokutorioetan bisita arruntetan ez dago etxekoengandik banatzen gaituen kristalik–; besteko, udaz geroztik ez baititugu berreskuratu delako UVF horiek.
Itziar Morenoren ilustrazioa
Eskubide murriztuei murrizketa
Kartzelan berez urriak diren eskubideak mehaztu dizkigute azken urtean, bestalde: lan egiten duten emakumeak hiruzpalau hilabetez egon ziren lan egiteko aukerarik gabe, horrek eragiten dien diru galerarekin: ezin oinarrizko produktuak erosi, ezin etxera dirua bidali, eta abar. Urte oso bat daramagu aktibitaterik gabe, udako parentesia salbu. Formakuntzak (etenekin) edo lanak baino ez dituzte baimentzen. Eskola ez, ordea, eta ez dago lanik preso guztientzat, urrundik ere. Kiroldegiaren eta liburutegiaren erabilera asko mugatu digute, eta maiz ez dugu joateko aukerarik ere. Aktibitate kulturalik ez dugu, patio ordutegiak erdira laburtu dizkigute urtebetetik hona…
Zigorrak gehitzen dizkigute osasun krisiaren aitzakiarekin; hala nola, UVF bakan horien edota kanpora ateratzeko baimenen ostean hamalau eguneko konfinamendua ezartzea. Konfinamendua zigor baldintzetan betetzen dugu, bakarrik eta inolako aktibitaterik edo hartu-eman sozialik gabe. Aldiz, kartzelariak egunero etortzen dira kaletik kartzela barrura eta nekez betetzen dituzte segurtasun neurri gutxienekoak ere. Zigortu egiten gaituzte baina ez digute inoiz testik egin, isolamendu luzeak ekiditeko edota kartzela honetan birusa sartu denetz frogatzeko, behin eta berriz eskatu eta salatu badugu ere.
Gauzak horrela, hona Renneseko kartzelako hainbat emakumeren lekukotzak:
“Kontakturik gabeko bisitak oso deserosoak dira, benetan etsigarria suertatzen zait kontakturik eza, ezin senideak besarkatzea”
“Beldurra ematen dit etxekoekin ezin egoteak, zerbait gertatuko balitzaie euren ondoan ezin egoteak”
“Hemen ez dago ezer egiteko, ez aktibitaterik ez deus; denbora ohi baino geldoago igarotzen da, etsigarria da oso”
“Psikologikoki asko eragiten digu; hemen, biderkatu egiten da jendarteak kanpoan duen pandemiarekiko sentipena, itxialdia jasangaitza bilakatzen da, aktibitate eta bisitarik gabe… Hori da pandemiaren alde negatiboa, eta positiboa…? Ez dago”
“Hamalau konfinamendu egun horiek oso gogorrak egiten zaizkit: lan egin barik, inor gurutzatu barik… Ziegan erabat deprimitu egiten naiz. Emakume presoon arazo psikologikoak ugaritu egin dira pandemiaz geroztik”
“Bitxia da hau esatea baina ni babestua sentitzen naiz, erabat itxita gaudenez, sentipena daukat birusa ezin dela sartu. Aldiz, kontraesan gehiegi ikusten ditut: kartzelariek maskara nahi dutenean kentzen dute, ez dute inoiz eskularrurik erabiltzen… Ospitalean, COVID-19a lehenesten dutenez, gure gainontzeko gaixotasunak ez dituzte behar beste artatzen”
“Pertsona nagusientzat are zailagoa da egoera”
“Jendarteari oihukatzeko gogoa daukat: existitzen gara! Presoak, pandemia honetan, ahaztuetan ahaztuenak gara”
“Ez dudanez bisitarik inoiz niretzat, zentzu horretan, egoera ez da asko aldatu” [Salagarria da egoera: emakume gehienek ez dute inoiz bisitarik jasotzen]
“Jendarteari oihukatzeko gogoa daukat: existitzen gara! Presoak, pandemia honetan, ahaztuetan ahaztuenak gara”
“Egun osoa maskara jarrita eraman behar izatea oso nekagarria suertatzen zait. Badakit, kanpoan ere jendeak eraman behar du, baina… kontxo, etxera heltzean kentzen dute! Guk uneoro jantzi behar dugu, eta kentzekotan zigortu egiten gaituzte. Kanpoan isun soil bat dena, guretzat zigorra eta askatasun egunak galtzea dakar”
“Gero eta itxiago gaude, gure eskubideak murrizteko profitatzen dute. Kartzelan askatasuna galtzen da, orain gure oinarrizko eskubideak ere ukatzen dizkigute”
“Nik pandemia aurretik baino bisita gutxiago dut orain”
“Ostra baten moduan sentitzen naiz, egoerak nire baitan ixtera eraman nau. Ez daukat nire familiaren berririk; ez dut entzun nahi etxeko norbait gaixotu denik. Aurretiaz nituen ilusioak galdu ditudala sentitzen dut. Horrela babesten dut nire burua: lehen mundu guztiarekiko enpatia nuen bitartean, orain nire baitan itxi eta babestu egiten naiz”
“Lotsagarria da kanpora ateratzeko baimenen ostean hamalau egun isolatuta igaro behar izatea, apenas ordu pare baterako ateratzen bagara ere”
“Lehen baino itxiago gaude, jadanik ez daukat baimenean ateratzeko gogorik hamalau eguneko isolamenduaren eraginez. Horrez gain, sekulako ezinegona sentitzen dut, ez diet nire seme-alabei gaixotasuna eraman nahi!”
