Cómo no quererte, Alba

2010 19 martxoa

¡Cómo no quererte, Alba!
Iñaki Gonzalo, Kitxu
Txalaparta 2010

Biografia

1990eko irailaren 10ean Gareseko mediku gaztea, Begoña García Arandigoyen, Alba, tiroz zauritu zuten El Salvadorren jazotako liskar batean; herrialdeko indar armatuen eta ERP Herriaren Armada Iraultzailearen gerrilla zutabe baten -FMLN Nazio Askapenerako Farabundo Martí Frontearena- arteko istiluak izan ziren. Bertsio ofizialak aditzera eman zuenez, bi taldeek egindako tiroen ondorioz hil zen brigadetan joandako euskalduna. Ez zen hori izan, ordea, benetan gertatutakoa: militarrek Alba zauritu eta bahitu egin zuten. Ondoren, bortxatu, torturatu eta garondoan emandako tiro batez hil. Santa Anako sumendi-hegaleko kafe-soroetan tirokatutako gaztea gerrilla zutabearen osasun-lantaldeko partaide zen.
Obra hau izan zitekeenaren historia da, emakume aparta baten biografia, noizbehinka asmatutakoa, noizbehinka benetakoa. Iraultzaile duina etxetik milaka kilometrotara hil zen, bere egin zuen injustiziaren aurkako guda batean. Albak bi herriren artean banatu zuen maitasuna, hots, baztertutakoen artean; berak zioen moduan, borrokak ez baitu mugarik ezagutzen.

Iñaki Gonzalo Casal, Kitxu, euskal preso politikoa Algortan jaio zen, 1964. urtean. Kazetaritzan lizentziatua, gaur egun espetxean Filosofia egiten ari da. Kazetari lanetan, Punto y Hora aldizkarian jardun zuen, gero Getxo Irratian (Getxoko Udal irratia) eta Egin egunkarian ere lan egingo zuen, 1994ean Espainiako poliziak atxilotu zuenean. Espetxean zegoela, Getxoko zinegotzi aukeratu zuten. Hainbat espetxetatik pasa da, eta 1998tik hona Duenas-eko (Palentzia) espetxean dago.

Hauxe da Kitxuk argitaratu duen azken liburua. Baina sakabanaketako ziegetan beste bost liburu ere argitaratu ditu: Carta a un fantasma, Nadine, La barca de Amín eta El niño de Maguey Txalaparta etxean, eta Hace frío aquí en España, Hiru etxean.

Ataramiñe bildumetan ere hainbat idatzi argitaratu ditu.

Behin zergatik idazten zuen galdetu eta honela erantzun zuen: “idazteko grina barru-barruan dudalako eta egunero bizi behar izaten dudan errealitate beltz eta ilun honetatik ihes egiteko ez dudalako orain arte beste era hobeagorik aurkitu”.

Desde mi zulo

El habitáculo donde permanezco veinte horas al día mide tres metros de largo por 1,80 de ancho. Consta de: un camastro de hierro, un taburete clavado al suelo, una mesa de madera de 80 cm. de largo y 40 de ancho,dos baldas de piedra, un retrete y el lavabo. Las paredes se cubren de humedad en invierno y se descon chan durante el verano. En la parte inferior de la puerta dispongo de un parapeto de periódicos y bolsas de basura, y en el agujero del retrete de una botella de plástico para que las ratas no entren por la noche.

Se nos sirven tres raciones al día en bandejas de metal. Durante los chapeos permanezco 24 horas al día en un espacio inferior a seis metros cuadrados; en los periodos de cumplimiento de sanciones, 22 horas diarias. No tengo acceso a ninguna actividad del centro, ni a la biblioteca, ni al cine, ni al salón de actos, ni al campo de futbol, ni a talleres. Durante los traslados nos encierran en jaulas de chapa metálica de un metro de l argo por 50 cm. de ancho. Su única ventilación consiste en una abertura en la parte inferior de la puerta. La estancia en estas jaulas se prolonga en ocasion es durente 10, 12 o14 horas. Con frecuencia el olor a vómitos es tan insoportabl e, sobre todo en verano, cuando las conejeras se convierten en autenticos hornos.

Recurro a una imagen gráfica: los vagones donde los nazis trasladaban a los judíos a los campos de exterminio. Los habitáculos donde 562 ciudadanos vascos permanecemos secuestrados están l ocalizados, aunque su acceso es complicado. El mío se encuentra en el número 4 de la calle Mártires de la ciudad de Ocaña, a 450 kilómetros de mi lugar habitual de residencia. Los interesados pueden dirigirse también al km. 72 de la carretera de Ayora, en Albacete, o al km.7 de la carretera de Olivenza, en Badajoz, o al punto kilométrico 10 de la carretera de Madrid a Jaén, o a Palma de Mallorca, o a Cádiz, o a Gran Canaria, o a Ceuta o a París. Propongo también que los interesados conozcan por dentro cualquiera de los 44 zulos del celular, sito en la localidad madrileña de Navalcarnero, o que se en trevisten con los ciudadanos vascos que llevan 7000 días encerrados en habitácul os de tres metros de largo por 1,80 de ancho. Durante mi estancia en prisión he sido testigo directo de ahorcamientos, intentos de suicidio, apaleamientos a presos sociales y del colectivo, vejaciones, cacheos humillantes, defunciones por enfermedad, episodios de una crueldad dificil de explicar e imposible de imaginar. Las huelgas de hambre, los txapeos, el enfrentamiento directo, la tensión, la soledad, el aislamiento, la rabia, la impotencia… son el contrapunto a los derechos que los chacales de la información aseguran disfrutamos los presos pol íticos vascos en el interior de los habitáculos donde nos mantienen secuestrados.