“Nik larritasuna sentitzen dut uneoro. Adibidez, nire ziegatik ateratzerakoan ez dut ezer ukitzen, oihal bat erabiltzen dut ateak-eta irekitzeko…”
“Entzun behar ditugunak, gainera. Kanpoan dagoen jendeak diosku: zuek itxita egotera ohituta zaudete… Ez ba! Lehen baino itxiago gaude, ez da onargarria”
“Kartzelarien komentarioak ere pairatu behar ditugu, hala nola, ezin garela kexatu kirola egiteko aukera dugulako eta eurek kanpoan ezin dutela gimnasiora joan… entzutekoak jaio gara! Ni ez naiz pertsona bortitza baina, batzuetan… zaplada galanta emango nieke, bai!”
“Aktibitaterik gabe erabat galduta nago; asko-asko aspertzen naiz”
“Kultura faltan daukagu!”
“Zapalkuntza gehigarria pairatzen dugu, lehen baino itxiago gaude”
“Ustel hauek ederki profitatu dute, zanpatzen gaituzten torlojuak hamar bider gehiago estutzeko. Beldur naiz, pandemia amaitzean gure ohiko eskubideak berreskuratuko ez ote ditugun”
“Egoera honek apnean jarri gaitu, kanpoko haizea faltan baitugu; denborarekiko insomniora bultzatu gaitu, giza anemian gaude”
“Egoera honek agerian utzi du –aurretiaz baino era latzagoan, bederen– idazteko eta irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek lehen baino aukera gehiago dutela paranoian erortzeko: egun osoa telebistari begira, etengabe neurriz gaineko datu dramatikoak errepikatzen dituzten programei so eta, aldi berean, datu kontraesankorrak esaten dituztenez, ezin norbere iritzia finkatu”
“Emakume presoak, ohikoan, haurren gisa tratatzen gaituzte; bada, orain… kartzela erabateko haurtzaindegia bilakatu da”
“”Emakume presoak, ohikoan, haurren gisa tratatzen gaituzte; bada, orain… kartzela erabateko haurtzaindegia bilakatu da”
“Iruditzen zait bazkariak lehen baino urriagoak direla, agian gastuekin kontu gehiago egiten dutelako… auskalo”
“Inoiz baino behar handiagoa daukagu ukitzeko, besarkatzeko, musukatzeko… aldiz, bizitza artifizial batekin gu erosten saiatzen dira: telefonoan diru apurrak sartzen –atzerrira deitzen dugunontzat hutsaren urrena dena–, aldiro arazoak ematen dituzten bideo-deiekin, telebista dohainik eskaintzen… Horrela nahi gaituzte: egun osoa telebistara begira, tontotuta! Telebista, beti bezala, kartzelak baliatzen duen arma da, gure askatasun apurrak murriztu edota kontrolatzeko”
“Gizakiarekin harremana eta kontaktua galtzen dugun honetan, ez gara salbaiak bilakatzen ere, baina… baina!”
“Hamalau eguneko konfinamendua erabat eskandalagarria da: ez digute testa egiten edota tenperatura hartzen… giltzapetu eta kito!”
“Ez digute aukeratzen uzten zerekin arriskatzen garen. Kartzelariak kanpotik datoz, maskara kendu eta ukitzen gaituzte… hori halabeharrez pairatu behar dugu eta, aldiz, ezin ditugu gure senideak ukitu”
“Kartzelariak, zuzendariak eta abarrek erositako edo etxean egindako musukoak erabiltzen dituzten bitartean guri hori bera debekatzen digute: konfinamenduaren ostean bisitak hasi zirenean, paketean musukoak sartzea debekatu ziguten; jarraian, zuzendariak baimendu zuen gureak josi edo paketean oihalezko musukoak sartzea; azkenik, baimendutako hauek janzteagatik zigortzen gaituzte” [Kartzelak banatzen dizkigu egunero hartu-eta-botatzeko musukoak eta, horiek erabili ezean zigortzen gaituzte]
“Kartzela sektoreetan banatu izanak preso gehiagorekin harremana izateko aukera kentzen digu, bakardade sentimendua areagotzen duena”
“Patioak gehiegi murriztu dizkigute, kanpora gehiago ateratzeko beharra daukat”
“Murrizketa hauek guztiak presoen ezkortasuna bultzatzen dute: haserreago gaude, beldurtuago…”
“Kartzelarien jarrera salatu nahi dut: bisitetan senideak mehatxatzen dituzte musukoa, une baterako bada ere, kentzen badute, berdin nagusiak edo umeak badira. Eurek, nahi dutenean kentzen dute beraien musukoa ordea! Hamaika batzen dira beraien gela eta bulegoetan eta guri eskola bera ere debekatzen digute bospasei bildu ez gaitezen… eskandalagarria!”
“Kartzelek estatu baten demokrazia eta askatasun maila erakusten dutela esan ohi da… pandemiarekin ederki ikusi dugu zein den frantziar estatuaren demokrazia maila”
“Administrazioak ez du onartzen ez daukala gaitasunik gure segurtasuna bermatzeko”
Lekukotzekin bat nator, oro har. Batzuk berdin-berdin sentitzen ez baditut ere, ederto ulertzen ditut burutapen horiek guztiak. Ideia parea gehituko nituzke nire aldetik. Bateko, Frantzian gauden euskal emakume presoak urrunduta eta isolatuta mantentzen gaituztela –eta, ematen duenez, epe ertainera ez dago zantzurik/borondaterik egoera hau konpontzeko–. Lorentxa, Saioa eta ni neu bakarrik gauzkate, etxetik 800 kilometrora, eta Parisen dauden hiru kideak ere, elkarrekin egonagatik, Euskal Herritik 900 kilometrora daude. Ni kartzela honetan urrun eta bakarrik egoteak nire senideei galera handiak eragiten dizkie, bidaia luzea eta beste senideen laguntzarik gabe burutu behar baitute. Bidaiaren arriskua, nekea eta gastua biderkatu egiten dira. Zer esanik ez orain, muga zeharkatzeko PCR test garestiak ordaindu behar dituztenean. Gasolina, hotela, errepideko ordainsariak eta abarrez gain, pertsona bakoitzeko 80 euro gehigarri opari. Esan gabe doa, gure senideek kilometro gutxiago egiteko modurik eraginkorrena gu etxean egotea da, hortaz… presoak kalera!
Besteko, esango nuke kontaktu ezak, plastifikatutako bisitek, teknologia berrien harreman-bitarteko artifizialek (bideo-deiak kasu) eta abarrek areagotu egiten didatela arrainontzi erraldoi batean nagoenaren sentipena. Zuek besarkatu ezinik, halaxe sentitzen naiz. Nemo gisa, plastikozko burbuila baten barruan. Ohartu naiz, bai, bisita galerak eta kontaktu faltak uste baino gehiago eragiten digutela. Euskaldunok, bisitei dagokionean behintzat, “pribilegiatu” batzuk gara kartzelan, esan nahi dut, inork gutxik duela, guk bezala, astebururo-astebururo bisita. Eta noski, jakin badakigu bisitek zenbat ematen diguten: maila guztietako sostengua, maitasun dosi erraldoiak, alaitasuna barra-barra, aurrera jotzeko indarra, informatuta egotea, gozotasun eta sexu beharren asetzea, eztabaida eta ekinbide politikorako aukera… kalea barrura ekartzen diguzue edo, hobe, barrukoak kalera ateratzen gaituzue! Gutunekin, deiekin, bisitekin… zuek zarete gure kanpora begiratzeko leihoak!
“Lehen baino aukera gutxiago dugun honetan, trikimailuak biderkatzeko gai gara; pertsonok, emakumeok, presook… beti topatzen dugu bidea!”
Amatxi preso bat
Zailtasunak aukera bilakatu
Pandemia egoera honek erakutsi dit –batez ere bisitarik gabe egon ginen lau hilabete horietan– presoak gure baitara barnebiltzen garela leiho horiek ixten zaizkigunean. Orain ohartzen naiz, ni neu ere nire baitara kiribildu nintzela… Aldiz, Sarrik idatzi zuen bezala, “okerrenean ere, askatasun apur bat gordetzen da gizabanakoaren gogoan. (…) Harresia zulatzea ezinezkoa denean, askatasuna kanpotik helduko litzatekeen zerbait ez dela, presoak barruan bilatzen du, norbere baitan, eta lagunengan”. Lagunengan, etxekoengan eta gure baitan bilatu eta topatzen dugu askatasun hori, bai horixe!
Azken ideia hori era politean laburbildu zuen 65 urteko amatxi preso batek, nire galderei emaniko erantzunean. Bere hitzekin amaituko dut, hortaz, gaurko gutuna: “Nik zerbait positiboa esateko gogoa daukat: lehen baino aukera gutxiago dugun honetan, trikimailuak biderkatzeko gai gara; pertsonok, emakumeok, presook… beti topatzen dugu bidea!”. Balio beza ideia horrek, bada, pandemiaren krisiari aurre egiteko. Kapitalismorik basatienaren, giza-kontrol itogarriaren eta konplexurik gabeko errepresio militarraren bizkortzearen gainetik, zailtasunak aukera bilakatzeko: orain inoiz baino gehiago, borroka da bidea! Zaindu eta ekin!
Zigor Garro Perezek euskaratu zuen espetxean, eta Txalaparta etxeak argitaratu du 2020. urte nahasi honetan.
Beste liburu bat ere badu Lander Garro Perezek euskaratua kartzelan zegoela, kasu honetan Oier Gonzalez Bilbatuarekin elkarlanean: Batzorde ikusezinaren ‘Heldu den matxinada‘. Txalapartak argitaratu zuen 2011. urtean.
«Gizonontzat emakumeen zapalketa ikusezina da neurri handi batean»
Euskal Herritik ehunka kilometrora gatibu zutela itzuli zuen Zigor Garrok «Neskamearen ipuina» (Txalaparta), Margaret Atwood-en eleberri distopikoa. Frantsesei euskaldunon zapalketa ulertaraztea ezinezko iruditzen zaion bezala, bere larruan bizi ez duen zapalketa %100ean ulertzea ezinezkoa zaiola dio, baina Atwooden eleberriak errealitate horretara hurbiltzeko gakoak ematen dituela uste du.