Iñaki Gonzalo Casal Kitxu (Egin, 1997.07.14)

Share

Sarrionandiak landu «zilarra»ren distira plazara dakar Plateruenak

2010 19 martxoa

gara.net

Durangoko zilar astea

Sarrionandiak landu «zilarra»ren distira plazara dakar Plateruenak

Durangoko estreinako Zilar Astea ekimenak Joseba Sarrionandia izango du ardatz, eta idazle miretsiaren obra ezagutaraztea helburu. Horretarako, Mendiguren editorea iurretarraren ipuingintzaz mintzatuko da; Le Petit Theatre de Pain lapurtar taldeak «Aulki hutsa» antzeztuko du; eta ekimenerako propio sortu «Koblakariak behar ditugu» ikuskizuna taularatuko dute. Eta bukatzeko, txango bat antolatu dute, «Sarriren memoriaren mapa» osatzeko asmoz.

Orain bost urte Landako plazan sortu zen Plateruena, eta Juan Cruz eta Antonio De la Fuente anaiei sor die izena. XVIII. mendeko zilargin edo plateruei buruz ari gara, lanbideagatik baino, euren kulturzaletasun eta euskalzaletasunagatik ezagunagoak baziren ere. Igor Elortza bertsolari ezagunaren esanetan, «txistulari, bertso eta doinu egile… herri kulturgileak ziren eta antzokiari espiritu horren aldarrikapenez jarri genion Plateruena». Eta aretoak orain Zilar Astea ekimena aurkeztu du, urteetan landuriko metal distiratsua plazara aterata.

Aste tematikoa da Zilar Astea, urtero eman nahi dutena aurrerantzean, «udaberri hasiera bueltan». Eta aurten, estreinakoaren ardatz, Joseba Sarrionandia idazlea hartu dute.

Joseba Sarrionandia aski idazle oparo eta ezaguna da gure artean, kantura eta antzerkira eraman diren sortzaileetan garrantzitsuenetarikoa. Eta 1985ean kartzelatik ihes egin geroztik, deserrian bizi da. Aurtengo San Fermin egunean, beraz, 25 urte beteko dira Sarri Euskal Herritik landa joan zitzaigunetik, eta 30 espetxeratu zutenetik.

Iurretarrari eskainiriko Zilar Astea datorren astean jorratuko da, martxoaren 24an eta 25ean, ekimen horretarako beren-beregi sorturiko «Koblakariak behar ditugu» ikuskizunaren estreinaldiarekin hasi, eta martxoaren 28an burutuko den «Ibilbide bat Sarriren memoriaren mapan» txangoarekin bukatu. Tartean, Le Petit Theatre de Pain taldeak «Aulki Hutsa» antzezlana emango du martxoaren 26an, eta Xabier Mendiguren Elizegi editorea iurretarraren ipuingintzaz arituko da larunbatean, hilaren 27an.

Ekimena itxiko duen ibilaldiko gidaria Alberto Errazti izango da -Plateruenako lehendakaria da egun-. Txangoa Landako plazatik abiatu (igandean, 10.00etan) eta Sarriren familia ardatz hartuta, Garaizar -aitaren aldeko jatorria- eta Goiuri inguruan -amaren aldeko jatorria- burutuko da. Eta tartean geldiuneak egingo dituzte, iurretarraren testuak irakurri eta oroimenak plazaratzeko (Aita San Migel plazan, San Mames ermitan, Axkorran edo Ertzilgo garaian, esaterako). Guztira, «ia aldaparik gabe» eta edonorentzat aproposa den hiru ordu inguruko ibilian, kontu-kontari eta kantari. Bueltan, akaso, «kopauren bat ere izango dugu Plateruenan».

Elkarlanean eta herritarren partaidetzarekin antolatu astean, San Agustin kulturguneak ere bere ekarria egingo du, eta «Aulki hutsa» antzezlana aurkeztu, martxoaren 26an (ostiralean, 22.00etan eta 5 euroren truke).

Sarrionandiaren testua ardatz duen «Aulki hutsa» antzezlana Le Petit Theatre de Pain taldearen sorkuntza bat da, eta Ander Lipus markinar antzerkigilea du zuzendari. Antzezle lanetan Manex Fuchs izango da, argiztapenaren arduradun Josep Duhau eta musikari Battitt Elissalde, Jean Christian Xanki Irigoyenek sortu duen musika joz.

Lapurtar taldeak webgunean honakoa dio antzezlanari buruz: «Erbestetik itzuli ezina den gizon batek, tragoa eskaintzen digu. Eta beste bat, bakartasuna traitzeko estakuruarekin. Eta azkena bideko. Musikari batek dantzari bihurtzen du edalearen egonezina, bere iritzi eta asmoek kantu debekatuen hitzak diruditela. Desterruan ondu den arnoa edateko gomita bat».

Denbora eta espazioa

Beste bi ekimen ditugu oraindik aipatzeke, modu batean edo bestean Literatura Eskolarekin loturikoak. Martxoaren 27an, larunbata, Joseba Sarrionandiaren ipuingintzaz berbaldia izango da iurretarraren editore lanak egin dituen Xabier Mendiguren Elizegirekin (10.00etan eta Udal Liburutegian).

Mendigurenek dioenez, eta Sarrionandiaren obra zabalaren barruan, hiru dira ipuin liburutzat hartu ohi direnak. Elkar argitaletxean plazaratu 1983ko «Narrazioak, 1985eko «Atabala eta euria» eta 1990eko «Ifar aldeko orduak». Eta aipatu liburuen aurretik eta ondotik ere emanak ditu ipuin batzuk han-hemenka, tartean «Enperadore eroa», «Maggie, indazu kamamila», «Denbora presentea eta denbora pasatua». Baita mikroipuinez osatu beste hiru liburu ere, «Ez gara gure baitakoak» (Pamiela, 1989), «Han izanik hona naiz» (Elkar, 1992) eta «Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk» (Erein, 1995).