Amalur Artola
AEBetan estatu kolpe bat izan da. Gizartearen sektore puritanoenak agintea hartzearekin batera, gizona bilakatu da jainko eta, ugalkortasunaren beherakadaren aurrean, sistemaren biziraupena ziurtatzeko emakumeak azpiratu, eta ugalkorrak direnak elitean daudenei haurrak emateko sistema erreproduktibo gotor batera lotuko dituzte. Hori da Margaret Atwood-en “Neskamearen ipuina” eleberriaren abiapuntua, 1984an idatzi arren azken urteetan bolo-bolo ibili den nobela eta, orain, Txalapartaren eskutik eta Zigor Garrok itzulita euskaraz irakur daitekeena.
Zerorrek proposatu omen zenion Txalapartari Atwooden liburu hau itzultzea. Zergatik? Zer piztu zizun liburu horrek?
Halaxe da. Batetik, itzulpengintza gustuko dudalako eta kartzelan zaudela halako egitasmo luze baina egingarriak izatea oso onuragarria delako lapurtzen dizuten denborari etekina ateratzeko. Eta, bestetik, erabaki nuen liburu hau proposatzea obra literario oso ona iruditu zitzaidalako eta gaur egun pil-pilean dauden gai asko jorratzen dituelako, batik bat emakumearen esplotazioari dagozkionak, bereziki ikuspegi sexual zein erreproduktibotik.
Baita eleberriko protagonista modu batean giltzapetua edo gatibu dagoenez eta sentimendu eta sentsazioak lehen pertsonan narratzen dituenez, oso gertukoak iruditu zitzaizkidalako ere. Oso identifikatua sentitu nintzen egileak gatibutzaz egiten duen deskribapenarekin. Eta hori ere elementu edo faktore inportantea izan zen.
Eleberria 1985ekoa da, baina azken urteetan egin da bereziki ezagun. Telesail batera ere eraman zuten. Atwood modu batera iragarlea izan zela esaten duenik bada.
Iragarle… izan liteke, bai. Atwoodek liburu hori argitaratu zuenean, ez dut esango borroka feminista marjinala zenik, baina ezin da alderatu azken urteetan izan duen leherketarekin. 90eko hamarkadako martxoaren 8ko manifestazioak gogoratzen ditut nik, eta ez zuten gaurkoekin zerikusirik.
Nik liburu hau oso berandu deskubritu nuen, 2017. urte inguruan. Oso literatura zalea naiz, eta harrituta geratu nintzen liburu hau nola ez zegoen George Orwellen “1984” edo Aldous Huxleyren “Bai mundu berria” liburu distopiko klasikoen mailan. Suposatzen dut liburua ezaguna egin zela bai serieagatik, baina baita feminismoak sozialki eta politikoki irabazi duen protagonismoagatik ere.
Emakumeen azpiratze muturreko bat irudikatzen du Atwoodek, sinesgaitza suertatu beharko litzaigukeena. Baina ez da hala. Badaude gaur egungo gizartearekiko paralelismo garbi batzuk.
Badaude bai; nire ustez nabarmenena, emakumearen esplotazio erreproduktibo eta sexualarena; gaurkotasun handia duten auziak dira. Uste dut Atwoodek emakumearen azpiratzearen karikatura bat egiten duela eta horren bidez erakusten dizkigula gaur egun emakumeak jasaten dituen esplotazioetariko asko, gizonarentzat ikusezinak izan ohi direnak.
Zu gizona izanik, nola eragin dizu alde horretatik?
Niri, ez bakarrik liburu honek, baita borroka feministak ere, eragin didana izan da konturatzea emakumeek jasaten duten esplotazioa niretzat gizon bezala ikusezina dela neurri handi batean, nik ez dudalako pairatzen nire azalean.
Emakumeek beren esplotazioa deskribatzen digutenean badaukagu joera pentsatzeko badakigula zer den hori, baina norberak ez badu bizi bere azalean ez da subjektu esplotatua eta, beraz, ezin du jakin zer den esplotazio hori. Nik hori oso argi ikusten nuen [espetxean] frantsesekin; euskal herritar gisa jasaten genuen zapalketa azaltzen saiatzen nintzenean konturatzen nintzen xeheki azalduta ere ikusezina zitzaiela, ezinezkoa zela beraiei transmititzea esperientzia hori beraiek ez dutelako bizi beren azalean herri gisako esplotazio bat. Orduan, frantsesek herri gisa ezin badute ulertu herri gisa bizi dugun esplotazioa, nik ezin dut ulertu %100ean, inondik ere, emakumeek jasaten duten esplotazioa. Eta, gainera, oso presuntuosoa iruditzen zait gizonen aldetik pentsatzea dena ulertzen dugula eta dena dakigula, ze guk, gizon bezala, ez dugu jasaten emakumeek emakume izateagatik jasaten duten zapalketa.
Irakurle askok telesaila ikusiko zuten. Haren aldean, liburuak hausnarketa askoz sakon eta intimoagoak dakartza, askatasunaz, justiziaz, erbesteaz, gatibutasunaz.
“Neskamearen ipuina”-k jorratzen dituen gai anitzen artean bada bat oso interesgarria, eta da injustiziaren aurka matxinatzea ez dagoela denon esku, oso gogorra dela. II. Mundu Gerrako pelikulak edo Gerra Zibilari buruzkoak ikusten ditugunean badugu joera pentsatzekoa gu, testuinguru horretan, bai ala bai matxinatuko ginatekeela. Baina historiak erakusten digu hori oso gutxik egiten dutela, minoria bat izan ohi dela matxinatzera iristen dena.
Protagonistak berak jarrera nahiko otzana du.
Protagonista sumisioaren faseak bizi dituen pertsona bat da. Badu alter ego bat ausartagoa, ekintzailea, matxinatzen dena, baina eleberri guztian zehar nahiko modu otzanean jasaten du zapalketa, ez duelako ikusten modurik hari aurre egiteko.
Eta, telesailarekin alderatuz, liburuak erakusten diguna da prozesu horren mekanismo psikologikoa. Esplikatzen du zergatik den hain zaila matxinatzea, zer dagoen jokoan, zeintzuk diren gure beldurrak, eta abar. Horren esplorazio bat badago eleberrian, telesailean, hizkuntza zinematografikoa beste hizkuntza bat delako, erakutsi ezin dena. Telesaila akziozkoa da eta liburua introspektiboagoa da. Adibidez, gatibutzari buruz esplikatzen dituenak seriean ez dira agertzen, eta gogoeta horiek oso inportanteak dira.
Itzulpen prozesua nolakoa izan da? Sufritu edo gozatu egin duzu gehiago?
(Barrez) Ba izan da prozesu oso laboriosoa, ze ez dago taxuzko euskara-ingeles hiztegirik; dauzkagun hiztegiak oso azalekoak dira, sinpletxoak, eta askotan ibili behar izan nuen gaztelerazko edo frantsesezko hiztegiekin, inguruko jendea eta lagunak zoratuz, ze kartzelako baliabideak oso urriak dira: ez dugu Internetik ez sareko hiztegirik. Prozesu laboriosoa baina polita izan zen, horrelako obra bat euskaratzeak satisfazio izugarria ematen diolako edonori, baina are gehiago preso dagoen pertsona bati, ze, lehen esan dizudan bezala, denborari etekin bat ateratzen diozu eta behartu nahi zaituzten egoera infertil eta inproduktibo horri zerbait ateratzen diozu. Horrez gainera, nire ustez, borroka feministari ere ematen dio zerbait.
Zergatik aholkatuko zenuke eleberri hau irakurtzea?
Eleberri bikaina delako. Eta klabe asko ematen dizkigulako lehen aipatu dizkizudan gaiez, esplotazioa, sumisioa, gatibutza, adiskidetasuna, amatasuna… sekulako indarra duen liburua da, uste dut Margaret Atwooden ahotsak eleberri honetan ahalmen handia duela, humanitate oso potentea jariatzen duela. Liburua intsumisioaren eta desobedientziaren aldeko aldarri bat ere bada, baita emakumeen esplotazioaren aurkako aldarria ere. Eta, literatura aldetik, goreneko literatura delako. Arrazoi franko, beraz.
Neskamearen ipuina
Margaret Atwood
Txalaparta, 2020
Itzultzailea: Zigor Garro Perez
Freden neskamea da Gileadeko Errepublikan. Komandantearen eta haren emaztearen etxetik egunean behin ateratzen da elikagaiak erostera, errotuluetan hitzak ez baizik eta irudiak dituzten saltokietara, emakumeek debekaturik baitute irakurtzea. Buruz gora etzaten da hilean behin eta otoitz egingo du Komandanteak haurdun utz dezan, jaiotze tasak beherantz egin zuenetik Freden eta gainerako neskameak beren obarioen emankortasunaren arabera balioesten baitira. Hori guztia isilik eta burumakur beteko du, baldin eta Kolonietan edo Horman amaitu nahi ez badu. Jokamoldea, janzkera eta sexu jarduna ez bezala, desira nekez da gobernatzen, ordea, eta Fredenek lehengo bizitza gogoratuko du: bere senar Lukerekin amodioa egiten zuenekoa; alabarekin jostatzen zenekoa; ofizio bat, beraren dirua eta ezagutzarako sarbidea zituenekoa. Orain, akabo guztia.
Jainkoak eta Gobernuak bat egiten dute distopia aztoragarri honetan, eta erregimen ahalguztidun baten itxura hartzen. Politikaren eta sexuaren arteko lotura ilunenetako batzuei argi emanez, mehatxu ezkutu bat agerrarazten du: gizarte osoa azpiratzeko lehen urratsa emakumeak mendean hartzea da. Antizipazio izugarriz, 80ko hamarkadan kaleratu zuen Margaret Atwoodek eleberria, bere prosak ohi duen sarkasmo sotil eta ideien argitasuna lagun. Urteek indartu baizik ez dute egiten istorio lazgarri hau.
Neskamearen ipuina: liburua vs telesaila (kasu, spoiler!)
2017ko apirilean, AEBko Hulu plataformak The Handmaid’s Tale telesaila estreinatu zuen, Margaret Atwooden izen bereko eleberrian oinarriturik. Harrezkero, hiru denboraldi arrakastatsu egin dituzte distopia itzel eta mingarri honetaz, eta laugarrena bidean da. Autoreak 1985ean irudikatutako horri telebistak eman dio forma, aurpegi eta traza, Bruce Millerrek egindako egokitzapean. Batean zein bestean, terrorezko gizarte matxista bera agertzen zaigu: soineko gorri eta buruko zuria daramatzate neskameek eta beti behera begira dabiltza, identitateaz gabeturik, izenetik beretik hasita. “Telesaila ikusia badut, zer berririk eskainiko dit liburuak?”. Hala pentsatzen duenik bada, adi!