Gaia zedarritzea komeni denez, mikroipuinak alde batera utzi eta lehenengo aipatu hiru lanak izango ditu Mendigurenek abiapuntu. Batetik, «apunte batzuk egin nahi nituzke Sarrionandiaren idazkeraz, garaiko beste idazlan batzuekiko testuinguruan, haren ekarpena zelakoa izan zen hobeki hautemateko». Eta bestetik, «ipuinetan zehar behin baino gehiagotan agertzen den gai bat aztertu nahi nuke: denboraren kontzepzioa -historiaren jarraipenaren linealtasuna versus betiereko itzuleraren mitoa-». Izan ere, aipatu gaia «inportantea iruditzen zait egilea ulertzeko, horren eskutik beste hainbat puntutara irits gaitezkeelakoan: patuaren indarra, heroiaren figura, amodioaren ikuspegia, engaiamenduaren zergatia…». Horra larunbat goizerako gidoia, eguerdian parte hartzaileen arteko bazkaria egiteko, Plateruenan bertan.

Zilar Astea irekiko duen «Koblakariak behar ditugu» ekimena bukaerarako utzi dugu, Plateruenak antolatu ekimenerako beren-beregi sortua baita. (Martxoaren 24an ikastetxeentzako emango dute Plateruenan, eta biharamunean ekitaldi zabalean, 20.00etan eta doan).

Diziplina anitzeko ikuskizuna da «Koblakariak behar ditugu», Gotzon Barandiaran, Unai Iturriaga, Miren Amuriza, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi) eta Karrika antzerki taldea elkarlanean bildu duena.

Gotzon Barandiaran kulturgileak eman digu ikuskizunaren berri. «Plateruena Durango mailako kulturgintza sortu nahian zebilen, eragile ezberdinen artean». Literaturaren inguruan, «ikuskizun berri bat sortzea otu zitzaigun, Sarriren testuetan oinarritua eta haren obra ezagutaraztea helburu zuena». Eta orain urte batzuk, Iñigo Aranbarrirekin Literatura Eskolan landu «denbora eta espazioa» kontzeptuak hartu dituzte ardatz, iurretarraren ezaugarri nagusi direlakoan.

«Sarrionandiak bertso moldean eman ditu poema asko, eta antzerkiari ere garrantzia eman dio. Gainera oso kantatua izan da» eta ikuskizunak aipatu euskarri guztiak uztartu ditu, «koblakariak behar ditugula iritzita, lehengo zentzuan, herritik sortu eta herriaren ahots zirenekoa -Sarri bera izan daitekeena, bere deserritik Euskal Herrira begira-. Kultura herritik sortzea, azken batean, Plateruenak daraman ildoarekin guztiz bat datorrena, kulturgintza egitea».

Ruper Ordorikak «Martin Larralde» kantuan, eta Sarriren hitzetan, «inork ere ez du koblakaririk behar» kantatzen du, hain zuzen, behar direla esateko. Eta guztiz ados gaude, dio «Koblakariak behar ditugu» ikuskizuneko kide Gotzon Barandiaranek.

Garaizarretik Goiurira, «Memoriaren mapa»

Zilar Astea martxoaren 28an itxiko dute, igandean, ekimen xume bezain bereziarekin. Plateruenako lehendakari Alberto Erraztik gidatuta, txango bat egiteko aukera izango da, Sarrionandiaren gurasoen jaioterrietan zehar. Plateruenatik abiatuta, eta aitaren aldetik, Garaizar aldera egingo du lehenengo ibilbideak, eta amaren aldera, Goiurira joko du gero, berriro Landako plazan bukatu eta kopaua egiteko. Tartean geldialdiak egin eta Joseba haur edo gazte zeneko oroitzapenak, «Akordatzen» (Txalaparta, 2004) liburuan idatzi zituenak, irakurriko dituzte, azalpenak ematearekin batera -toponimiaz eta beste-. Bukatu aurretik oparitxo bat ere izango da, Josu Zabala eta Alex Ruiz de Azua musikariek, Zarrabeitia ahizpen trikitixak eta Peru Madalena idazleak emana.

>> berria.info: Sarrionandiaren mundu ikuskerarentzat, aste bat
>> anboto.org: zilar astea. Joseba Sarrionandiaren inguruko aste tematikoa aurkeztu dute
>> plateruena.net: LITERATUR IKUSKIZUNA: KOBLAKARIAK BEHAR DITUGU
>> plateruena.net: zilara astea 2010. Joseba Sarrionandia
>> plateruena.net: ZILAR ASTEA martxoak24-28

Share

Jon Etxeandia, “Kartzelako lanak”

2010 22 otsaila

Kartzelako lanak
Jon Etxeandia
Amnistiaren Aldeko Mugimendua, 2001
Neurriak: 15 x 20 zm.
136 orrialde.

Sarrera: Julen Larrinaga
Irudiak: Juan Antonio Olagorta Txonta

>> PDF formatoan

Liburuak Jon Etxeandiak eta Juan Antonio Olagortak espetxean egindako lanak biltzen ditu: poemak, kartzelako pasarteak, errelatuak eta irudiak. Izan ere, Etxeandiak 18 urte eta Olagortak 21 urte egin zituzten preso Espainiako kartzeletan.

>> Ekintza Zuzena 29. zkia.: LA CÁRCEL ES PARA LOS POBRES Y PARA LOS REBELDES Entrevista a dos presos de ETA

Share

Jon Etxeandia, gure artera

2010 10 otsaila

Jon Etxeandia Zorroza gure artera bildu da. Hemendik aurrera ez du garagardorik edango. Ez du maitasunik egingo. Ez du konspirazioan jarraituko. Ez du hitz egingo. Ez du idatziko. Ez du agitazio eta propagandan arituko. Liburuak ez ditu irakurriko. Ez du kartzelaz eta literaturaz jardungo. Atzo hil zen. Hemendik aurrera ezingo du bere kabuz jarraitu, eta, hartara, gurekin ibiliko da, garagardoak edaten, maitasuna egiten, konspirazioan, hitz egiten, idazten, kartzelaz eta literaturaz, preso eta iheslariekin arduratzen, agit-prop egiten, irakurtzen… elkarrekin ehundutako bizitzaren jarioan.

Jon Etxeandia

Jon Etxeandia 1962. urtean jaio zen Bilbon. Gaztetan, Komunisten Batasuneko gazterian militatu ondoren ETA erakundean sartu zen. 1983. urtean, 21 urte zituela, atxilotu egin zuten, torturatu eta espetxera bidali.

Lapurketa

Zilegitzat nuen poemak idaztea,
baina mundu hau
ez dago kontu askotarako.

Ene poemak
poliziak kendu zizkidanean
komisarioak esan zuen
el cuaderno de las chorradas
desartikulaturik zegoela

Espetxean idazten jarraitu zuen. Poemak, gutunak, idatziak… Pabel Ortzantza izenarekin sinatzen zituen han eta hemen argitaratutakoak, Sobieten Iraultza eta jatorria bilduaz (Ikusi Susa 23-24 Itzalpeko ahotsak). Antzerki antzezpenak antolatzen ezagutu genuen espetxean. Kazetaritza ikasi zuen, artean UPVn ikastea zegoenean. Ibilbide aldapatsua egin behar izan zuen espetxean: Salto del Negro, Melilla, Malaga, Alicante… tratu txarrak, jipoiak, gose grebak, arazo psikologikoak (desoreka bipolarra diagnostikatu zioten), arazoak medikazioarekin… Azkenean, 18 urte eta hilabete baten ostean kalera irten zen berriro.

Kalean Amnistiaren Aldeko Mugimenduan jardun zuen, espetxeetako zigorrari ihes egin ezinean. Euskarazko eskolak ematen. Betiko lagunekin eta gazteekin. Borroka sozialean. “Kartzelako lanak” liburuan bildu zituen kartzelan egindako poema eta idatzi batzuk.

Besterik ez, aberkide maitekok. Preso guzti eta bakoitzari ene irripar zintzoa eta besarkadarik beroena bidali nahi nizkuzueke, azken ziegaraino heltzeko asmoz. Zuena beti izango den marinel ijito abertzale honen partetik, osasuna eta askatasuna.

Ataramiñe elkarteko sortzaile eta partaide izan dugu Jon. Berak eraman du elkarte honen ardura hainbat urtetan. “Gosea lagun, laguna” liburuan ere badira bere espetxeko hainbat kontu. Kalean bizimodu gorabeheratsua ere izan du hainbatetan, baina gaixotasunaren eta tratamenduaren artean, Jon elementu bizkorra gailendu da beti.

Beti gure artean, Jon!


Psicosis
(1996)
(A Juantxo Muiños, Txuri y demás compas que le apoyaron)

Alguien, hace años, le envenenó. El resto fue cuestión de tiempo, de acoso y fermento. No pudo más. Se sintió llamado, como si alguien le anduviese probando y pensó que habí­a llegado su hora, el tiempo de ser libre, de ofrecer su fruto o abonar la tierra con su cuerpo. Sus viejas heridas se le habí­­an hecho insoportable. Necesitaba vomitar todo aquello. Estalló.

Una mañana se levantó transformado en un arrano y quiso volar hacia el sol. Decí­a que iba a reunirse con Joxi y Josean: “son mis testigos”, clamaba, pese a que nunca llegó a conocertlos. En su delirio quiso abrir, desde dentro, los portones de las cárceles. Hablaba con los gorriones aunque no lo acababa de tener del todo claro con las palomas que, ante sus ojos, picoteban con avidez trozos de carne.

Se sentí­­a poderoso y transcendente, “un animal de galaxia”. Quiso dejar tras de sí­­ mundos más humanos. Y ya, en lo que se le antojó un gesto de amor y pensando que aquellos eran sus últimos instantes en el planeta, se le ocurrió enviar a su nave a un “travieso” que rulaba por allí­­, como si en el/ella residiese, antes incluso de en el simio, alguna inspiración que aclarase el orgien de la especia. En el patio se armó la runga.

Nadie bajó del cielo. Su extravagante comportamiento no pasó desapercibido a sus guardianes que, desde hací­­a ya algunos dí­­as, habí­­an instalado en torno a él toda una tela de araña que aumentaba su confusión. “Algo ha sucedido, -pensó-, debo quedarme, morir aquí­”. Cuando le preguntaron no supo decir el año en que viví­­a, ni siguiera la fecha exacta de su nacimiento. Aquella noche durmió atiborrado de pastillas: “Te vas a enterar ahora”, habian susurrado. creyo que tomaba la cicuta y lo hizo sin oponer resistencia, aceptando docilmente su destino. Pensaba que si él habí­a fracasado alguien vendrí­a por detrás. Eso le tranquilizaba.

Al dí­­a siguiente se despertó vivo y continuó caminando en la canción. Los murmullos que acompañaban sus pasos apenas le moletaban. Las leyes del mundo que hasta entonces habí­a conocido no le decí­an gran cosa sobre la nueva realidad. Las viejas canciones le parecí­­an escritas para él. Todo se habí­­a vuelto intrincado, subliminal, crí­­ptico, mágico y terrible. La muerte le rondaba en cualquier descuido. Se hizo consciente de su debilidad, tuvo miedo y alguna noche lloró pensándose repudiado. El respeto se lo tuvo que ganar a fuerza de hacerse gato y dormir despierto.