Telesailaren lehen denboraldiak liburuari aski hurbiletik segitzen badio ere, badira, behintzat, 7 ezberdintasun aitorgarri (irakurri liburua eta zuk zeuk bilatu, erantzunak gero ere hemen izanen dira!):
Protagonistaren egiazko izena ez da esplizituki ematen liburuan, bai, ordea, telesailean;
Pantailan, protagonista borrokalariago ageri zaigu hasieratik, eta alde horretatik, liburukoa deserosoagoa egiten ahal zaio irakurleari;
Ikus-entzunezkoan, Komandantearen emaztea gazteagoa eta lirainagoa da, betiere edertasunaren kanon mendebaldarraren arabera;
Kronologian ere bada aldea, telesailaren lehen ataletan agertzen baita, adibidez, liburuko azken ataletako pasarte zenbait;
Liburuan, pertsonaiak protagonistaren bitartez iristen zaizkigu, eta telesailak ikuspegi gehiago ematen ditu, protagonistaren galbaherik gabe;
Eleberrian, zuriak ez diren pertsonak bistatik desagerrarazten ditu erregimen totalitarioak, eta telesailean egon badaude, eta gauza bera gertatzen da heteroak ez direnekin;
Pertsonaia batzuen garrantzian ere bada aldea: esaterako, protagonistaren amak pisu handiagoa du liburuan, eta senarrak, ordea, telesailean.
Badira gehiago ere, nahiz eta, tentaldian erortzeko arriskua duzuela eta, ez aitortzea hobetsi dugun. Diferentzia horiek aditzera ematen digute zeintzuk diren liburutik ikus-entzunezkora igarotzeko beharrezkotzat jo dituzten moldaketak, izan komertzialagoa egiteko, izan gaurkotzeko, izan kode bisualei egokitzeko. Irudi batek mila hitzek baino gehiago balioko du, baina hitzak hain ederki josiak daudenean…
Liburuko pasarte bat:
Zaudete lasai, zioten telebistan. Guztia kontrolpean dago.
Aho bete hortz nengoen. Denok geunden berdin, hori badakit. Nekeza zen sinestea. Gobernu osoa, modu horretan desagertua. Nola sartu ziren, nola gertatu zen? Orduantxe eten zuten Konstituzioa. Aldi baterako izango zela esan zuten. Ez zen inolako kale-istilurik egon. Jendea etxean geratzen zen gauetan, telebistari begira, argibideren baten bila. Ez zegoen atzamarraz seinalatu zenezakeen etsairik.
Zaldi Zoro liburuaren promoziorako bideoa dugu hau.
Bideoan liburua aurkezten dute Jokin Urainek, Oihane Bakedanok, Koldo Zumaldek, Eider Fresnedok, Juanjo Legorburuk eta Aitor Fresnedok berak ere, azken honek espetxetik audio grabazio baten bidez.
Liburua salgai izango da Durangoko Azoka Online dendan
Zaldi Zoro
Mari Sandoz
Ataramiñe, 2020
565 orrialde
Gure Ama-Lur feminista da
Bertsoak.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta. Irudiak: Mikel Zarrabe Elkoroiribe. Hitzaurrea: Xabier Amuriza Zarraonaindia.
10,5 x 15 cm.
475 orrialde.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta (Eibar, 1958). Ibon Muñoa 2000ko urrian atxilotu zuten. Hainbat kartzeletan izan dute preso: Valdermoro, Kordoba, Burgos, Langraitz, Puerto I eta, 2014ko martxotik aurrera, Kordoban.
Gure Ama-Lur feminista da Ibon Muñoaren zazpigarren
liburua dugu. Espetxean idatzi duen zazpigarrena izango da.
Haien ildoari eta orden kronologikoari jarraitzen diete liburu honetako bertsoek ere.
Hartara, liburu honen lehen bertsoak 863. zenbakia darama; azkenak, 1018.a. Guztira, 141 bertso berri, 2019ko ekainaren 30etik 2020ko abuztuaren 29ra artean Kordobako espetxean idatziak.
Zazpi liburutan, 1018 bertso, hogei urteko espetxealdian idatziak.
HITZAURREA
AINARA BAT ITZULI DA
Xabier Amuriza
«Ametsen txokoan bizi naiz». Nerabe baten edo bisionario liriko baten zoriona dirudi. Txoko hura ziega bat da, ordea, eta bertako biziliarra, hogei urterako espetxe-zama bizkarrean duena. Baina «Ainarak itzuliko dira». Ainarak aldran, multzoan etortzen dira. Ibonen metafora horretakoak oso banaka eta kostata datoz. Egon pixka batean. «Bidean gaude». Egongo gara. Hogei urte bere zain egin ditugunez gero, beste egun batzuk gorabehera, ez zaigu ametsa txikituko. Zein atari edo atartetan hasiko ote da habia egiten? Orduan konturatzen gara: udazkenean ere «Udaberrian biziko gara». Bitartean, izan ditugu «Hamaika desio utopiarako». Denbora luzatu egin da. Sufrimenduaren denborak luzeak izaten dira beti. «Gure memoria gure historia». Gure memorian, beharbada, sufrimenduak gehiago izan dira garaipenak baino. Baina hori historia unibertsala da. Edozein zapalkuntzaren aurkako ametsari, borrokari heltzen dionak badaki bideak bizitza osoa hartuko diola. Beharbada, «Gure Ama Lur feminista» nagusitzea lortzen denean, bidea izango da Urkora edo Kalamuara joanetorri bat egitea bezalakoa.