Se creyó portador de algún misterio que explicaba su supervivencia. No entendí­a de franteras entre la vida y la muerte, charlaba con aRgala y Roque Dalton. Peleaba por la libertad de Euskal Herria, la justicia y la paz. A los civiles llegó hasta a cantarles canciones de la Revolución de los Claveles. Compadreó con bandidos buenos y hasta con un gitano legí­­timo que, en realidad, era un confidente de la Guardia Civil. Quiso endulzar la vida de los enfermos terminales y postular una pedagogí­­a del oprimido que brotase de los departamentos celulares. En el psiquiatrico, le dijeron que su locura no era común.

En la prisión, ya de vuelta, no sabí­an ni que hacer con él. Se habí­a declarado insumiso a la medicación y su actitud quijotesca se les hizo insoportable. De poco valí­a con seguirle la corriente, embozarse tras su puerta gritando viva España o aplicarle a la fuerza la camisa quí­­mica. Hubo incluso un médico que intentó embaucar a un preso para que hiciese de manporrero.

Ni los amigos podí­­an ya pararle. El continuaba hablando de la luna, atraí­a la lluvia a su capricho y bailaba en el patio extrañas danzas. Los carceleros se decidieron por el mate y una mañana, cuando más tranquli estaba, pusieron la megafoní­­a a todo volumen. Los demás presos mascullaban juramentos. El saltó. La cosa acabó muy malamente: le hicieron andar “los 50 metros hsotia”, nueva modalidad olí­­mpica, aunque no calló en todo el camino diciendo algo de un hermano suyo que vení­­a por detrás. Cuando se quiso dar cuenta yací­­a en un camastro de la enfermerí­a, redrogado por un mengele que no quiso entender sus razones y rematado por los carceleros.

Han pasado ya algunos meses. Viajó de cárcel en cárcel. Vinieron nuevamente l@s amig@s y, con afecto y paciencia, propiciaron su retorno. Durante un tiempo anduvo medio muerto, acobardado. Pero ahora ha vuelto a sonreir y escribe un relato autobiográfico en tercera persona que, asegura, “es como lavarse”. Me lo encontré ayer paseando por el patio. Seguí­­a soñando caminos. Me encargó que mandase recuerdos a la peña.

Kartzelako lanak.pdf

Apirilak 26… 22. eguna:

Grebaren azken eguna. Banekien lorik ez nuela ondo egingo. Egunsentiko argi printzek leihotik begira harrapatu naute ordurako hiru bat zigarro erreta nituela.

– Egun on, Arrano Luma.

Sekulako eguna dator. Hodeiertzerantz begiratu eta, ukabila altxatuz, landa guztia agurtu dut, nonbait indiar ohiturak ikasita edo. Sirenak jo baino lehen, isiltasuna lagun, gose grebalari ororen figurak zeru altutik pasatzen ikustatu ditugu Arrano Luma eta biok. Une bateko kontua izan da, lilurapen bat. Eta segituan boligrafoa hartu eta nire bihotzeko anai handi bati telegramatxo hau idatzi diot:

“Gabon zahar egunean antzemandakoaren antzera, udaberriak horma bat eskalatzen, lan bat bukatzen, itsasontzia porturatzen harrapatu gaitu. Ondo errekuperatu eta “Otsoekin dantzan” ozen eta libertario batez… Euskadi ta askatasuna. Jhony”.

Gosea lagun, laguna.pdf


ESTERMINIO

Espainiako demokratek
ozenki dinote:
aquí­­ no hay pena de muerte
Eta bitartean
kartzelako medikuek
mila kolorezko pastilez
preso gaisoak dituzte asetzen
…eta isolamendua
eta urrunera
eta gosea
eta ur hotza
eta munstroaren eskuetan
gaudela jakitea…
Gaur goizean zeldak irekitzean
sei urte zeraman preso
lagun baten gorpua
aurkitu dute.

Poemak, Pabel Ortzantza

>> Wikipedian: Jon Etxeandia
>> Ekintza Zuzena 29. zkia.: LA CÁRCEL ES PARA LOS POBRES Y PARA LOS REBELDES Entrevista a dos presos de ETA
>> Xabier Izaga Pare bat topiko Jon Etxeandiarentzat
>> Antton Azkargorta eta Jose Luis Herrero Jon Etxeandia, beti gogoan

Share

Sarriren mundua taula gainera

2010 11 urtarrila

elpais.com-etik

Kabia antzerki laborategiak ‘Euria esan eta euria erortzea’ obra estreinatu du – Joseba Sarrionandia idazlearen mundua taula gainera eraman dute

MIREN RUBIO

Antzezlan berria errun du Kabia antzerki laborategiak. Euria esan eta euria erortzea obra estreinekoz eskaini dute Durangoko San Agustin Kultur gunean. Bederatzi aktorek Joseba Sarrionandia idazlearen imaginarioa eraman dute taula gainera, zoriontasunaren inguruan aritzeko. Ia bi urte eman dituzte lan berri hau prestatzen, eta orain publikoarekin partekatzeko ordua iritsi da. Barakaldoko Antzokian izango da hurrengo hitzordua, ostiralean.

Lengoai ezberdinak uztartu dituzte, kantua edo clown eszenak, adibidez

Edozein etxebizitzako patio arrunt batean kokatu dute antzezlana. Hasieratik garbi zeukaten obra garatzeko leku aproposa zela, ikuspuntu bikoitza eskaini baitezake, Borja Ruiz aktore eta zuzendariaren hitzetan. “Patioak bi aurpegi eskaintzen ditu. Helduen ikuspuntutik begiratuta trantsizio leku bat da. Pertsonaiek modu oso normalean elkarri hitz egiten diete bertan, leku arrunta baita beraientzat. Baina haurren begiradatik patioa edozein leku bilakatu daiteke. Irudimenari esker basamortua, itsasoa edo basoa izan liteke”.
Jarraitzen du

Share

Oier Guillan | Lagun antzeztua

2010 9 urtarrila

argia.com-etik

Joseba Sarrionandia antzerkian

Azkenaldian Joseba Sarrionandiaren testuek hainbat proiekturen eskutik ezagutu dute oholtza eta herriz herriko publikoa. Poesia taularatu da batik bat, baina baita narraziogintzako testuak ere. Zer dute Joseba Sarrionandiaren lanek antzerkirako baliagarriak izateko?

Ez litzateke urrunera jo behar erantzuna topatzeko: hasteko eta behin kalitate literarioa, eta harekin batera belaunaldiz belaunaldi irakurria izatera eraman duen komunikatzeko gaitasuna. Zerrenda luzea osatu behar genuke Sarrionandiaren poemak musikatu dituzten bakarlari eta taldeak zenbatzeko, eta azkenaldian antzokietako ikuslegoa ere liluratu dute haren berbek.

Zabaldu berri dugun urte honetan beteko dira hogeita bost Joseba Sarrionandiak ihes egin zuenetik. Memoria kolektiboan iltzaturik gelditu den gertaerak luzez elikatu du haren izenaren itzala. Sarrionandia bere bide propioa aukeratuta bilakatu da irakurleon memoriaren maparen parte, horregatik itzultzen gara irakurleok, entzuleok, ikusleok behin eta berriz haren testuetara, guk ere nolabaiteko aukera eginez, gurea izan daitekeen haren bidean.
Jarraitzen du

Share

Elkarkidetasunerako deia

2010 7 urtarrila

berria.info-tik

‘Decir lluvia y que llueva’ Sarrionandiaren imaginarioan oinarrituriko obra estreinatuko du Gaitzerdiko Kabia taldeak etzi Durangon

«Zorionaren inguruko poema bisual, soinudun eta teatral bat» dela dio Borja Ruiz zuzendariak

Pertsonaia grisak hara-hona dabiltza, presak gain eginda, estresak bihotza hoztuta. Etxartea zeharkatzen dute abiada bizian, aldamenekoari erreparatu gabe, bizitzaren zurrunbilo zoroan galdurik. Etxartean jolasten dira patxadan, orobat, umeak. Eta etxartean solastatzen dira une batez gogoa umezaroan iltzatu duten heldu bi. «Eta zer da zoriona?», galdetu du batek. «Bada, euria esan eta euria erortzea», erantzun dio besteak.
Jarraitzen du

Share

Fernando Alonsoren “Una flor en el juzgado” liburua aurkeztuko dute Sestaon

2010 6 urtarrila

Urtarrilaren 8an, ostiralean, aurkeztuko dute Una flor en el juzgado liburua Sestaon. Aurkezpena arratsaldeko 19:00etan izango da, udal liburutegian, Txorromorro kultur elkarteak antolatuta.

Liburuaren aurkezpena egingo dute Nekane Jurado, Anjel Alkalde eta Mitxel Sarasketak.

Fernando Alonso

Fernando Alonso. 1961eko azaroaren 14an jaio zen, Sestaon. Kazetaritza ikasketak burutu zituen Leioan, eta 1984an lizentziatu zen. Urte hartan bertan Nikaraguara joan zen eta sandinistekin bizi izan zen Jinotecan, sasoi hartako eskualderik gatazkatsuenetakoan. Bertan egin zituen artikuluak eta argazkiak Punto y Hora aldizkarian eta Deia eta El Pais egunkarietan plazaratu ziren.
1992an Egin egunkarian hasi zen lanean, lehenik Ikerkuntza Taldean eta gero Euskadi sailean. 1996an, ordea, Guardia Zibilak Hernanin atxilotu zuen Andoni Murga lankidearekin batera, ETAkidea izatearen akusaziopean.

Honako liburuak argitaratu ditu: El Silencio de los infiernos (Ataramiñe, 2003), El Repartidor de sueños (Txalaparta), ¿Por qué luchamos los vascos? (Txalaparta) -liburu hau katalanez ere argitaratu du Txalapartak berak, eta Una flor en el juzgado (Hiru, 2009).

Share

Iñaki Ojeda, “Penumbras de un ayer. Poesia bilduma”

2010 2 urtarrila

Penumbras de un ayer. Poesia bilduma
Espetxean idatzitako poemak.
Iñaki Ojeda Martin de Bruton Txapel (Portugalete, 1964 – Barakaldo 1984)
Ataramiñe, 2009.
Neurriak: 15 x 21 zm.
117 orrialde.

>> PDF fomatoan

Iñaki Ojeda Martin de Bruton Txapel

Txapel langile familia baten baitan sortu zen Portugaleten; frankismo garaian murgilduta ziren artean. Ortuellan Lanbide Heziketako ikasketak burutu zituen, eta herri langile honetan hasi zen Txapelen militante politiko sena indartzen eta bere lehenengo manifestazio zein protestetan parte hartzen. 1977ko amnistiaren aldeko astea izan zen parte hartu zuen lehenengo ekimen horietako bat. Euskal Herriko semea zela eta agintean zegoen sistemak pertsona gisa garatzen ez ziola uzten, horiek izan ziren bere ibilbide politiko osoa gidatu zuten lehen funtsezko hausnarketak. Gero, Jarrai gazte antolakundean hasi zen militatzen. Urte batzuen buruan, zerbait gehiago egin beharra zegoela eta, ETA erakundeari babesa emateko talde bat sortu zuen beste gazte batzuekin batera. Haien artean ziren Jon Piriz “Mungi” eta Jon Gonzalez “Aitite” ere, Iñaki Ojeda hil zuteneko polizia operazioan zauritu zituzten beste bi militanteak. Talde honek sabotaje ekintza ugari burutu zituen Iberduero enpresaren kontra, Lemoizko zentral nuklearraren kontrako protesta gisa. Hainbeste eta hain eraginkorrak izan ziren gazte hauen sabotajeak, non, ETA erakundeak berak gutuna bidali baitzien inguruetako laguntzaileei sabotajeen egileak nortzuk ziren galdezka. Urte hartakoa da PCE-EPK-ko kide eta EE ohiaren bozeramaileetariko Roberto Lertxundiren bahiketa. Areetako txalet huts batean utzi zuten Lertxundi.
Jarraitzen du

Share

Ataramiñe 09

2010 2 urtarrila

Ataramiñe 09
Euskal errepresalitatu politikoen literatura koadernoak
2009
Neurriak: 15 x 21 zm.
192 orrialde.