Zazpi libururen izenburuak aipatu ditut. Guztien artean, 1018 sorta edo poemaren izenburuak. «1018.Sorkuntzekin honaino heldu naiz, 2020ko abuztuaren 29an». Eta 1018. sorta hasten da:
Sorkuntzan urtetan jardunda
noizbait gertatu behar zen,
iturburua ur barik
etorria agortu zait,
musak dirudi direla
nirekin aspertu.
Ba, ondo musa pazienteak izan dira! 1018 sorta horiez gainera, baditu gehiago ere, esaterako, Eibarko Amnistiaren Aldeko Batzordeak 2009an argitaratutako liburuxka bat, Olerkiak izenburuz. Sorta gehienen batez bestekoa 5 ahapalditik gorakoa dela jota (banan-banan zehatz kontatzeko, hogei urte beharko nituzke), espetxean egin dituen egunak beste esan liteke. 20 x 365 = 7.300 egun = 7.300 bertso, tartean poema mordo bat dela.
2020-09-07ko BERTSOLARI aldizkarian [KARTZELAKO GAIA II] NIRE BERTSOZALETASUNAZ – IBON MUÑOA-k, dio: «2011ko azaroan Ametsen txokoan bizi naiz argitaratu zidaten. Hitzaurrea Jon Etxabek idatzi zuen». Orduan atera behar da, liburuak argitaratzen hasi zenetik, eguneko portzentaia askoz handiagoa izan zela. Artikulu hartan beste kontu bat ere aipatzen du, niretzat bereziki zirraragarria:
«Nahiz politikan buru-belarri sartu, 1983an Xabier Amurizaren ikastarora joan nintzen, bertsolaritza hobeto ezagutzeko. Ikastaroan umeak, gazteak eta helduak (Eibar, Soraluze, Markina…) batu ginen hilabete batzuetan, astean behin. Umeek ikastaroa askari batekin bukatu zuten. Helduok, berriz, afari batekin Soraluzeko San Andres auzoan. Afalostean, Xabierrek bakoitzari bertso bat idazteko eskatu zigun. Ni ez nintzenez osatzeko gai izan, zeharo lotsatu nintzen. Bertsolari izateko ez nuela balio ikusita, bertsozale bihurtu nintzen».
Ba, eskerrak ez zen izan «bertso bat osatzeko gai»! Ikastaroa efektiboago gertatu izan balitz, neuk ere kartzelara joan beharko nukeen berriz, proportzio bereko hitzaurre bat egiteko. Ibonek baino askoz urte gutxiago preso egina izanik (herena bakarrik), nik ez nuen inondik ere burutu proportzio horretako emaitzarik. Eta Eibarko ikastaroa eta San Andresko afaria aipatu dituenez gero, ezin dut neuk ere nabarmendu gabe utzi ikastaro huraxe izan zela (ume, gazte eta heldu batera) nire bertso-bizitzako esperientziarik gogoangarrienetakoa, aukera dudan guztian aipatu ohi dudana.
Ibonen azken liburu hau («Gure Ama Lur feminista»), aurreko guztiak bezala, bere sentimenduen eta sentitzen edo kontrasentitzen dituen gaien hurrenkera bat bezalakoa da. Eta gertaeren kronika bat. Lehen sortaren izenburua: «Europak Amerika konkistatu zuen». Hona pasarte bat:
Senak aginduta, hamasei urterekin
militatzen arduraz hasi nintzen,
Franco lurperatu nahi zutenek beste,
askatasuna maite nuelako,
gazte eta sentimentalak ginen
solidarioak borrokalariekin.
Militantzia bizitza izan da, eta da,
lana, maitasuna, etxea… lez,
maiz, ez nituen egoki uztartu,
ez nuelako behar besteko kemenik.
Bai, Ibon! Hori ere San Andresko afarikoa bezala ulertuko beharko dugu, zeren, baterako kemenik izan ez ei zenuen bezala, besterako ez bazenuen izan “behar besteko kemenik”, zer izango zen, bietarako izan bazenu?
Ibonen sorkuntza luzean, bada gauza bat hunkitzen nauena, baita harritzen ere. Hainbeste urte preso daraman batengan (eta nolako baldintzetan!), itxaron zitezkeen halako amorru, garraztasun edo desesperaziozko garraisi batzuk ere, baina, edo nik ez naiz gauzak ondo interpretatzeko gai, edo San Andresko afariko “ezina” mirari baten ifrentzua izan zen, Oteizaren hutsunea bezala. Hamaika urte preso daramatzan baten lehen liburuaren izenburua Ametsen txokoan bizi naiz da. Orduan, besteok non bizi ginela esan behar dugu? Gezurra al zen? Imintzioa? Ezkutatze altruista bat? Ez dut uste. Banaiz horrenbeste interpretatzeko gai. Ibonen bertso eta olerkietan, gardentasun natural bat eta benetasun noble bat nabarmentzen dira. “Eibartasun genetiko bat”, esango nuke. Beti ere, sendotasun baten barruan. Eta batzuetan, naturaltasun-kolpe ustegabeak:
Auguste Rodin zena ziplo
gauean gogoratzen,
Pentsalaria” lez nago
komunean pentsatzen.
Edo inoiz, sinestea zail den samurtasunak:
Zazpigarren ziegan naiz
poeten moduan,
musekin barneratzen
zirraren munduan.