Azaleko irudia: Oier Andueza

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk

2009 urte osoan zehar euskal preso zein iheslariek idatzi edo ondutako sormen lanak jasotzen dira Ataramiñe’09 liburuxka honetan.

Parte hartzaileak: Aitzol Iriondo Iarza, ARanitz Gisasola Olaeta, Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu”, Iurgi Garitagoitia Salegi, Naiara Mallabia Sanchez, Oier Gonzalez Bilbatua, Aitor Artetxe Rodriguez, Alfontso ETxegarai Artxirika, Maider Caminos Miranda, Patxi Urango Salbide, Ibon Meñika Orue-Etxebarria, Fernando Alonso Abad, Asier Kintana Zorrozua, Karlos Apeztegia Jaka, Bortxa Urberuaga Arano, Oier Andueza Antxia, Nanterreko Euskal Preso Politikoak, Jokin Urain Larrañaga, Haimar Altuna Ijurko, Xabier Aranburu Muguruza, Joseba Lerin Sanchez eta iheslariak. Hitzaurrea, Oskar Barreras Diazen eskutik.

Share

Ataramiñe 09ren aurkezpena

2009 30 abendua

Aurkezpenaren argazkiak hemen (((ukberri.net)))

ukberri.net

Eskualdeko hainbat errepresaliatu politikoren lanak irakur daitezke “Ataramiñe” berrian

“Ataramiñe 09” izenburuko liburua aurkeztu dute, gaur eguerdian, Bilboko Kalderapeko kulturgunean. Deportazioan, espetxean eta ihesean dauden 21 lagunen lanak bildu dituzte argitalpenean. Horretaz gain, Borxa Urberuaga gernikarraren komiki binetak ere aurki daitezke bertan. Izan ere, ekimenean parte hartzea erabaki zuenean, oraindik preso zegoen gaztea. Urriaren 23an askatu zuten. Besteak beste, Dueñas (Palentzia, Espainia) espetxean daukaten Itzubaltzeta / Romoko Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu” eta Frantzian preso dagoen Aitor Artetxe algortarraren idatziak jaso dituzte “Ataramiñe 09” alean, baita Sao Tomen deportatuta dagoen Alfontso Etxegarai plentziarraren kontakizuna ere. Bitartean, gainontzeko argitaletxeek ez bezala, euren bokazioa “liburu gehiagorik ez ateratzea” dela aipatu du, gaurko prentsaurrekoan, Mitxel Sarasketa Ataramiñe elkarteko kideak, euren nahia euskal presoak kalera ateratzea baita. “Ataramiñe 09” liburua Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan egongo da salgai, abenduaren 4tik 8ra bitartean, 18 eurotan.

Liburua osatzeko aurkitzen dituzten “zailtasun eta oztopoez” aritu da, lehenik eta behin, Zaloa Basabe Ataramiñeko kidea (mp3). Azaldu duenez, uda partean 700 eskutitz baino gehiago bidali zituzten espetxeetara, presoak idatzi edo marraztera anima zitezen. “Espero genuen arren, gero jakin genuen gutun gehienak erretenituak izan zirela”, salatu duenez. Baina, oztopoen gainetik, senide eta lagunen bitartez heldu zen ziegetara deialdia. “Lanak e-postaz jasotzeko aukerarik ere ez daukagu”, jarraitu du Ataramiñeko kideak. Hala ere, askotan “posta arruntez edota eskuz idatzita” baldin bada ere, heldu egiten dira. Basabek aipatu duenez, “hunkigarria izaten da senideak euren seme-alaben olerkian txukuntzen nola ahalegintzen diren”. Liburua ailegatzen denean konturatzen dira, lan horren atzean, parte hartu duten 22 errepresaliatu horiek baino jende gehiago dagoela. Oscar Barreras presoak idatzitako hitzaurrea parafraseatuz, “elkartasuna zigortzen den garai hauetan”, elkartasunak berak “oztopo eta zailtasun guztiak gainditzeko daukan indarra” azpimarratu du.

Presoen irudia islatuz

Ildo berean mintzatu da Mitxel Sarasketa (mp3). Berak ere komunikazio alorrean presoek izaten dituzten “murrizketak” aipatu ditu, idazteko, besteak beste. Azken aldian, aurrez aurreko bisitekin izaten ari diren gora beherak ere horren adibide bezala jarri ditu Ataramiñeko kideak. Hala ere, “kartzelan, jazarpen egoeran eta bizi diren zigor bizitza batean” egonda ere, “presoak bizirik” daudela adierazten du gaur aurkeztutako liburuak, Sarasketaren ustez. Bitartean, “Ataramiñe 09” irakurtzeko gonbitea luzatu die presoak “terrorista modura” hartzen dituzten horiei, “estereotipo gaizto horren atzean pertsona hauek daudela eta kartzelako mundu horretan zer dagoen ikus dezaten”. Azkenik, presoen argazkien aferaz ere hitz egin du Sarasketak. “Jazarpen horren gainetik euren irudia presente egongo da Durangon eta Euskal Herrian”, “Ataramiñe”-ren orrialdeetan, aipatu duenez.