Horrela ez da harritzekoa ondorioa: «Kartzelan zurekin esnatzen naiz». Ba, ez dituzu esnatze maitagarri gutxi izan, Ibon, 20 urtetan, 240 hilabetetan, 7.300 egunetan! Minutuak eta segundoak San Andres auzoko jatetxean kontatuko ditugu. Orain ez dakit jarraitzen duen, baina Soraluzen aurkituko dugu bazterren bat, eibartarrei gustatzeko modukoa, zubian zintzilik bada ere. Bakean utziko gaituzte, “sikatzen” ari garelakoan.
Eta bertso baten aipuarekin amaituko dut, zeina, geroan jokatu arren, dagoeneko orainaldi bihurtua baita. Noizbait, zorionez! Beste “ainara” guztien itzuleraren zain.
Bi mila eta hogei
zenbaki bitxia,
niretzat izango da
urte berezia,
gaindituko dudanez
espetxealdia,
urriaren hamaikan
Eibarra bidaia.
Hauxe da espetxera sartua izan ondoren egin nuen lehenengo bertsoa. Herriko txokoan ipintzeko bidali nuen.
Preso baina libre
Askatasuna bilatu nahian ta ezin aurkitu garaiz. Bihotza triste neukala sarri nenbilen aurpegi alaiz. Kanpoan libre nintzalakoan preso sentitzen nintzen maiz. Gaur espetxeko burdin artean baina libre sentitzen naiz.
Beste hauek, bata bazkal ostean eta bestea afal ostean eginak dira. Katuaren kontu hori egia da, gainera, Alcala Meco espetxeko etxartean, gauean, katu pare bat edo ibiltzen baitzen.
Bazkal ostean
Gaurko garbantzuak be gogorrak ta hotzak, puxkarri jokorako ze aproposak. Alboko leihotik behera jaurti jozak. Nik aproban ipini guran neure hortzak, handi zorrotzak nahiz euki gogortzat, hainbeste ez dozak. Lar gogor jagozak, osorik jaten hasi beharko gozak.
Afal ostean
Gartzelan gertatzeko handia ez da hau, afaltzeko orduan gertatu berau. Haragia bistan ta derrigorrez barau, leihoa ireki eta jaurti egin dot brau! Katu batek miau baina geldi dirau. Horrek harritu nau. Hi be egingo hau. Usain egin ondoren bertan itxi dau.
Xabier Aranburu Xomorro-ri, Nanterre espetxe frantziarretik 2004an jarri nion hau, berak bidalitakoei erantzuna eman nahian:
Gaua kantu bilakatuz maitasunaren izarrak espainetatik dario bihotzaren irrifarrak hitzak argitutzen ditu sentimenduen sugarrak ta bertsoa margotzen du zure lumaren indarrak txanpon berean uztartuz argiak eta itzalak zuri beltzeko argazkitan amets galduen zirrarak kolorez jantziko ditu egunsentiko ortzadarrak amodioa laztanduz arratsaldeko langarrak.
····
Ondorengo hauek 1992ko urrian jarri nituen Fleuryko espetxean, Usurbilen Senideak elkarteak antolatutako jaialdira bidaltzeko.
1 Udazkeneko arratsaldetan leihatilatik begira zaharkitutako jantzietatik zuhaitzak biluzten dira hosto idorrak dilindan dabiltz hego haizean dirdira iragan hurbil baten heriotz jostaketen ikusmira geroan erneko diren sabel erraietan jira-bira.
2 Denboraren erreferentzia eten gabean badoa arratsaldeko iluna eta egun sentiko lanbroa enbor zaharretik erdituko da izkutukako gogoa izardi gorriz idatzia ta gizaldietan jasoa historiakin zorretan gaude har zagun konpromisoa.
3 Izotz urtuak irristan darrai ama errekaren bila bere bidean daramalarik lurraren negar isila. Itsas zabalaren magalean kantu hau entzun dadila, enbor zaharraren adar gazteak loretan daude pil-pila milesker zuri entzule eta agur zuri Usurbila.
Cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilgarritasuna errazteko eta datu analitikoak izateko. «ONARTU GUZTIAK» saktuta onartutzat emango duzu horien guztien erabilpena. Bestela, «COOKIE AUKERAK» sakatu eta aukeran onartu ahal izango dituzu.
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. These cookies ensure basic functionalities and security features of the website, anonymously.
Cookie
Duration
Description
cookielawinfo-checkbox-analytics
11 months
This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Analytics".
cookielawinfo-checkbox-functional
11 months
The cookie is set by GDPR cookie consent to record the user consent for the cookies in the category "Functional".
cookielawinfo-checkbox-necessary
11 months
This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookies is used to store the user consent for the cookies in the category "Necessary".
cookielawinfo-checkbox-others
11 months
This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Other.
cookielawinfo-checkbox-performance
11 months
This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookie is used to store the user consent for the cookies in the category "Performance".
viewed_cookie_policy
11 months
The cookie is set by the GDPR Cookie Consent plugin and is used to store whether or not user has consented to the use of cookies. It does not store any personal data.
Functional cookies help to perform certain functionalities like sharing the content of the website on social media platforms, collect feedbacks, and other third-party features.
Performance cookies are used to understand and analyze the key performance indexes of the website which helps in delivering a better user experience for the visitors.
Analytical cookies are used to understand how visitors interact with the website. These cookies help provide information on metrics the number of visitors, bounce rate, traffic source, etc.
Advertisement cookies are used to provide visitors with relevant ads and marketing campaigns. These cookies track visitors across websites and collect information to provide customized ads.