Zaloa Basabe eta Mitxel Sarasketa Ataramiñeko kideez gain, Borxa Urberuaga eta Amaia Urizar preso ohiak ere izan dira gaurko prentsaurrekoan. Bilbotar neskak urtero parte hartu izan du “Ataramiñe” liburuan. Aurten, baina, urriaren 27an atera zen kalera. Urizarrek Naiara Mallabia preso bilbotarrak idatzitako olerkia irakurri du (mp3) gaurkoan. Urberuagak, berriz, espetxean idatzitako testutxoa irakurri du (mp3).

Ataramiñe Durangoko azokan, liburutegietan eta ohiko lekuetan egongo da salgai hurrengo egunotan

>> gara.net: Ziegetako paperak plazan haizatuko ditu «Ataramiñe» literatur kaierak
>> berria.info: Ahotsa, hatsa eta taupadak

Share

Burdinen arteko herria

2009 16 ekaina

Burdinen arteko herria. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

Amnistiaren Aldeko Mugimendua, 2009. 339 orrialde. Euskara. Neurriak: 17 x 24 zm.

Egilea: auzolanean

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

2009ko ekainaren 15ean aurkeztu zen liburua, Donostiako Doka Kafe Antzokian.

«Amore ematen ez duen kolektiboaren historia» jaso du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Burdinen arteko herria liburuan. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) historia. «Odol eta sufrimenduaren historia». «Duintasunaren eta tinkotasunaren historia». Historia kontatu arren, oraina ere jasotzen duen liburu bat da: «Liburuan islatzen dena gaur egun espetxean bizi den errealitate gordina da». Auzolanean egin dute liburua, kartzeletatik eta kanpotik informazioa batuz, hark eta honek argazkiak utziz.

>> berria.info: «Duintasun eta tinkotasunaren» historia jaso dute liburu batean

Eskubideen aldeko borroka amaigabea

1959-1977

Aurreneko atxiloketak egin zituzten ETAko kide izatea leporatuta. Horrekin batera, estatus politikoa eskatzeko borrokaldiak hasi, eta amnistiaren aldeko gestorak osatu ziren. Urte gogorren ostean, Amnistiaren Legea onartu, eta euskal preso guztiak espetxetik atera ziren.
Jarraitzen du

Share

Mendian gora, ibaian behera, Euskal Herrian zehar

2008 5 abendua

Mendian gora, ibaian behera, Euskal Herrian zehar (mahai-jokoa)

Ataramiñe, 2008.

Egilea: Zorion Zamakola Ibaibarriaga.

Adina: 8 urtetik gorakoentzat.

Jokoaren dinamika: Mahai joko honen helburu nagusiena pedagogikoa izango da: jokalariek, tableroan zehar euskal geografia ikasiz gozatzeko aukera izango dute. Tableroa, txartelak, fitxak eta dadoak baliatuz, Euskal Herriko mendi eta ibai nagusienak ezagutzeko aukera ematen du joko honek. Jokoaren ezaugarri nagusienak: truke sistemak erabili eta ezagutu, naturarekiko harremana landu, Euskal Herriko orografia ezagutu, eta adin guztietako pertsonek (8 urtetik aurrera) elkarrekin jolasteko aukera luzatzen du.

Share

Kartzelako neurriak

2008 5 abendua

Kartzelako neurriak
Urtzi Zubizarreta Lizundia
Poemak
Ataramiñe, 2008
Neurriak: 10,5 x 15 zm.
78 orr.

Sar-hitza: Oier Goitia
Hitzaurrea: Haimar Altuna

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk

Urtzi Zubizarretaren lehen poesia liburu honetan, espetxearen hertsitasun inposatuan nekez kabitzen den pertsona bizi eta emankor baten isla aurkituko du irakurleak. Ziega arrotz hutsak, bakartasun ezin saihestuak, borrokarekiko konpromisoa, kidetasunaren garrantzia… Naturatik at dagoen zementuzko mundu irreal horretan, ezer ez da kalearen pare, berdin: kartzela den mundu surrealistako neurriak, gatibuarentzat ikasi beharrekoak izango dira biziraun nahi badu, eta irakurleari transmititzen saiatuko da Urtzi liburu honen bitartez.

Share

Ataramiñe 08

2008 4 abendua

Ataramiñe 08
Euskal errepresalitatu politikoen literatura koadernoak
2008
Neurriak: 15 x 21 zm.
293 orrialde.

Azaleko irudia: Oier Andueza

>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk

Orain artean argitaratu den errepresaliatu politikoen literatura koadernorik mardulenetakoa eta osatuena dugu hau. Deportazioan, espetxean eta ihesean aurkitzen diren ia 30 idazlez osaturik, Euskal Herriak pairatzen duen gatazka politikoa azalean jasaten duen hainbat eta hainbat lagunen testigantza aurkituko dugu liburu honetan. Poesia, bertsoak, ipuinak, kronikak, margoak zein marrazkiak jasotzen ditu. Adierazpen artistiko horien bidez, mundu erreal gordin eta ankerraren ondoan, mundu irreal, oniriko eta amestuak aurkituko ditugu bata besteari kontrajarriz eta osatuz.

Atramiñe 08an parte hartu dute: Naiara Mallabia, Aitor Arantzabal, Alfontso Etxegarai, Ibon Elorrieta, Joseba Artola, German Urizar, Oier Andueza, Amaia Urizar, Idoia Lopez, Zorion Zamakola, Oskar Barreras, Josu Bravo, Oier Goitia, Joxe Karlos Apeztegia, Henry Bengoa, Unai Parot, Sergio Garcia, Ibon Meñika, Agustin Figal, Jon Markel Ormazabal, Asier Kintana, Iñaki Gonzalo, Jokin Uriain, Mikel Albisu Antza, Maritxu Uzkudun, Xabier Aranburu, Iheslaria, Ana Lopez, Asier Aranguren, Fernando Alonso.

Share
« Mezu berriagoakMezu zaharragoak »